Artikutzako trenbidea, plano inklinatuak, idien sigi sagako bidea. Erroiarritik itzuli
near Arditurri, País Vasco (España)
Viewed 9 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Bianditzeko bideko lepoan hasten da ibilbidea. Errepidea utzi eta tunelaren bila doa. Behin trenbidea izan zenari jarraituz, tunela pasa eta Eskasaren azpikaldetik doa. Begiraleku eder bat dago trenbide bazterrean, ura eta txoriak besterik entzuten ez den paraje ederra. Aurrera jarraitu eta Plano burura iristen da ibilbidea. Puntu hau garrantzitsua zen, hasiera batean idiekin sigi saga bidetik eta gero plano inklinatua bitartez, materiala honaraino igotzen zuten eta bagonetetan sartu eta Gogorregiko plano inklinatuaraino eramaten zuten burnia, kaolina edo egurra.
Piska bat atzera egindako bidean eta idiek ibiltzen zuten sigi saga bidetik jaisten da ibilbidea garai hartako hainbat arrasto ikusiz. Bide honetan bukaera bakoitzean plataforma bat zegoen idiei buelta eman eta bagonetak goruntz eramateko.
Añarbeko errekara iritsitakoan erreka bazterretik plano inklinatua hasten zen lekua garbi antzeman daiteke, etxola eta zubi arrastoak alde batetik eta mendian ageri den ranpa handi gisako hasiera ikusten delako.
Trenaren arrastoak utzita, hemendik Artikutzako auzora joaten da ibilbidea. Presaren gainera gero eta Erroiarriko errekari jarraituz, inguruetako ursalto handienaren ondotik Eskasa aldera ateratzen da. Azken tartea etorritako bidetik, Gogorregiko plano inklinaturaino abiatutatako lekutik gertu.
Eskerrik asko Anton Mendizabal Cristóbal eta Suberri Matelo Mitxelena Artikutzari buruz idatzitako liburu ederragatik.

Waypoints
Ruins
1,366 ft
Sigi saga bidearen bukaerako plataforma
Plataforma honen bukaeraino sartzen ziren idiak eta bagonetak. Hemen idiei buelta ematen zieten gotti berriro jarraitzeko.
Intersection
947 ft
Bidegunea
Hemendik Añarbe errekari jarraituz Artikutza auzorako bidea hasten da.
You can add a comment or review this trail
Comments