BIERZO-ANCARESKO BASOAK. Tebaida Bierzana PR-LE 14
near San Clemente de Valdueza, Castilla y León (España)
Viewed 85 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Bierzoko ibilbide klasikoa da (PR-LE 14), aukera emoten dauelako Bierzoko tokirik entzutetsuenetariko bat ezagutzeko, Valdueza haranaren (Val de Oza) goialdea, Aquilianos mendien altzoan. Eta bertan, jakina, ikusi barik laga ezin leiteken herri bat, Peñalba de Santiago, mendiko herri zoragarri eta oso ondo zaindutakoa, bai eta Peñalbaren harribitxia be, Santiagoren eleiza, birpopulaketa-artekoa (lehen “mozarabe”). Gainera, herritik hurrean, Valle del Silencio deritzonean, eremitorio oso ospetsu bat dago, San Genadioren kobea, hatx baten oinean.
Horreezaz gainera, Montes de Santiago herrian monasterio baten hondarrak dagoz eta jatorri bisigotiko eta prerromanikoa dauen baseleiza bat, aztarrenak baino geratzen ez diran arren . Hori dana ikusiko dogu ibilaldian.
Zergaitik “Tebaida”? Tradizino zenobitikoa (eremitorioak) Goi Egipton, Sirian eta Capadocian sortu zan. Flórez abadeak España Sagrada liburuan Bierzo aitatzean inguru hau Egiptoko Tebaidagaz, Tebasen aldeagaz, konparatu eban. Izan be, historia luzekoa harana de Valdueza: erromatarren kokaleku garrantzitsua (erromar garaiko ubideak), bisigodoen garaiko eleizaren eta tradizino zenobitikoaren abiapuntua, Goi Erdi Aroaren amaierako eleizaren boterearen adibide argia.
Baina ez dau gitxiago merezi harana bere altzoan hartzen daben Aquilianos mendien ikuspegia, bi mila metrotik gorako tantai ederrak; harana, lapiko baten antzekoa da, eta gaineko torreakaz batera, gozamena begientzat, eguraldi egokian behinik behin.
Zergaitik sartu dogun ibilbidea basoen artean? Ba, erdia baino gehiago basoan dalako, harestian gehien bat, baina badagoz bestelako zugatzak be. Izan be, Chano lepotik aurrera gehiena basopean idoroko dogu.
IBILBIDEA
Erne ibili: PR markak oso eskasak dira, eta ez dagoz gehien behar diran tokian, adibidez, Montes de Valduezatik urteteko.
1. HASIERA. Behinola errementeria egoan toki batetik urtengo dogu (Ferrería de Linares), baina gaur egun errepide hutsa. Apur bat lehenago tokitxu bat dago autoa lagateko, baina harturik badago, beherago bilatu behar (neu taxiz heldu naz Ponferradatik). Neu izan nazanean, ia ez da igarten bidea non hasten dan, landaraz ezkutaturik. Baina sartu eta laster garbitzen da.
2. MONTES DE VALDUEZA. Herrien arteko estratea (estrata) edo burdi-bide zahar bat da, erosoa, landua, sarritan ondo kontserbatua. Bidean erromatar ubide baterako seinalea. Esfortzu handi barik Montes de Valdueza herrira helduko gara. Herriaren sarrerako baseleizan harlandu prerromaniko bat ikusiko dogu (Santa Cruz de Montes). Montes de Valduezan San Pedro de Montes monasterioaren hondarrak dagoz.
3. CHANO LEPOA. Herritik burdi-bidez irten, eta hasierako aldatsa kenduta, lur lauz ibiliko gara. Bidean beste erromatar ubide baterako seinalea. Mendiaren txoko sakonera heltzen garanean, erreka handia eta beste erromatar ubide bat ikusteko seinalea. Bertako erreka naroara jatsi behar da, handik Chano leporaino igoten dauen dan aldats itzela gainditzen hasteko. Eroapen handiz hartu, aldatsa ez da makala eta.
4. VALLE DEL SILENCIO. Chano lepoko ikuspegi ederrez gozatu ostean, aukera bi dagoz Valle del Silenciora jasteko, bata, PR seinalea dagoan tokitik, bestea apur bat gorago (neure trakarena), harriz egindako labirinto moduko bat dagoen tokitik. Harestian sartuta helduko gara ibarrera, eta bertan, eskumatara jo ezkero, San Genadioren eremitorioa idoroko dogu.
5. PEÑALBA DE SANTIAGO. Eremitoriotik atzera egin eta Peñalbara helduko gara. Herriak zinez merezi dau astiro ikustea, eta zer esanik ez eleizak, birpopulaketa-artearen harribitxia (lehen “arte mozarabea”).
