BIZKAIKO BASOAK. La Olako ibaiertzeko basotxu zoragarria 2/ La Olatik La Olara Artxandan zehar.
near Basozabal, País Vasco (España)
Viewed 163 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Sondikako La Olatik abiatuko gara eta Artxandan zehar igarota La Olara jatsiko.
Ibilbidearen helburu nagusia harribitxi natural bat ezagutzea da, La Olaraino zokondo batetik luzatzen dan ibaiertzeko bazter eta basotxu eder-ederra. Hatan be, errekatxuaren ondoan ibar estua zabaltzen da, ainubean, ezo-ezoa, zugatz askotarikoz betea, batzuk, zoritxarrez, exotikoak, baina asko be asko, haltzak eta haretxak, besteak beste. Bazter ezkutua, bakartia, misteriotsua, ezagutzea merezi dauena.
Bidezidor estu baten ibiliko gara, noiz errekearen ertzean, noiz apur bat aldenduta. Erreka ondoan doanean, batzuetan, arretaz ibili behar dogu uretara ez jausteko, hain da estua eta labankorra, udabarrian behinik behin. Zugatz jausiren bat bidea ixten azartuko da, baina ez dau jadetsiko.
Ez galdu basotxu eder hau ezagutzeko abagunea.
AUKERAK
1.- La Olatik barik, Deustutik hasi eta Artxandan zehar igarota La Olara jatsiko gara, bertan trena hartuta behingo batean Bilbora itzultzeko. Hona hemen erreferentzia:
BIZKAIKO BASOAK. La Olako ibaiertzeko basotxu zoragarria 1/ Deustutik eta Artxandan zehar
2.- La Olatik hasita, ibilbide borobil labur bat:
BIZKAIKO BASOAK. La Olako ibaiertzeko basotxu zoragarria 3/ La Olatik osteratxu laburrean.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments