BIZKAIKO BASOAK. Argalario eta Bitarratxuko basoan- 1-A
near Zaballa, País Vasco (España)
Viewed 220 times, downloaded 9 times
Trail photos
Itinerary description
Barakaldoko San Bizentek —horixe da izen historikoa— ustebako batzuk daukaz mendizale naturzalearentzat. Ezin aitatu barik itxi Urdandegieta eta Ganeroitz aldeko (Agirtza edo Castaños erreka) baso eta inguru ederrak, neure gustura, Bizkaiko onenetarikoak, eta horreeri gehituko deutseguz Argalario-Bitarratxu mendien hegaletako basotxuak, pagadiak eta harestiak batik bat. Bizkaiko lur astinduetan, urriak dira holakoak, eta hara non Barakaldoko San Bizenten dauzkagun harribitxi urrietariko batzuk.
Agirtza-Urdandegietakoak ikusteko: (Bizkaiko basoak. Agirtza eta Urdandegieta, https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bizkaiko-basoak-agirtza-eta-urdandegieta-66113686).
Oharra: Ibilbide honek aldaera laburtxuagoa dauka. Desbardintasuna, batetik, urteeran dago, eta bestetik, goiko aldean, aldaera laburragoa ez dalako heltzen goiko pagaditxuetara. https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bizkaiko-basoak-argalario-eta-bitarratxuko-basoak-1-b-laburragoa-135497647
Gainerakoan, bada sail bereko beste ibilbide bat: Argalario eta Bitarratxuko basoan- 1-2
BASOAK
Zugatz ugarienak pagoak dira, baina haretx asko be badagoz, baita haltzak eta astigarrak be. Horren artean gorostiak, urkiak... be ageri dira sakabanaturik. Eta jakina, insignis pinudiak —ugarienak—, sarritan bertoko basoaren ertzean edo aleak nahasturik. Ukaliptorik? Zelan ez! Eta ez gitxi.
Ganera, gehitu behar dot bertoko baso horreek ez dirala hain “bertokoak”. Neurri handi baten baso-barritze artifizialez sorturikoak dira, eta askotan, kanpoko zugatzez. Esate baterako, amerikar haretxak —gehienak— eta, pagoak, gehienak bertokoak izan arren, batzuk amerikar pago gorriak dira; astigarrak be amerikarrak dirudie. Hori bai, politak badira.
BIDEAK
Ia ibilbide osoa mendi-bide zabalez izango da, askotan, meatzetako bide zaharretan. Birritan bide zabala itxi eta zidorretan sartuko gara. Batean bidezidor argia izango da, bestean errekondo baten sakonetik joko dogu gora, bide argi barik, eta tarteka ez oso eroso, baina galtzeko arrisku barik.
Oharra. Ikusiko dozun lez, waitpoin batek gonbidatzen zaitu aurrera segitzera, ezkerretara desbideratu barik. Errazoia da desbideratze horreak ez dauela ezer hobarik gehitzen, eta gero pinudi batetik gora igo behar dala, aldats handi samar batean, ostera be pista nagusira.
PEÑA MORA MEATZEA (“Mina de los Alemanes”)
Meatzen inguruan gabiz, batez Peña Mora meatzearen aldean. Orain dala 40 urte Barakaldon “Mina de los Alemanes” izenaz ezagutzen genduan. Gehienbat meatza horren bide zabaletan ibiliko gara, eta meatzearen kargalekuraino helduko.
Kargalekuan aireko garraiobidea hasten zan (“tranbia” ), eta eskegita eroaten eban mea Somorrostroko hondartzaraino. Kargalekuaren azterrenak atzemango doguz, nekez egin be, sasitzak eta zugatz gazteak erdi janda dago eta.
Ez dogu meatzea bisitauko, ibilbide honen helburua basoak ezagutzea dalako. Dana dala, hurrean dagoan lez, aukerea dago bertaraino heltzeko.
