Activity

BIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2

Download

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2

Author

Trail stats

Distance
7.15 mi
Elevation gain
1,463 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,463 ft
Max elevation
1,568 ft
TrailRank 
43
Min elevation
161 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 44 minutes
Coordinates
514
Uploaded
May 9, 2021
Recorded
May 2021
Be the first to clap
Share

near Kurtzea, País Vasco (España)

Viewed 48 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-2

Itinerary description

Beste ibilbide baten aldaera laburra da hau; zure interesa basoak ikustea bada, aldaera honek ez dau merezi, aldats gora ia osoan eukaliptoak eta insignis pinu artean ibiliko zara eta; osterantzean, jatsiera “1” zebakiko ibilbidearen bardina dan ezkero, gomendatzen deutsut horixe egitea, luzeagoa dan arren. Hona hemen erreferentzia: BIZKAIKO BASOAK. Gangurengo iparraldeko basoak Lezamatik-1
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/bizkaiko-basoak-gangurengo-iparraldeko-basoak-lezamatik-1-72539240

Ostera, zure asmo nagusia Ganguren mendiko iparraldeko bideak ezagutzea bada, orduan bai komeni jatsu ibilbide hau be egitea.


GANGUREN IPARRALDEKO BASOAK

Ganguren-Elorriaga mendilerroko iparraldeko basoak, gehienbat, basobarriak dira, mendial soildu ostekoak. Zugatz askotarikoak izan arren, behekaldean haretxak dira nagusi, goikaldean, barriz, pagoak. Tarteka pinu insignis eta eukaliptoak. Bitxia bada be, basobarriko haretx gehienak amerikarrak dira: Nork landatuta? Foru Aldundiak ete? Basobarritzeko zelako politika da hori, bertoko zugatzak barik arrotzak (exotikoak) sartzen dituana?

Zelangura be, zugatz ostogalkorrak izanik, betoz ordu onean eukaliptoen ordez. Gaitzerdi. Halanda be, horrek ez dau zuritzen exotikoen burubakokeria, jakina, amerikarrak bizkor egiten dira tantai lerden.

Mendilerroan zehar, Artxanda-Ganguren estazino megalitikoko trikuharri, tumulu eta asentamentu gehienak ikusiko doguz.


IBILBIDEA

Fabrika artean hasiko gara, “1” ibilbidean bezala, eta oraingoan be Aita Kurutzeko baseleizara zuzenduko gara. Gero, errepidearen ertzetik Lezamako Santa Maria eleizarantz joko dogu.

Goranzko bidean, gehienbat eukaliptoak eta insignis pinuak ikusiko doguz. Halan be, Bide erosoa ia gora arte, burdi-bide zabalez. Elorritxuetara (El Vivero) helduko gara.

Atsedenlekua zeharkatu eta Gangurengo tontorrera joko dogu. Tontorretik apur bat mendebalderantz jatsiko gara, tontorra iparraldetik inguratzen dauen bideagaz batzeko.

Tontorra inguratu eta atoan ezkerretik zugatz artean beherantz hasten dan zidorrera joko dogu, eta berehala azterren bitxi batzuk idoroko doguz inguru polit baten; zer ete dira? Santa Marina baseleizearen azterrenak? Handik, aldats pike batez jatsiko gara, harik eta bide zabalago eta eroso bategaz batu arte. Gangurengo pagadian gagoz.

Pago artean helduko gara Lezamatik datorren errepidera. Errepidez ailegatuko gara “Guardetxe” deritxan etxeraino, eta bertan lotuko gaiakoz Lezamako torrerantz jasten dan burdi-bideari. Danetariko zugatzen artean ibiliko gara, asko haretx amerikarrak, tarteka pinu insignis eta eukaliptoak. Lezamako torretxetik hurrean, eskumaldean, askotariko zugatzak daukazan basotxua ikusiko dogu: haretxak, haltzak, saratsak, leizarrak…

Lezamako torrearen ingurua zinez ederra da: zelai berdea, haretx sakabanatuak... Baina zoritxarrez, haresti adehesatu hau txikia danez, berehala izango gara autoa lagatako tokian.

Oharra: Hurrean Bilboko trenaren geltokia dagoanez, trenez erraz hel daiteke Bilbotik.


ZER IKUSIKO DOGUN (basoez gainera)

AITA KURUTZEKO BASELEIZA
Santutxu hau XVI.mendean dago lehenengoz aitatuta, baina gaurko santutxua XVIII.enekoa da, barrokoa. Erretaula be barrokoa da.

Antxinako errege-bidean dago (Bilbo-Bermeo), Gernikan foruen alde zin egin edo prometiduteko bidean (Zin egiteko bidea).

Erderaz “humilladero” eritxen, arrotzak bertan belauniko jarri behar ebelako kristau zirala eta paketan etozala erakusteko.

