Activity

Besaide-Udalaitz Iguriatik

Download

Trail photos

Photo ofBesaide-Udalaitz Iguriatik Photo ofBesaide-Udalaitz Iguriatik Photo ofBesaide-Udalaitz Iguriatik

Author

Trail stats

Distance
8.05 mi
Elevation gain
3,638 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,638 ft
Max elevation
3,681 ft
TrailRank 
61
Min elevation
557 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 53 minutes
Coordinates
952
Uploaded
August 18, 2016
Recorded
August 2016
Be the first to clap
Share

near Iguria, País Vasco (España)

Viewed 2485 times, downloaded 127 times

Trail photos

Photo ofBesaide-Udalaitz Iguriatik Photo ofBesaide-Udalaitz Iguriatik Photo ofBesaide-Udalaitz Iguriatik

Itinerary description

Ibilbide zirkularra: Iguria auzoa-Besaide-Pozutxueta-Udalatx-Erdikoatxa-Minak-Iguria auzoa.

Ibilbide honek Elorrioko Iguria auzoan dauka abiapuntua, Kanpazar mendatearen hasieran. Ibarluzeaolakoa baserritik gorantz doan mendi-pista jarraitu behar da. Bide hau Besaide aurreko gurutzebide nagusi batera iristen da. Udalatx, Iguria, Kanpazar, Elorrio, Atxondo, Besaide, edo Arrasateko Udala auzora joateko bideak elkartzen dira hemen. Besaidera joan etorria egin behar da hemendik. Pista nagusitik jarraituz Besaideko iturria dago, ondo balizatutako dagoen beste bidegurutze batean (zutabe informatiboak daude). Besaideko tontorrraren igoera bertatik ekin behar da, bide zaharretik. Mendizaleei eskeinitako monumentura jetsi eta etorrera berriz, hartxintxarreko pistatik izango da.

Lehen aipatutako bidegurutze nagusira behin itzuli ondoren Pozutxueta eta Udalatxeko bideari ematen zaio hasiera. Mehatzeko bide alpatsua jarraitu behar da, pinu artean hasieran eta artaditik gero. Mendi lepoa pasa ondoren mehatzetako jetsiera hasten da. Bide hau utzi eskubitik eta Pozutxuetako igoera hasten da, zuhaitzik gabeko aldapa belartsu batetik doan bidezidor bat jarraituz. Panoramika apartak ikusten dira mendi kaxko arrokatsu hontatik. Tontor hau zapaldu ostean bidezidorra jarraitu genuen tarte txiki batean. Behera egiten zuen bidea hasieran eta altitudea ez galtzeko kontuarekin biderik gabe jarraitu genuen aurrera, nahiz eta gero pixka bat jetsi eta bidezidorra berriro hartu.

Udalatx hegoaldeko ixurialdetik zeharkalditxo bat egin ondoren zeta askoko aldapa gogor bat hasten da, Erdikoatxaren parean. Belarra eta arkaitza dira nagusiak. Udalatxeko tontorrara iritsi arte desnibela ez da asko arintzen. Udalatx hiru probintzietako ikuspunturik hobenetakoa da. Kantauri itxasoa, Oiz, Durangaldea, Anboto mendilerroa, Gorbeia. Orixol, Araia era gazteiz aldera, Deba garaia, Zaraia mendigunea, Elgea eta Urkilla, Aizkorri mendilerroa, Aralar eta abar luze bat ikusten dira eguraldiak lagundu ezkero. Zoragarria!!! Gailur airoso hau zapaldu ostean Erdiko atxa zuzendu behar da bidea arkaitz bidezidorra jarraituz. Gorabeheratsu eta tentea da tarte hau, ipar ixurialdeko amildegietatik gertu. Mariren Kobazulotik pasatzen da aurrena; ez ginen sartu ardiz beteta zegoelako. Erdiko atxa igo eta jarraian,gandorratik, hurrengo mendi lepora jetsi arte. Gure asmoa zen gure aurrean zegoen tontorrara igo, Atxaurrutxugane, gero gandorrako azkenera arte joan, Mirakeitza izena duen kaxkoraiño hain zuzen ere eta handik mehatzetara jetsi. Ez usteko bat izan genuen eta plana aldatu zen. Azkeneko mendi lepotik aipatutako mendi hoien ekialdeko ixurialdetik zeharkaldia egin genuen mehatzetara arinago joateko. Mehatzetatik gero Iguria auzora jetsi ginen zuzen Goikoetxe nekazal turismoko baserri aldera, Artadi izena duen mendi kaxkoa eta bertan dagoen Santa Luzia baseliza bisitatu gabe.

