BIZKAIKO BASOAK. La Olako ibaiertzeko basotxu zoragarria 1/ Deustutik eta Artxandan zehar
near Basozabal, País Vasco (España)
Viewed 157 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Deustutik Sondikako La Olaraino joango gara, Artxandan zehar, eta La Olatik behingo batean itzuliko gara Bilbora bertako geralekuan trena hartuta.
Ibilbidearen helburu nagusia harribitxi natural bat ezagutzea da, La Olaraino zokondo batetik luzatzen dan ibaiertzeko bazter eta basotxu eder-ederra. Hatan be, errekatxuaren ondoan ibar estua zabaltzen da, ainubean, ezo-ezoa, zugatz askotarikoz betea, batzuk, zoritxarrez, exotikoak, baina asko be asko, haltzak eta haretxak, besteak beste. Bazter ezkutua, bakartia, misteriotsua, ezagutzea merezi dauena.
Bidezidor estu baten ibiliko gara, noiz errekearen ertzean, noiz apur bat aldenduta. Erreka ondoan doanean, batzuetan, arretaz ibili behar dogu uretara ez jausteko, hain da estua eta labankorra, udabarrian behinik behin. Zugatz jausiren bat bidea ixten azartuko da, baina ez dau jadetsiko.
Ez galdu basotxu eder hau ezagutzeko abagunea.
AUKERAK
1.- Deustutik barik, La Olatik bertatik hasita, aukerea dozu errekatik gora joan eta Artxandatik datorren bide asfaltatuaz batzeko. Handik Artxandako gainera heldu eta errepidez jatsi zaitekez La Olaraino. Ibilbide borobil interesgarria. Hona hemen erreferentzia:
BIZKAIKO BASOAK. La Olako ibaiertzeko basotxu zoragarria 2/ La Olatik La Olara Artxandan zehar.
2.- La Olatik hasita, ibilibide borobil labur bat:
BIZKAIKO BASOAK. La Olako ibaiertzeko basotxu zoragarria 3/ La Olatik osteratxu laburrean.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments