Activity

Bermeo-Ondarru-Donostia

Download

Trail photos

Photo ofBermeo-Ondarru-Donostia Photo ofBermeo-Ondarru-Donostia Photo ofBermeo-Ondarru-Donostia

Author

Trail stats

Distance
65.32 mi
Elevation gain
10,295 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
10,325 ft
Max elevation
1,672 ft
TrailRank 
39
Min elevation
-26 ft
Trail type
One Way
Time
22 hours 38 minutes
Coordinates
6877
Uploaded
November 24, 2014
Recorded
November 2014
Be the first to clap
2 comments
Share

near Artika, País Vasco (España)

Viewed 1792 times, downloaded 12 times

Trail photos

Photo ofBermeo-Ondarru-Donostia Photo ofBermeo-Ondarru-Donostia Photo ofBermeo-Ondarru-Donostia

Itinerary description

Ibilbide guztiz inprobisatuta dago. Nire lehen asmoa Bermiotik Ondarrura oinez joatera izan zen, eta gero garraio publikorekin bermeora itzuli. Baina gero ondarrun hasierako plana aldatu nuen.

Horregatik Zapatuan goitzaldeko 6etan ibiltzen hasi nintzen, nagia handi batekin esan beharko. Goitzalde iluna eta euritsua zegoen, nire gelako lehiotik tximiriren hezetasun igertzen zen eta izarakin inguratuta posik nengoen; gogo barik ia ia nire ohean geratu nintzen; hasi aurretik nire ohean ordu bete baino gehiago erdi lotan egon nintzen zer egin pentzantzen. Aste gogorra bukatu ostean nekatuta egon nintzen. Azkenenan zer edo zer gozaldu nuen eta aurrera!

Hasikera batekin, makal eta astiro ibili nintzen, baina ordu erdi hasi ostean nire gorputza aktibatuta zegoen, Gernika gaindituz gero, bederatzi eta erdietan inguruan, eguna argitzen ari zen, hango inguruetan mendi lagun batzuk agurtu nituen; goizeko 11etan, Arrolan, Narbarnizen ondoan dagoen mendian, eguna eguzkitzua zegoen. Geroago, eguerdian, Aulestira heldu nintzen; gose nengoen, eta barritak eta geleak eraman arren hango taberna batean pernila eta makailo pintxo batzuk jan nituen. Jarraian posik eta ritmo biziarekin ibili nintzen, bidea oso erosoa zegoen eta whatssap batzuk elkarbanutu lagunekin.
Arratsaldeko 3etan, Kalamuan, Ondurrun gainean dagon gaiurran, eguraldi guztiz atsegina zegoen, neure burua ondo ikusi nuen, eta Donostiara joatea eta gaupasa eder bat egiteko gogoak eduki nituen. Baina Ondurrun, 50km egin ostean, arratsadeko 4etan eta hau bai, pintxo batzuk jan bitartean erabakia hartu nuen, mobil batería izan ezik, material naihikoa neukan. Lagunei eta gurasoei, nire asmoa jakinarazi nien, eta nire abentura jarraitu nuen.
Mutriku gaindituz gero, bidea apur bat erratu nuen, baina bolada nire batean zuzendu nuen. Nire traka jarrituko bazinete, zerratuta dagoen kanpina pasatu ostean ate bat itxita topatuko zenuteke, baina hogei bat eskerrera posible da tanka gaiditzea, alambradan zulo nahiko zabala dagoelako.
Deba heldu aurretik gauak arrapatu ninduen, herri honetan kopetako frontala jarri eta iturri batean ura hartu nuen. Esan beharko Debatik Donostiara Santiago bidea kontarako norabidean jarraitu nuen, erraza da, baina kontrako norabidea delako bidegurutzeak ondo begira behar dituzue.
Gaueko 9etan inguruan, 72km lepoan, Zumaian taberna batean, zer edo zer afaldu nuen. Kaleko giro polita topa nuen. Benetan gau ederra zegoen.
Getaria gaindituz gero, itsasoan ondoan dabil paselekua jarraitzen eta kresala usaintzen; Zarautzera sartu nuen, han kafesne bat eta bizkotxo bat hartu niuen. Jarraian gaueko ordu bata Oriora heldu nintzen. Handik Donostiara 3 Ordu eta erdi zoragarriak bizi nintzen, Igeldo inguruak gauean bere txarma daukate.

Azkenean,Goizaldeko 4 eta erdietan, 105km egin ondoren, Donostiako Alderdi ederera heldu nintzen. Eta argazkietan ikusi desakezue, hango gautxoriak ongi etorri berotsua eman didate.




Comments  (2)

  • Photo of gaminiz
    gaminiz Nov 25, 2014

    Zu bai zu!

  • Photo of Andasto19
    Andasto19 Nov 28, 2014

    Hi, betiko martxan. Urte askotako

You can or this trail