BIERZO-ANCARESKO BASOAK. Villousoko zingirak (Lagunas de Villouso) Burbiatik
near Burbia, Castilla y León (España)
Viewed 52 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Ancaretako ibilbide klasiko honegaz Burbiako ibar ezkututik abiatuko gara Villousoko zingiratxuetara. Mostallar mendiaren hegaletako basoan zehar ibiliko gara, hatan be, ohikoa da ibilbide hau Mostallar-era igoteko ibilbidean egitea. Basoan haretxak dira nagusi, batez be lehenengo zatian, baina badira beste zugatz mota batzuk be, esate baterako, astigarrak. Zelangura be, nabarmendu beharrekoa da aldats goran idoroko doguzan haginak, haretx artean banaturik. Hagin horrekaitik “teixedal” deritzo inguru honi.
BURDI-BIDEA. Burbiatik burdi-bide zabal batez hurreratuko gara aldatsa benetan hasten dan tokiraino. Lar luzea begitandu jat bide hori, bost kilometro eta erdi ingurukoa da-eta, joan-etorrian 11km, erdia baino gehiago harestian bada be. Burdi-bidea zubi baten amaitu eta bidexka hasten da.
ALDATS GORA. Bidexka harritsua da, eta udaren hasieran behintzat, batzutan, urak harrapatua. Beti ez da argia ez erosoa, baina baso ederrean gora garoaz, eta erreka handia eskuman. Errekeak ur jauzi luze eta leuna oparituko deusku. Behin baino gehiagotan errekatxuak zeharkatuko doguz. Une batetik aurrera haginak idoroko doguz haretxen artean; trakan “teixedal” bide-markea jarri dodan tokitik aurrera dagoz.
BEHATOKIA. Bidexka leundu eta argiro egiten dau eskumatara, aterpe bateraino doan zeharbide bat eginez. Zeharbide horretan, bat-batean, belarditxo bat agertuko jaku, eta muturrean harri handiz moldatutako behatoki moduko bat, nondik ibar basotsua ederto ikusten dan.
ATERPEA. Bidexka aterpe polit batera heltzen da. Ez da toki txarra gaua bertan emoteko. Handik gora laster helduko gara zingiretara.
ZINGIRAK. Pozu handi bat baino askoz gehiago ez dira, baina ikuspegi ederrak inguruan.
LORAK. Bidean, lora honeei erreparau deutset:
- Kuku-praka (txilin arrosen moltso ederrak). Erne, ez da “kuku-bedarra”; kuku-bedarra txilin more handiagoa da, eta ez da mahats-mordo baten antzera agertzen.
Kuku-prakak pozoitsuak dira, jan ezkero. Bihotzari eragiten deutsan toxina bat dauka, “digitalina”, eta horregatik medikuntzan be erabili izan da bihotzeko gaixotasunetarako.
- Errosta (gentziana). Herri-medikuntzan erabilia. Erdi Aroan pozoien antidotoa zan. Sustraia antiinflatorio eta antiseptikoa. Diuretiko naturala eta bizioak prebenitzekoa. Toniko digestiboa da, eta edari mingotsak prestatzeko erabilten da, biterra eta bermuta kasu.
- Txikori-bedarra. Ostoa jaten da. Diuretikoa, gorputza garbitzeko erabilia, toniko disgestiboa, idorreriaren aurkakoa. Kafe eta txikoria urriak izan diran aldietan sustraiak erabili izan dira euren ordez.
- Lili arrunta (iris germanica).

Waypoints
Waypoint
2,917 ft
00004051
Izena: Segment: 1
Hasiera ordua: 09:24 2021(e)ko uzt. 1(a)
Amaiera ordua: 14:03 2021(e)ko uzt. 1(a)
Ibilitako distantzia: 14,1km (04:38)
Denbora mugitzen: 04:19
Batezbesteko abiadura: 3,02 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,25 km/h
Gehineko abiadura: 7,27 km/h
Gutxienezko altuera: 878 m
Gehienezko altuera: 1598 m
Igoera abiadura: 368,3 m/h
Jaitsiera abiadura: 381,6 m/h
Altitude irabazia: 866 m
Altitude-galera: 849 m
Igoera-denbora: 02:21
Jaitsiera-denbora: 02:13
Waypoint
4,495 ft
Behatokia
Waypoint
2,945 ft
Burbia
Waypoint
4,569 ft
Hagin itzela
Tejo majestuoso
Waypoint
4,724 ft
Haretx bakana
Roble singular
Waypoint
4,487 ft
Haretxa
Roble
Waypoint
4,131 ft
Teixedal
Teixedal
You can add a comment or review this trail
Comments