Zailtasun berezirik ez dauka ibilbide honek. Pozutxuetatik Atxaurrutxugane bitarteko zati luzea aipatuko nuke. Gorabeherak oso aldapatsuak dira, arkaitz arteko bidezidorrak, tarte batzuk amildegietatik nahiko gertu, tentuz pasa beharrekoak. Beste bideak berriz zabalak eta erosoak.

Euskal Herriko ikuslekurik aparta da Udalatx inguruko mendigunea. Besaide ere ikusleku bikaina izan ez ezik oso mendi esanguratsua da mendizaleen artean. 1955 urtetik Irailean festa moduko ekitaldia egiten da urtero mendian istripuz hil diren mendizaleen oroimenez. Oso arrakastatsua izaten da ekitaldi hau. Leku askoko mendizaleak biltzen dira. Aurtengo edizioa Irailaren 18 an izango da (2016/9/18) eta honi buruz informazio gehiago aurkituko dezue web orri hontan: www.besaide.org .

Waypoints

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofBesaide Photo ofBesaide Photo ofBesaide

Besaide

Besaide

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofBesaideko iturria Photo ofBesaideko iturria Photo ofBesaideko iturria

Besaideko iturria

Fuente de Besaide

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofBidegune 4

Bidegune 4

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofBidegune1 Udalaitz bidea Photo ofBidegune1 Udalaitz bidea

Bidegune1 Udalaitz bidea

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofBidegune2-Pozutxueta bidea

Bidegune2-Pozutxueta bidea

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofBidegune3

Bidegune3

Rocas

PictographTree Altitude 0 ft
Photo ofBidegune5

Bidegune5

PictographIntersection Altitude 0 ft

Bidegurutze 1

Camino

PictographIntersection Altitude 0 ft
Photo ofBidegurutze, Besaideko bide zaharra

Bidegurutze, Besaideko bide zaharra

Camino

PictographIntersection Altitude 0 ft

Bidegurutze: Atxondo-Elorrio-Iguria-Kanpazar-Besaide-Udalaitz

Camino

PictographIntersection Altitude 0 ft

Bidegurutze2

Camino

PictographIntersection Altitude 0 ft

Bidegurutzea eskubitik Iguria auzoa

Sendero

PictographCar park Altitude 0 ft

Ibilbidearen hasiera

Camino

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofErdiko Atxa Photo ofErdiko Atxa Photo ofErdiko Atxa

Erdiko Atxa

Erdiko Atxa

PictographWaypoint Altitude 0 ft

Goikoetxe

Camino

PictographWaypoint Altitude 2,198 ft
Photo ofGongetako lauak

Gongetako lauak

670 m altura

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofGurutzezar kanala

Gurutzezar kanala

Rocas

PictographWaypoint Altitude 0 ft

Ibarluzeaolakoa

Ibarluzeaolakoa

PictographCar park Altitude 0 ft

Iguria auzoa

Carretera Local

PictographCave Altitude 0 ft
Photo ofMariren kobazuloa

Mariren kobazuloa

Rocas

PictographMountain pass Altitude 3,412 ft
Photo ofMendi lepoa Photo ofMendi lepoa

Mendi lepoa

1040 m altura

Photo ofMendizaleei eskeinitako monumentua

Mendizaleei eskeinitako monumentua

Monumento Al Montañero

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofMehatzak Photo ofMehatzak

Mehatzak

PictographWaypoint Altitude 2,034 ft
Photo ofMehatzetako bidea, Iguriako jetsiera

Mehatzetako bidea, Iguriako jetsiera

620 m altura

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofPozutxueta Photo ofPozutxueta

Pozutxueta

Pozutxueta

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofPozutxueta1

Pozutxueta1

Photo ofMendi lepoa

Mendi lepoa

collado

PictographPanorama Altitude 0 ft
Photo ofUdalaitz bidea1 Photo ofUdalaitz bidea1 Photo ofUdalaitz bidea1

Udalaitz bidea1

PictographPanorama Altitude 2,952 ft
Photo ofUdalaitz bidea2 Photo ofUdalaitz bidea2 Photo ofUdalaitz bidea2

Udalaitz bidea2

900 m altura

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofUdalatx Photo ofUdalatx Photo ofUdalatx

Udalatx

Udalatx

PictographSummit Altitude 0 ft
Photo ofUrtapeko Punta Photo ofUrtapeko Punta

Urtapeko Punta

Urtapeko Punta

Comments

    You can or this trail