Billabona - Lastola - Ametzelaigaina - Gaineta - Etxetxo - Zizurkil - Urkamendi - Billabona
near Ubare, País Vasco (España)
Viewed 17 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Billabona, Aduna eta Zizurkil inguruko hainbat mendietatik barrena egiteko ibilbide zirkularra. Ia 15 kilometroko ibilaldia, lasai – lasai ibilita, lau ordu eta erdi inguru iraun dit.
Ez dauka inolako zailtasun berezirik. Aldapatxo pikoren bat baina ez oso luzea. Gainera, Gaineta mendi tontor aldea kenduta, ibilbidea garbia da bere osotasunean.
Ibilbidea Billabona eta Zizurkilgo tren geltokian hasiko dugu.
Hasiera batean, trenbidearen eskuinetatik doan bidea hartzeko asmoa nuen, lehenengo bidegurutzeraino zuzen-zuzen eramaten baitu, baina, itxuraz tren-zubian egiten ari deiren lanak direla eta, bide hori moztuta zegoenez, Aduna aldera eramaten duen errepide ertzetik joan naiz lehenengo bidegurutzea hartu behar dugun punturaino.
Pabilioi tartetik zelai-zelai joango gara Refractarios Kelsen lantegi handiaren atzealdera iritsi arte. Han, errepidetik datorren pista hartuko dugu eta eskubi aldetik gorantz abiatuko gara. Gutxira, harrobi ireki baten sarrerako hesi batera iritsiko gara. Ustez, gaur egun itxita dago edo mugimendurik sumatu ez dudanez, Bulandegi izeneko tontorra egitera sartu naiz.
Berriro bide beretik pistara itzulita Olatza aldera igoko gara lehenengo baserria ikusi arte. Baserrira iritsi baino lehenago, nahi izanez gero, eskubitara doan bidea hartu eta Lastola tontorra igoko dugu. Berriro baserrira bueltatuta, pista zabal bat jarraituko dugu ia Altzarte baserrira iritsi arte.
Pixka bat lehenago eskubitara abiatzen den bidea hartuko dugu. Ez oso urruti karobi bat aurkituko dugu. Erabili berria zegoela zirudien, pareta guztia belztuta baitzeukan.
Handik metro gutxira eskuinetik zuzen Añegi mendira igoko gaituen aldapa piko xamarra hartu dut. Nahi izanez gero, ezkerreko bidea jarraitu eta mendia inguratuz Armosobarrena mendi-lepora iritsi zaitezke. Hala ere, hortik ere tontorrera dagoen aldapa, motza baina oso pikoa da.
Armosorobarrenatik Adunatik datorren eta Basopoeta lepora doan pista zabala hartuko dugu. Basopoetan, aisialdirako mahaiak daude, eta beraien albotik gora Ametzelaigaina edo Basopoeta izeneko tontorerra igoko gara. Tontorra, zehazki, sasiak eta larrak hartuta dago, baina inguruko baso guztia garbi – garbi. Berriro Basopoetako aisialdi-gunera itzuliko gara.
Basopoetako mendi – lepoa hainbat irteerako bidegurutze bat ere bada. Guk, ezkerretatik beherantz doana hartuko dugu. Eskuinetik gora jarraituta Belkoain tontorrera iritsi zaitezke.
Esanda bezala, guk ezkerretik behera abiatuko gara. Kilometro eta erdi inguru jarraituko dugu pista, bidegurutzetan ezkerretara hartuz. Horrela Arrazubizabal mendi – lepora iritsiko gara.
Arrazubizabalen, Gaineta mendira daraman bidexka hartuko dugu sagasti batetik barrena. Pinudiraino iritsi arte bidea oso garbia da. Egia da pinudia igaro eta tontor gainaldera irteterakoan, inguru guztia oso zikin dagoela. Ganaduak egindako bidetik pasa daiteke baina beti larra eta ote tartetik. OSO ZIKINA!
