Bilbo-Sasiburu mendilerroa-Ganekogorta zirkularra
near Deustu, País Vasco (España)
Viewed 729 times, downloaded 21 times
Trail photos
Itinerary description
Esparru kulturalean, aipatzekoak dira Agate Deunara igotzeko Erdi-Aroko galtzada, eta Zamundi eta Zamaia guneetako meategien aztarnak, hauek beranduagokoak.
Tontorrak (igoera ordenean):
- Arrolatza (454m)
- Tellitu (462m, markatu gabe)
- Sasiburu (459m)
- Zamaia (616 m)
- Gongeda (666 m)
- Arrabatxu (984 m, markatu gabe)
- Ganekogorta (999 m)
- Ganekondo (627 m)
- Lapurzulogana (677 m)
- Pagasarri (671m)
- Pastorekortaburu (591m)
Ura aurkitzeko lekuak:
- Bilbo
- Agate Deuna
- Zamundi
- Alonsotegi
- El Oro atsedengunean
- Tarin iturrian (pixka bat desbiatuz)
Luzeraz gain, ibilbideak ez du zailtasun teknikorik eta pista, bidezidor eta asfalto gainean doa bere osotasunean.
Waypoints
Deabruaren zubia
Bilboko Kastrexana eta Barakaldoko Urgozo auzoak lotzen dituen zubi zaharra. Kadaguako lehen zubia izaki, komunikabide garrantzitsua izan zen. Iparraldeko Donejakue bidea bertatik igarotzen da.
Sasiburu (459 m)
Mendilerroari izena ematen dion mendia. https://www.mendikat.net/es/com/mount/533#
Santa Kiteria
Alonsotegiko Zamundi auzoko baseliza. Aisialdi gunea dago inguruan.
El Oro
Alonsotegiko Aisialdi gunea. Mahaiak, iturriak, barbakoak, aterpea eta errekan bainatzeko aukera ditu.
Zamaiako meategia
Aurreko mendeetan egondako meategi baten aztarnak daude bertan. Arroila eta koba bera, meategia izan zen.
Ganekogorta (999 m)
Ibilbideko gailur nagusia eta mendilerroari izena ematen diona. https://www.mendikat.net/es/com/mount/63
Ganekondo (627 m)
Pagasarri eta Ganekogorta arteko gailur nahiko ezezaguna. https://www.mendikat.net/es/com/mount/3361#
Lapurzulogana (677 m)
Pagasarri ondoko gailur ezezaguna (eta berau baino pixka bat altuagoa). https://www.mendikat.net/es/com/mount/2349#
Pagasarriko kobatxoa
Pagasarri tontor ondoko koba artifiziala. Meatze baterako kata baten antza du.
Pastorekortaburu (591 m)
Eguneko azken tontorra. Erripa handidun malda du. https://www.mendikat.net/es/com/mount/462#
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Una ruta físicamente exigente pero muy bonita