Activity

BIZKAIKO BASOAK. Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean - I

Download

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean - I Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean - I Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean - I

Author

Trail stats

Distance
3.83 mi
Elevation gain
1,178 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,178 ft
Max elevation
1,939 ft
TrailRank 
40
Min elevation
1,043 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours one minute
Coordinates
1525
Uploaded
July 31, 2023
Recorded
July 2023
Be the first to clap
Share

near Goierri, País Vasco (España)

Viewed 9 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean - I Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean - I Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Lauzirikako artadia Bedartzandiko hegalean - I

Itinerary description

Urregarai-Bedartzandi mendien kareharrizko moltsoa oso ezaguna da Bizkaiko mendizaleen artean. Bertatik, gainera, Ardoaren eta Arraionaren GR 38 ibilbidea igaroten da. Mendi politak izan eta ikuspegi ederrak eduki arren, horrek badauka bere iruntzia: mendi astinduak be badira, soilduak, naturearen aldetik txirotuak, hainbeste baso-lan suntsitzaile eta zugatz exotikoen artean. Guztiagaitik be, Bedartzandiko ipar hegalak harribitxi bat gordetzen dau, Lauzirikako artadi ederra, artadi kantabriarra, karstikoa, beste zugatz mota batzuk be gordetzen dituzana, bidean bazter zinez ederrak erakutsiko deuskuzana.

Bestalde, Urregarai (Santa Eufemi) eta Bedartzandi arteko bedartza zoragarriak be jastauko dozuz, eta handik Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldeko mendien ikuspegi zabal eta maitagarriagaz gozauko.

Jakina, aukera dogu Urregarai eta Bedartzandira igoteko, azken honen kasuan, Kurutzeganako lepotik mendi-hegiaren lerroari jarraituta. Gainera, hurreratu gaitekez Zapolako 36 gerrako lubakiak eta bunkerra ikustera, pagaditxu eder batean, horretarako hur dagoan Larrutz baserrira joanda.

Ibilbidean baso-bide (pista) zabalak dagoz, zaharrak eta barriak, baina azpimarratu beharrekoa da basoan zehar doan bidexka estua eta bitxia, Kurutzeganako lepoa artekoa; horixe da ibilbidearen tokirik gorena.


INFORMAZINO OSAGARRIA

ARTADI KANTABRIARRA

Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.


BEDARTZANDI-URREGARAI ZELAN SORTU ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN

Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen egoazan, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak itxi zituezan.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu eban, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN

Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK

Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 984 ft
Photo of01 Lauzirika Photo of01 Lauzirika

01 Lauzirika

PictographWaypoint Altitude 1,051 ft

02 ibilbidearen hasiera-amaiera

PictographWaypoint Altitude 1,212 ft

03 Axolabekoa

PictographWaypoint Altitude 1,348 ft

04 Axolagoikoko hondarrak

PictographWaypoint Altitude 1,640 ft
Photo of05 Artadi mistoa Photo of05 Artadi mistoa Photo of05 Artadi mistoa

05 Artadi mistoa

PictographWaypoint Altitude 1,917 ft
Photo of06 Kurutzeganako lepoa Photo of06 Kurutzeganako lepoa Photo of06 Kurutzeganako lepoa

06 Kurutzeganako lepoa

PictographSummit Altitude 2,263 ft

07 Bedartzandi

PictographSummit Altitude 2,313 ft

08 Urregarai (Santa Eufemi)


Izena: Segment: 1
Hasiera-ordua: 09:07 2020(e)ko mai. 30(a)
Amaiera-ordua: 10:30 2020(e)ko mai. 30(a)
Ibilitako distantzia: 4,6km (01:23)
Denbora mugitzen: 01:22
Batezbesteko abiadura: 3,33 km/h
Abiadura mugimenduan: 3,37 km/h
Gehineko abiadura: 47,21 km/h
Gutxienezko Altuera: 83 m
Gehienezko Altuera: 705 m
Igoera abiadura: 515,3 m/h
Jaitsiera abiadura: −270,9 m/h
Altitude irabazia: 623 m
Altitude-galera: -34 m
Igoera-denbora: 01:12
Jaitsiera-denbora: 00:07

PictographWaypoint Altitude 1,560 ft
Photo of09 Bedartzak Photo of09 Bedartzak Photo of09 Bedartzak

09 Bedartzak

PictographWaypoint Altitude 1,625 ft

10 Larrutz

PictographWaypoint Altitude 1,630 ft

11 Lubakien bidea-ezkerretara

PictographWaypoint Altitude 1,365 ft
Photo of12 Artadian itzultzeko bidean Photo of12 Artadian itzultzeko bidean

12 Artadian itzultzeko bidean

Comments

    You can or this trail