Activity

BIZKAIKO BASOAK. Aranagako arroila, Enkartazino ostenduak

Download

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Aranagako arroila, Enkartazino ostenduak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Aranagako arroila, Enkartazino ostenduak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Aranagako arroila, Enkartazino ostenduak

Author

Trail stats

Distance
3.71 mi
Elevation gain
1,266 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,266 ft
Max elevation
1,735 ft
TrailRank 
42
Min elevation
512 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 26 minutes
Coordinates
294
Uploaded
August 8, 2021
Recorded
August 2021
Be the first to clap
Share

near San Pedro Galdames, País Vasco (España)

Viewed 157 times, downloaded 11 times

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Aranagako arroila, Enkartazino ostenduak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Aranagako arroila, Enkartazino ostenduak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Aranagako arroila, Enkartazino ostenduak

Itinerary description

Ibilbide hau ez neuke basoen artean sartuko Bizkaian bertoko basoen egoera hain larria ez balitz; hori holan, berezko basoetan hain eskas gabizela, daukaguzan apurrak asko baloratu behar doguz, zer esanik bazter eder baten dagozanean. Izan be, Aranaga arroila Enkartazinoetako toki eder ostenduetariko bat da.


SAN PEDROTIK LEDO AUZUNEKO ERREPIDETIK GORA

Ledoko errepide aldastsutik urtengo dogu, eta errepide hori itxita arroilan sartzen garanean be aldastsua izango da arroilaren erdiraino.
Arroilan gora doan bide zabala behinola Pico de la Cruzko meatzatik mea beheratzeko erabili zan, eta gero aprobetxau egin da errekearen ura behera eroateko.


ARRLOILAN

Bidean bertoko zugatzen moltsoren bat zeharkatuko dogu, baina arroila barrenean zenbat eta sartuago basoa nagusiago. Arroila estua da, eta errekea sarritan ur barik ikusiko dogu, ura ostuten deutse eta. Horregatik, gorago eta ur gehiago. Astiro joan, kareharrizko hormez eta zugatzen lagunarteaz gozatzeko. Eskumaldean Pico de la Cruzen hormatzarrak eukiko doguz tente-tente, eta hondino ikusi daikeguz mea behera ekarteko instalazinoen azterrenen bat. Arean be, goi-goian, horma ia bertikalen altxoan esegita egoan meatzea, ez sinisteko moduko inguru baten (neure ibilbide baten dozu hara heltzeko bidea: “Bizkaiko meatzak. Pico de la Cruzko meatzak/minas”)

Burdinazko zubitxo baten amaituko jaku bide zabala. Handik aurrera bidexka bat, mailatxu batzuekaz. Laster, azken hartune baten ondoan, bidea desagertuko da.

Hori baino apur bat lehenago, antza, haizeola baten azterrenak ei dagoz —urtutako mearen txatarrak izaten dira—, baina neuk ez dot ezer ikusi (trakeko bide-puntua gitxi gorabeherakoa da).

Neu hantxe geratu naz, bidexka amaitu dan tokian, eretxi jatalako ez dala ni lako pertsona batek bakarrik segiduteko tokia. Osterantzean, ni baino gudari hobea bazara edo laguntasunik badozu, aurrera bolie! Trakak dagoz, halan, batzuk aurrera egiten dabe. Uste dot tartea, arriskutsua baino gehiago, oso deserosoa dala, harik eta mendi-bide zabal batera heldu arte: albaitanez ibili behar, mendi-hegal pike baten gora, zugaztxuen artean, bide barik… Eta erne ibili akanakaitik!


ARROILATIK BIDE ZAHARRETIK AKENDIBARRERA

Esan bezala, ez dogu arroilan amaieraraino segiduko, baina ederto konpentsauko dogu galera. Izan be, Akendibar eta Ledo batzen zituzan bide zahar polita, harrian landutakoa, ezagutuko dogu. Ez jatsu damutuko. Zoritxarrez, lar laburra da.

Horretarako, lehengo bidetik itzuliko gara, eta toki jakin baten bide zabala itxi eta arroilaren sakoneraino jatsiko. Arroilaren barrenetik hasiko gara Akendibarrerantz, harrian landutako bide zahar batetik. Akendibarrera heldu orduko baseleizaren inguruko artaditxua zeharkatuko dogu.

Akendibarren, hiru aukera doguz Galdamesko San Pedrora itzultzeko: laburrena, Baselaizatik behera hasten dan bide zabala hartzea; ertaina, auzunetik errepidez; luzetxuagoa (ibilbide hau), Akendibarretik hegoaldera porlanezko bidean behera, Uribai (Los Molinos) etxeetaraino, eta handik herrira.

TOPONIMIA

Mapari arretaz begiratzen badeutsazu, antza emongo deutsazu toki askoren izenak euskaldunak direna, ez ostera Sopuerta aldeari erreparatu ezkero. Emoten dau berton, Galdemesen, egon dala euskaldunen mun iraunkor bat. Hatan be, XVIII.ean behintzat euskaldunak ziran galdamestarrak —asko behinik behin—, Bilboko Zorrotzan jazoriko neska gazte baten bortxaketa-hilketa baten testigantzak erakusten daben lez, toponimiaren azterrenak indartzera.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 552 ft

0000429

PictographWaypoint Altitude 556 ft

0000434


Izena: Segment: 1


Hasiera ordua: 10:01 2021(e)ko abu. 8(a)
Amaiera ordua: 12:28 2021(e)ko abu. 8(a)
Ibilitako distantzia: 6,2km (02:26)
Denbora mugitzen: 02:13
Batezbesteko abiadura: 2,52 km/h
Abiadura mugimenduan: 2,78 km/h
Gehineko abiadura: 7,35 km/h
Gutxienezko altuera: 156 m
Gehienezko altuera: 528 m
Igoera abiadura: 396,6 m/h
Jaitsiera abiadura: 339,2 m/h
Altitude irabazia: 420 m
Altitude-galera: 420 m
Igoera-denbora: 01:03
Jaitsiera-denbora: 01:14

PictographWaypoint Altitude 1,042 ft
Photo ofAkendibarko artaditxua Photo ofAkendibarko artaditxua

Akendibarko artaditxua

PictographWaypoint Altitude 1,298 ft
Photo ofArroilan (meatzea goian) Photo ofArroilan (meatzea goian) Photo ofArroilan (meatzea goian)

Arroilan (meatzea goian)

PictographWaypoint Altitude 992 ft
Photo ofArroilaren sakonean Photo ofArroilaren sakonean Photo ofArroilaren sakonean

Arroilaren sakonean

PictographWaypoint Altitude 1,163 ft
Photo ofBasotxuan Photo ofBasotxuan

Basotxuan

PictographWaypoint Altitude 1,622 ft

Haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,049 ft

Pico de la Cruzko meatzara zuzen gora

Comments

    You can or this trail