Beste egun baten meatzetako ibilbidea egin gura badozu, hona hemen aukera batzuk:
Bizkaiko meatzak: Trapagaran-Orconera-Larraineta-Mendibil-Bitarratxu-Alemaniarren meategia (Peña Mora)
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bizkaiko-meatzak-trapagaran-orconera-larraineta-mendibil-bitarratxu-alemaniarren-meategia-pena-mora-35574326
Bizkaiko meatzak: Trapaga-Durañona-Mina de los alemanes-Barrio Nuevo-Larraineta
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bizkaiko-meatzak-trapaga-duranona-mina-de-los-alemanes-barrio-nuevo-larraineta-23188739
Bizkaiko meatzak: Retuerto-Orconera-Larraineta-Mendibil
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bizkaiko-meatzak-retuerto-orconera-larraineta-mendibil-31406933
Bizkaiko meatzak: Trapagarandik Orconera-Burtzakoko meatzak
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/bizkaiko-meatzak-trapagarandik-orconera-burtzakoko-meatzak-35576690
DURAÑONAKO KUARTELA – FRANKOREN “PIRINEOETAKO LERROA”
Franco beldur zan Frantziatik arerioen inbasioa jazoko eta jakon, errepublikarrak zirala, makiak zirala, alemaniarrak eurak zirala... Franco ez zan alemaniarrakaz fidatzen, are gitxiago Adolf Hitlergaz Hendaian batu zanetik, alkarrizketa zapuztua izan zalako.
Beldur zan alemaniarrak Espainian sartu eta Gibraltarreraino jatsiko ete ziran; antza danez, general batzuk horixe gura eben Hitlerren eretxiaren aurka, eta konspiratzen ibili ziran holan jazo eitean, zenbait euskaldunen laguntzagaz (Ikus Mario Salegiren Operación Carlomagno). Munduko gerraren ostean be ez jakon beldur ha arin igaro.
Horregaitik hainbat babes-toki eregi eban, harresi-lerroak, gotorlekuak..., Pirineoetan zehar, eta Bizkaia be sartu eban lerroan. Beharrak 1937an hasi eta 1950eko hamarkadaren erdialdean amaitu. Halanda be, gotorlekuok inoiz erabili ez ziran arren, babes-planak 1985 arte indarrean izan zan, orduan Espainia Europako Erkidego Ekonomikoan eta NATOn sartu zan eta.
Gotorlekuen azterren gitxik diraue, baina badagoz Punta Luceron (Zierbena), Durañonan (Trápaga), Gangurenen (Galdakao), Munarrikolandan (Berango), Punta Galean (Getxo) eta Cabo Villanon (Gorliz).
Kuartelak defentsa-sistema oso bat eukan inguruan, hala zelan tunelak, bunkerrak, kanoiak... Antza danez, asko Supersurrak hondatuz ditu.

Waypoints
Waypoint
42 ft
0000286
Waypoint
258 ft
0000296
Izena: Segment: 1
Hasiera ordua: 10:22 2021(e)ko api. 16(a)
Amaiera ordua: 13:48 2021(e)ko api. 16(a)
Ibilitako distantzia: 10,7km (03:25)
Denbora mugitzen: 03:18
Batezbesteko abiadura: 3,12 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,24 km/h
Gehineko abiadura: 8,77 km/h
Gutxienezko altuera: 5 m
Gehienezko altuera: 444 m
Igoera abiadura: 985,5 m/h
Jaitsiera abiadura: 1019 m/h
Altitude irabazia: 1684 m
Altitude-galera: 1628 m
Igoera-denbora: 01:42
Jaitsiera-denbora: 01:35
Waypoint
1,342 ft
Aukerea: segi bidezabalez
Waypoint
648 ft
Erosoena zuzen segitzea
Waypoint
1,193 ft
Errekaren sakonetik gora
You can add a comment or review this trail
Comments