BEUNDA-ARATZ-BEUNDA
near Otsaurte, País Vasco (España)
Viewed 52 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
BEUNDA (OTSAURTE)
Bertan aparaktuko dugu. Gure lehendabiziko helburua San Adrianera joatea da. Bidea erosoa da, eta GR seinaleak jarritu.
MENDI-ATERPEA
San Adriango mendi-aterpea edo Lizarrateko mendi-aterpea Aizkorri mendilerroaren Gipuzkoako aldean dagoen mendi-aterpea da. Lizarratetik oso hurbil dago, 980 metroko garaieran. Aizkorri mendilerroko edozein menditara igotzeko abiapuntu aproposa da. Gaur egun, itxita dago. Mikeleteen etxe izateko eraiki zuten. Arabatik Gipuzkora sartzen zirenek zerga bat ordaintzen zuten, hots, muga igarotzen zuten salgaien kontrolatzeko aduana modukoa zen. Dagoeneko bistan dugu San Adriango zuloa eta pasabidea.
SAN ADRIAN ERMITA
Erdi Aroan, San Adrian, gotorleku garrantzitsua izan zen eta baita erromes, merkatari eta bidaiarientzat atsedenleku ere; garai hartan errege, printze, armada, bidelapur, erromes ugari igaro zen bertatik. Koban baseliza bat zegoen bidaiariek zituzten erlijio-betebeharrak asetzeko eta ostatu bat, atseden hartu eta indarberritzeko. Egun, garai hartan izan ziren eraikuntzen hondarrak ikus daitezke eta baita galtzadaren zati bat ere. Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkikuntza esanguratsua egin du San Adriango kobako 2023ko indusketan, gizaki modernoa azaldu baino lehenagoko geruza batean: neandertalek egindako harrizko tresnak eta jandako faunaren hezurrak. Kobazuloa pasatuz, bat egingo dugu garai bateko harbidearekin.
EZKARATZA ITURRIA
Bidegurutze honetan hasten da Aratzera igoera. Beraz, Urbiara doan bidea lagako dugu.
BEHATOKIA
Gaina hartu ahala 360 º -tako ikuspegi ederra ikusteko aukera izango dugu, tartean Arabako Lautada ere. Bidexka jarraituko dugu gora. Gorago, bidegurutze bat dago: aukera izango dugu Aratzera bi bidetik joateko, euretako batek Aizgorriko maratoiak jarraitzen duena da. Guk, bera laga, eta behetik gora antzematen den bidexka jarraituo dugu. Erosoa da, nahiz eta alpadatsua ere izan.
ELURZULOAK GAINA (1431)
Dagoeneko igo dugu aldapa handiena. Aurrez aurre dugu Aratz gaina ere.
ARATZ (1445)
Aratzetik behera joko dugu, Allarte aldera, baina horretarako Aizgorriko seinale horiak jarraituko ditugu. Seinale hauek eramango gaituzte Beundaraino. Hori bai, maratoiaren kontrako norabidea daramagunez, seinaleak ez dira sarri ikusten; ezkutua gelditzen dira. Aintzat izan. Laster pagadi ikusgarrian sartuko gara.
SAROIZAR
Kontuan izan behar dugu basoan ibiliko garela kilometro batzuk. Hori bai, baso ikusgarria da. Allarte azpiko basoan harkaitzetan zehar ibiliko gara, baina bidea erosoa da.
ARTZAZULOADANA
Bidegurutze honetan bukatzen da Aratz eta Allarte azpiko pagadian zehar egindako zeharkaldia. Bidea ere txukuntzen da. Orain, Umandia mendiaren bidegurutzera joango gara, Aizgorriko maratoiaren seinaleak ere jarraituz.
IRAMENDIKO MUGARRIA
Dagoeneko Beunda aldera eramango gaituen bidearekin bat egin dugu. Aizgorriko maratoiaren seinaleak jarraitu.
IRAMENDI (BEHATOKIA)
Ikusgarriak dira mendi hegal hauetatik ikusten diren paisaiak.
IRAMENDIKO TXABOLAK (BEHATOKIA)
Ikusgarria da paisaia, eta bide onak ere laguntzen du horretara. Seinaleak jarraitzen ditugu.
ANARRI ERREKA
Iritsi gara Anarri errekara, baina harnasa hartu beharko dugu, izan ere azken zatia aldapatsua da. Urdalurko urtegira doaz hemengo urak.
You can add a comment or review this trail
Comments