Activity

BIZKAIKO BASOAK. Sopeñako artadia PR-BI 121

Download

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Sopeñako artadia PR-BI 121 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Sopeñako artadia PR-BI 121 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Sopeñako artadia PR-BI 121

Author

Trail stats

Distance
7.05 mi
Elevation gain
1,493 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,493 ft
Max elevation
2,444 ft
TrailRank 
39
Min elevation
1,317 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours one minute
Coordinates
553
Uploaded
September 17, 2021
Recorded
September 2021
Be the first to clap
Share

near Herboso, País Vasco (España)

Viewed 55 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Sopeñako artadia PR-BI 121 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Sopeñako artadia PR-BI 121 Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Sopeñako artadia PR-BI 121

Itinerary description

Bizkaian baso natural gitxi geratzen diran lez, garrantzia handia emon behar deutsogu geratzen jakun apurrari, txikiak badira be. Bizkaian badira Sopeñako artadiak baino handiagoak, baina sarritan txarrak ibilteko, eta ederrak izan arren, ez Sopeñakoa bezain bitxiak. Zoritxarrez, ibilbide hau, baso barruko zatian, lar laburra begitandu jat, baina, hori bai, zinez ederra.

Goiko burdi-bide (pista) zabal batetik behera hasten garanean sartuko gara basoan; bidexka bat da eta mendi-hegala aldastsua, baina ez deserosoa. Ostera be bide zabaletara heltzen garanean artadia amaitzen da.

Halandaze, ibilbide gehiena bide zabaletik eta basotik kanpo egiten da, baina Karrantza haranaren eta inguruko mendien ikuspegi zabalak be balioa emoten deutsa ibilbideari.


SOPEÑAKO ARTADI HARRIGARRIA

Artadia Kantauri Itsasotik hurrean agertzea, Hispaniaren iparraldean jazoten dan lez, berez oso bitxia da, artea, giro lehor eta epeleko zugatza dalako. Holako basoak ugariak dira Katauriar kosta osoan. Zergaitik? Kareharrizko munoetan hazten dira, gune eguzkitsu eta ondo drainatuetan, beraz, ur gitxi eukita sustraien azpian. Sustrai gogorrak hatxen arrakaletan sartuta gogor oratzen deutsie lurrari, eta hostoak lurrinketea ebitatzen daben lez, ez dabelako transpirazino bidez urik galtzen, artadi mota hau ondo egokitu jako gure inguruaren ezotasunari.

Baina are harrigarriagoa da Sopeñako artadia. Euskal Herriko baso bakanetariko bat da, ze, Kantauri isurialdeko artadia izateaz ganera, adehesaturik dago, hau da, zugatz bakartu handiak daukaz, bere heldutasunaren seinale. Eta oso garrantzitsua dana: lurzoru silizeoan dago, ez kareharrian, berton normala dan modura.

Artadi hau kareharrizko horma baten babespean dago. Pareta natural honek ipar haize hotzetatik babesten dau eta eguzkiaren beroa trasmitidu, eta halan, mikroklima berezi bat sortu dau.

Horman makina bat barrunbe dagoz dira. Batzuk aztarnategi arkeologikoak dira eta beste batzuk meatza zaharrak.


ARMAÑONGO ESTAZINO MEGALITIKOA

Bide batez, mapan Armañongo estazino megalitikoko trikuharriak eta tumuluak kokatu dodaz, ibilbidea hareetatik igaroten ez bada be, beharbada, Armañon aldera edo goiko hegira igo gura badozu, non dagozan jakin daizun.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,441 ft
Photo of0000489 Photo of0000489 Photo of0000489

0000489

PictographWaypoint Altitude 1,440 ft

0000491


Izena: Segment: 1


Hasiera ordua: 09:24 2021(e)ko ira. 17(a)
Amaiera ordua: 12:26 2021(e)ko ira. 17(a)
Ibilitako distantzia: 11,5km (03:01)
Denbora mugitzen: 02:43
Batezbesteko abiadura: 3,79 km/h
Abiadura mugimenduan: 4,21 km/h
Gehineko abiadura: 7 km/h
Gutxienezko altuera: 406 m
Gehienezko altuera: 740 m
Igoera abiadura: 336,6 m/h
Jaitsiera abiadura: 389,6 m/h
Altitude irabazia: 479 m
Altitude-galera: 481 m
Igoera-denbora: 01:25
Jaitsiera-denbora: 01:14

PictographWaypoint Altitude 2,781 ft

Armañon I trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,019 ft
Photo ofArtadian Photo ofArtadian Photo ofArtadian

Artadian

PictographWaypoint Altitude 2,362 ft

Artadiaren hasiera

PictographWaypoint Altitude 2,397 ft

Campo Diegoko trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,461 ft

Carcelaresko tumulua

PictographWaypoint Altitude 1,363 ft
Photo ofHaresti amerikarra

Haresti amerikarra

PictographWaypoint Altitude 2,360 ft

La Galupa I trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,362 ft

La Galupa II trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,065 ft

La Galupa III tumulua

PictographWaypoint Altitude 2,296 ft

La Galupa IV trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,301 ft

La Galupa V trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,434 ft

La Lamako egonlekua

PictographWaypoint Altitude 2,438 ft

La Lamako trikuharria

PictographWaypoint Altitude 2,103 ft

Picosal II tumulua

PictographWaypoint Altitude 1,586 ft

Sopeñako haizeola

PictographWaypoint Altitude 1,989 ft

Surbiasko tumulua

Comments

    You can or this trail