Activity

Bergara-Ugarrixa-Bergara

Download

Author

Trail stats

Distance
4.45 mi
Elevation gain
682 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
682 ft
Max elevation
1,135 ft
TrailRank 
22
Min elevation
479 ft
Trail type
Loop
Coordinates
1535
Uploaded
September 6, 2021
Recorded
September 2021
Be the first to clap
Share

near San Antonio, País Vasco (España)

Viewed 113 times, downloaded 4 times

Itinerary description

Ibilbide hau bitan pasatzen da errepidetik, beraz ez dago umeekin egiteko gomendatua. Egokia da korrika egiteko edo ibilaldi lasaia egiteko.

Bergarako San Antonio kaletik hasiko dugu ibilbidea Avia gasolindegirantz, errepidetik kontu handiz igaroz. Gasolindegiaren parean ezkerrerantz doan bidea irteten da, hortik sartuko gara.

Bide horretatik sartu eta eskaileretatik igo gabe jarraituko dugu. Jende asko ibiltzen ez den bide ezkutua da; beraz, ez dago oso zaindua eta belarrez beteta egon daiteke. Hala ere, arazorik gabe ibil daiteke.


Berehala, asfaltatutako bide batera iritsiko gara. Baserri zuri handi batera iritsi arte bide horretatik jarraituko dugu (3. argazkia). Hara iristean, “trenbidea” jartzen duen seinalea jarraituz ezkerrera joango gara.

Zuzen jarraitu dugu eta seinale urdina duen hesi batetik pasatuko gara. Bide honek ez du galtzerik, desbideratu gabe jarraituko dugu Ugarrixa auzora iritsi arte. Bertan, taberna irekita badago, zerbait har dezakegu.

Ibilbide honen amaiera errepidetik egin behar da, kontu handiz eta ezkerretik. Tabernatik errepidea beherantz jarraituko dugu bidegurutze batera iritsi arte (6. argazkia). Baserrira jaitsiko gara eta Bergarara eramango gaituen bidezidorrari jarraituko diogu.

Comments

    You can or this trail