Atzean “Ermitoste” izeneko klausurako konbentua egoan, 1918an desagertua. Aurrean “Ospitala” egoan, beaten etxea be bazana, 1981ean desagertua.


ARETXALDEKO ANDRA MARIREN ELEIZA
Ez dago argi Lezamako Oxangoiti leinuak eregi ete eban, baina, zelangura be, laster Muxikako leinuaren eskuetara igaro zan, eurak izanik Bizkaiko bandoen gerletan bando-buruetatik bat. XVIII.a arte egon zan Muxikarren eskuetan.

Gaurko eraikinak XVI.mendeko gotiko berankorra eta XVIII.aren hasierako barrokoa batzen dauz. Andra Mari eliza XVI. mendean eregi eben. Ordutik hainbatetan barritu dabe. Barruan gangak, bost altare eta atari jarraitu eder bat gordetzen dauz, garai batean hilerritzako erabilia. Elizaren barrualdea hiru nabetan banatuta dago; nabarmentzekoa da korua, arku kanapel baten gainean.

XVIII. mendeko estiloan, presbiterioko gangea (kupulea) nabarmentzen da, zeru zabal bat bezalako margoakaz apaindua, baita erretaula nagusia eta albokoak ere, rococo estilokoak (1740 inguruan). Aipatzekoa da, garai berekoa, pulpitua.

Elizatearen Mahaia kanpoko eleizpe edo arkupean dago; antxina bertan batzen zan eleizatearen batza edo alkartea.

Eleizaren inguruan hilarri oso zahar bat idoro eben (Bilboko Museo Arkeologikoan dago).

Eleizearen barruko argazkiak hemendik dagoz hartuta: Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa Bizkaia http://iglesiasdebizkaia.com/iglesia-de-santa-maria-lezama/


LEZAMAKO TORREA
XVI. mendekoa, nahi-ta lezamatar sendia XIII.aren amaieran aitaturik egon. Lezamako leinua Uribeko garrantzuenetariko bat izan zan. Erdi Aroaren amaieran, Bandoen Gerrako partaide garrantzitsuak izan ziran, Zamudioko leinuaren arerio.


GANGURENGO SANTA MARINA (SANTAMAÑE)
Tontorraren inguruan egoan, eta XVIII.mendean eratsi eben; eukazan baliozko gauzak (irudia, kanpaia…) beste eleiza batzuetara eroan zituen.

Izena emoten eutsan mendiari, hatan be, Ganguren “Santa Marina” mendia da.

Tontorrean ez dago azterrenik, hurrean, barriz, pagoen artean, badagoz. Ez dakit baseleizarenak diran, baina izan leitekez.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 209 ft

0000334

PictographWaypoint Altitude 207 ft

0000339


Izena: Segment: 1


Hasiera ordua: 09:15 2021(e)ko mai. 7(a)
Amaiera ordua: 12:00 2021(e)ko mai. 7(a)
Ibilitako distantzia: 10,6km (02:44)
Denbora mugitzen: 02:38
Batezbesteko abiadura: 3,86 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,99 km/h
Gehineko abiadura: 11,85 km/h
Gutxienezko altuera: 49 m
Gehienezko altuera: 478 m
Igoera abiadura: 340,3 m/h
Jaitsiera abiadura: 467,8 m/h
Altitude irabazia: 527 m
Altitude-galera: 530 m
Igoera-denbora: 01:33
Jaitsiera-denbora: 01:08

PictographWaypoint Altitude 168 ft
Photo ofAita Kurutzeko baseleiza Photo ofAita Kurutzeko baseleiza Photo ofAita Kurutzeko baseleiza

Aita Kurutzeko baseleiza

PictographWaypoint Altitude 217 ft
Photo ofAretxaldeko Andra Mari Photo ofAretxaldeko Andra Mari Photo ofAretxaldeko Andra Mari

Aretxaldeko Andra Mari

PictographWaypoint Altitude 325 ft
Photo ofBasotxu askotarikoa

Basotxu askotarikoa

PictographWaypoint Altitude 1,195 ft

Elorritxueta

El Vivero

PictographWaypoint Altitude 1,555 ft
Photo ofGanguren (Santamañe) Photo ofGanguren (Santamañe)

Ganguren (Santamañe)

PictographWaypoint Altitude 1,406 ft

Gangurengo asentamentua

PictographWaypoint Altitude 1,345 ft
Photo ofGangurengo pagadia

Gangurengo pagadia

PictographWaypoint Altitude 802 ft

Guardaetxea

09 Guardaetxea

PictographWaypoint Altitude 254 ft
Photo ofHaresti sakabanatua Photo ofHaresti sakabanatua

Haresti sakabanatua

PictographWaypoint Altitude 242 ft
Photo ofLezamako Torrea

Lezamako Torrea

PictographWaypoint Altitude 1,470 ft
Photo ofSanta Marina Baseleiza? Photo ofSanta Marina Baseleiza?

Santa Marina Baseleiza?

Comments

    You can or this trail