Berriro Arrizubizabalera itzulita lehen ekarri gaituen pista hartuko dugu berriro eta Arrazubia baserriraino jaitsiko gara. Nik “Bordabeko Harkaitza” izeneko tontorra igo nahi nuenez eta haraldea daraman gurdibidea dagoenez, hori hartu eta hara iristen saiatu naiz. Egia da une batean landareek bidea erabat itxita daukatela eta aurrera jarraitu ezinik geratu naizela. Atzeraino ez itzultzeagatik, basotik barrena jaitsi naiz errepidera. Azken metroak konplikatu xamarrak zeuden, erabat bustita baitzeuden.
Beraz, Arrazubia baserrian, hoberena errepidea hartu eta bertatik jarraitzea duzula. Banuen itxaropena Lepasoro baserri paretik edo bideren bat aterako ote zen Harkaitza aldera, baina dena landareek hartuta eta oso itxia zegoen. Aurrerago ere saiatu naiz mendia inguratu eta atzealdetik igotzen baina bideak erreka igarotzen du eta honek ur asko zekarren. Beraz, Bordabeko Haitza bere horretan utzi eta errepidetik Zizurkil aldera jo dut.
Errepidea kaxkora ateratakoan, Legargain baserri ingurutik Biribilgo gainera igo naiz. Belardiz osatutako gain garbia, ikuspegi polittak dittuena.
Berriro errepidera itzuli eta Zizurkil alderako norabidean jarraitu dut Egieta baserrira daraman bidearekin bat egin arte. Han, oso gertu, ataka bat igaro eta Etxetxo izeneko ttonttorra igo dut. Poste geodesiko txiki bat dauka eta bertatik dauden ikuspegiak benetan zoragarriak dira. Zizurkil, Asteasu eta Aitzondo bailara osoa gure azpian geratzen zaizkigu Erniozabal – Ernio mendia muga dutelarik. Aralar, Uzturre, Adarra, Andatza, … buelta guztian dugu zer ikusia.
Errepidera bueltatuta, Zizurkilgo herri-guneraino jaitsi naiz. Nahi izan ezkero, badituzu jatetxe pare bat zerbait hartu ahal izateko. Elizak portiko handi bat dauka, pilotaleku bat bertan duena. Ura behar izanez gero, iturri eder bat ere bai.
Eskola eta udaletxe ondotik pasako gara hilerri aldera daramagun errepidetik. Hilerri parera iritsitakoan, aurrez aurre Etxeberrigaina tontorra geratuko zaigu, gurdibide bat jarraituz, oso eroso igoko duguna.
Berriro errepidera itzulita Elbarrena aldera jarraituko dugu hainbat metro aurrerago eskubitara ateratzen den gurdibide parera iritsi arte. Gurdibidea jarraituz Urkamendira iritsiko gara. Tontor guztia txarrantxa-hesiaz inguratuta dagoenez, amaiera aldera pasatzeko errazen ikusi dudan puntu gainetik igaro dut. Tontor honek ere ikusmira ederrak eskaintzen dizkigu.
Berriro errepidean, aldapan behera Elbarrenaraino jaitsiko gara eta, Asteasutik Billabonara daraman errepidera iritsitakoan, espaloitik Pasus-enea jatetxearen pareraino joango gara, tren-zubia azpitik pasa eta tren geltokira iritsi.
Oso ibilbide gustagarria egin zait, Zizurkilgo baserri pareko belardietan gehien bat.
Ruta circular desde Ubare pasando por:
- Basopoeta (5.0 km)
- San Millán Eliza, Zizurkil (11.4 km)
- Urkamendi (12.9 km)
- Ubare (14,79 km)

Waypoints
Intersection
656 ft
Ezkerretara gurdibidetik. Ez hartu! Jarraitu zuzen.
Gurdibidea landareekin erabat itxi zait. Zuzen jetxi naiz baino azken zatia, bidearekin bat egin dudana, irristakorra zegoen.
Intersection
382 ft
Eskubitara errepidean gora.
Ezkerretik Birdabeko Harkaitza mendia igotzen saiatu naiz baina errekak ur asko darama. Gainera, mendia ikusita, tontorra aldera daraman bidezidorra garbia egotea oso arraro egiten zait.
You can add a comment or review this trail
Comments