6. HASIERAKO TOKIRA. Peñalbatik irten eta errepideagaz batuko gara; geroago errepidea itxi eta burdi-bide baten sartuko. Hau be herrien arteko estrata landu bat da. Harestian gabiz. Bideak ia ez dau garaierarik galtzen harik eta amaieratik hurrean egon arte. Amaieran Oza ibaia zeharkatu behar genduke errepidera heltzeko, baina zubirik ez da (2020-6-29), urak eroanda-edo, eta igarotzea galerazota ei daukan instalazino batetik irten behar, problema barik.
BIDEAN IKUSI BEHARREKOA
SANTA CRUZ DE MONTES BASELEIZA (ERMITA)
Fructuoso Deuna (San Fructuoso) VII.mendean hona bakartu edo erretirau zan. Arabiarren garaian suntsiturik geratu zan, eta IX.ean San Genadiok ostera eregi eban. XVIII.ean berreregi eben. IX.eko eraikinaren testigantza prerromanikoa egoan ate gainean (ez da bisigotikoa), sorreraren harlauzea, kurutzea…, baina 2007an harlauzea lapurtu eben, eta Eleizak gainerakoak beste toki batera eroan zituan. Gaur egun ikusten dana erreprodukzinoa da.
SAN PEDRO DE MONTESKO MONASTERIOA
Monumentu nazionala. Santa Cruzgaz batera, jatorri bisigotikoa dau, Fructuoso Deunak 635ean eregi eban eta. Musulmanen aldian itxi eben, eta San Genadiok berreregi eban 895ean. Mendizábalen desamortizazioa (1835) kolpe handia izan zan, eta gero sute batek suntsitu eban.
Estilo desbardinak erakusten dauz: torreko kapitelak prerromanikoak dira, erromanikoak torrea eta eleiza torreagaz batzen dituan portadea; XVIII.ekoak klaustroa, eleizaren gangak eta aurrealdeak.
Informazinoa eta argazki batzuk hemendik: https://es.wikipedia.org/wiki/Monasterio_de_San_Pedro_de_Montes
VALLE DEL SILENCIO ETA SAN GENADIOREN EREMITORIOA
San Genadiok, Leongo goi nobleziakoak, arabiarren aldian hondaturikoak berreregi zituan, monasterioa bera, esate baterako. Antza, otoi egiteko bakartasuna bazter lasai honetako koba honetan bilatzen eban.
PEÑALBA DE SANTIAGO ETA ELEIZA
Mendiko herri zoragarri hau Espainiako politenen zerrendan dago, merezimenduz: ez galdu ondo ikusteko aukerea. Eta zer esanik ez eleizagaitik. Zoritxarrez, itxita egon da neu izan nazanean.
Salomón abadeak eregi eban 937an, Ramiro II.a Leongo errege zala. Ramiro II.ak, besteak beste, Peñalbako Kurutzea emon eutsan eleizari, gaur egun Bierzoren ikurra. Bisigodoen eragin garbia dauka, baina birpopulaketa-artearen ereduen gainean (lehen “mozarabe”). (https://es.wikipedia.org/wiki/Cruz_de_Pe%C3%B1alba)
Eleizan nahasturik dagoz ikur zeltikoak (itargia, astroak…), latindar kurutzeko oinplanoa (planta), osagai arabiarrak (altare nagusiaren gaineko kupulatxu bat), bisigotikoak (ferra-arkuak). Pintura-hondarrak be badagoz. Koruan estukozko irudiak dagoz, praileak olgetan egindakoak edo paperean margotu aurreko probak izan leitekezanak. Ezagunetariko bat Carlomagnoren pakidermo ospetsua. Atera kontua noraino heldu zan Carlomargoren kortearen eragina.
https://es.wikipedia.org/wiki/Iglesia_de_Santiago_de_Pe%C3%B1alba
Ponferrada ondoan badago beste eleiza birpopulaketa-arteko bat: Santo Tomás de las Ollas.
OHARRA: BIRPOPULAKETA-ARTEA ETA ARTE MOZARABEA
Lehen iparraldeko arkitektura prerromanikoan “influencia” edo “arte mozarabe” zana (IX.aren amaieratik XI.aren hasiera arte), orain “arte de repoblación” da, alegia, “birpopulaketa-artea”, frogaturik dagoala-eta ez dala jatorri mozarabeduna. Horrek ez dau esan gura eragin musulmanik ez dala —egon badago, zalantza barik—, ezpada eraikinok egin zituenak ez zirala Al Andalustik heldutako mozarabeen talde txikiak.

Waypoints
Waypoint
2,473 ft
Herrería de Montes
Herrería de Montes
You can add a comment or review this trail
Comments