BIZKAIKO BASOAK (eta mugakoak). Agüeraren sorburuko basoa-La Tejea (PR-S 29+30)
near La Altura, Cantabria (España)
Viewed 64 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Agüera ibaia Ordunteko mendilerroaren iparraldeko hegalean sortzen da, Burgüeno mendiaren altzoan, Kantabrian, Villaverde de Trucios herrian, eta Oriñónen itsasoratzen da, Bizkaiko Turtzioz eta Kantabriako Guriezo zeharkatu ostean. Administrazinoaren aldetik Bizkaian sortzen ez bada be, geografia, kultura eta betiko hartu-emonen aldetik bat da Enkartazioakaz.
Agüeraren sorburuan baso handi eta ederra dago, aberatsa, eta bertokoa, La Tejeako basoa. Gure inguruan holakoak hain eskasak diran lez, asko baloratu behar dogu. Agüeraren ondoan ibaiertzeko basoa dago, haltzak nagusi. Mendi hegaletan haretxak agintzen dabe, tartean gorosti ugari, eta batzutan zugatza askotariko basoa, baso mistoa. Goialdean pagoak be ikusi daikeguz.
Molinedo auzunetik urteten dogunetik laguntzen deusku basoak, eta gugaz dator harik eta Ribacovako mendi-hegira heldu arte. Gozatzeko moduko bazterrak. Lehenago ibaia eta errekak bost bat bider zeharkatu behar izan doguz, eta aldats aldastsua gainditu, ez pikea baina bai luzea.
Goiko hegitik ikuspegi zabalak daukaguz, Ordunteko mendilerrora begira—Kolitza, Terreros, Burgüeno, Maza de Pando, Balgerri, Zalama—, eta Enkartazinoetako beste mendi askotara, baita Karrantza eta Turtzioz ibarretara be. Merezi dabe geure begien beharra.
Baina mendi-hegian zehar ez dogu basorik idoroko, urkidi landatu itzel bat izan ezik, alboan ikusiko doguna, eta jakina insignis pinudiak. Tumulu bat be bai. Horregaitik, basoan albait gehien ibiltearren, PR biren ibilbideak batu doguz —PR-S 129-130—, aukerea izan daigun El Cuchillo sakanatik behera jasteko.
OHAR BI
- Zure asmo nagusia bertoko basoan ibiltea bada, onena litzakizu Molinedotik goialdera heldu, Ribacovako mendi-hegira hatan be, eta handik Molinedoraino etorritako bidetik jastea, aldats bera basoan zehar.
- Ez egizu ibilaldia errekak eta ibaiak ur handitan datozanean (Erne Udabarrian), orduan ez jatsulako erraza izango ibaia zeharkatzea, eta sarritan egin behar da. Osterantzean be, basa eta urtza ugari egoten da.

Waypoints
Waypoint
748 ft
0000494
Waypoint
781 ft
0000499
Izena: Segment: 1
Hasiera ordua: 09:34 2021(e)ko urr. 1(a)
Amaiera ordua: 13:18 2021(e)ko urr. 1(a)
Ibilitako distantzia: 13,3km (03:43)
Denbora mugitzen: 02:58
Batezbesteko abiadura: 3,56 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,45 km/h
Gehineko abiadura: 7,58 km/h
Gutxienezko altuera: 230 m
Gehienezko altuera: 732 m
Igoera abiadura: 308,2 m/h
Jaitsiera abiadura: 415,8 m/h
Altitude irabazia: 603 m
Altitude-galera: 594 m
Igoera-denbora: 01:57
Jaitsiera-denbora: 01:25
Waypoint
2,301 ft
Ilso la Cabañuca
Waypoint
2,434 ft
Ilsos de Ribacova
You can add a comment or review this trail
Comments