Activity

BIZKAIKO BASOAK-LEA ARTIBAIKO BAZTERRAK. Otoio, artaditik itsarora begira

Download

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK-LEA ARTIBAIKO BAZTERRAK. Otoio, artaditik itsarora begira Photo ofBIZKAIKO BASOAK-LEA ARTIBAIKO BAZTERRAK. Otoio, artaditik itsarora begira Photo ofBIZKAIKO BASOAK-LEA ARTIBAIKO BAZTERRAK. Otoio, artaditik itsarora begira

Author

Trail stats

Distance
4.35 mi
Elevation gain
1,549 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,549 ft
Max elevation
1,264 ft
TrailRank 
36
Min elevation
105 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 40 minutes
Coordinates
341
Uploaded
August 30, 2022
Recorded
August 2022
Be the first to clap
Share

near Artika, País Vasco (España)

Viewed 42 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK-LEA ARTIBAIKO BAZTERRAK. Otoio, artaditik itsarora begira Photo ofBIZKAIKO BASOAK-LEA ARTIBAIKO BAZTERRAK. Otoio, artaditik itsarora begira Photo ofBIZKAIKO BASOAK-LEA ARTIBAIKO BAZTERRAK. Otoio, artaditik itsarora begira

Itinerary description

Otoiko ibilbide hau guztiz ezaguna da: makina bat trak bardintsu idoroko dozu. Neure apurra hauxe baino ez da: inguruko balio naturalak azpimarratu eta euran gaineko informazinoa ematea.

Osterantzean, ibilbide polita da, erraza, nahi-ta aldats pike pare bat be egon. Aukera ona da kostaldea eta labar itzelak, goitik, ikuspegi zabalez, ikusteko, eta, batez be, artadi kantabriarrean zehar ibilteko, baso benetan bitxia dan ezkero, eta era berean Euskal Herriko hareharrizko beste hatx bat ezagutzeko.

Arean be, mendi hau eta Bizkaiko beste asko, orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean koral-arrezifeak ziran, gero fosildu eta Iberiak Eurosiagaz talka egin ebanean zutinik jarri ziran, orain dala 45 miloi urte inguru, Bizkaiko mendi guztiak bezala. Gero, kostaldeko hatxak, ingurumen-baldintza oso berezietan, artadiz bete dira.

Jakina, aldrebeskeriarik ez da falta Euskal Herri kutun honetan. Halan, haretx amerikar ugari ikusiko doguz Talaiako txuntxurretik Otoiko txuntxurrera doan bidean. Pasaia ez dabe zatarten, zorionez, baina berezko balio naturaletan galtzen da. Nori bururatu jako toki honetan haretx amerikarrak landatzea? Hamaika ikusteko jaio gara!

Osterantzean, hasieran eta amaieran Antzorizko Santa Katalina baseleizea, XV.mendekoa, eta faroa dagoz, eta taberna bat. Tabernatik eta farotik kostaldearen ikuspegi ederra dago.


IBILBIDEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

Antzorizko Santa Katalina baseleiza eta farotik urtengo dogu fabrika baten hondarrak eta enparauak alferrik galdu arazotako inguru baten zehar.
Bidea orokorrean ardi argi dago, baina hiru lekuta adi ibili behar da:

1.- Hasi eta kilometro batera-edo kamino zabala itxi eta bidexka batez landa bat zeharkatuko dogu, talaiara doan mendi-bide zabalaren bila.

2.- Bide zabalean hasi eta laster, lehenengo bihurgunean, bidexka bat hasten dala ikusiko dogu. Adi! Hori ez da talaiara eroango gaituzana. Gurea, metro batzuk gorago dago, hurrean.

3.- Artika auzunean, erne ibili, hartu behar dogun bidearen hasieran argi ikusten ez da eta. Haretx zahar batzuen ondoan dago.



INFORMAZINO OSAGARRIA
I
ARTADI KANTABRIARRA

Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.


OTOIO MENDIA ZELAN SORTU ZAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN

Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen egoazan, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak itxi zituezan.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu eban, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN

Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK

Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 259 ft

Adi! hemendik ez

PictographWaypoint Altitude 158 ft
Photo ofAntzorizko Santa Katalina baseleizea (XV)

Antzorizko Santa Katalina baseleizea (XV)

PictographWaypoint Altitude 922 ft
Photo ofOtoioko txuntxurra Photo ofOtoioko txuntxurra

Otoioko txuntxurra

PictographWaypoint Altitude 135 ft

Otoio. Hasiera eta amaiera

PictographWaypoint Altitude 1,251 ft
Photo ofOtoioko behatokia

Otoioko behatokia

PictographWaypoint Altitude 187 ft

Saihesbidea

PictographWaypoint Altitude 591 ft
Photo ofTalaiako behatokia Photo ofTalaiako behatokia

Talaiako behatokia

Mirador del Talaia.

PictographWaypoint Altitude 567 ft

Talaiako txuntxurra

Comments

    You can or this trail