Activity

BIZKAIKO BASOAK. Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak

Download

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak

Author

Trail stats

Distance
6.09 mi
Elevation gain
1,565 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,565 ft
Max elevation
1,838 ft
TrailRank 
42
Min elevation
238 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 48 minutes
Coordinates
3474
Uploaded
November 11, 2022
Recorded
November 2022
Be the first to clap
Share

near Markina-Xemein, País Vasco (España)

Viewed 46 times, downloaded 6 times

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak Photo ofBIZKAIKO BASOAK. Zapolako basoak eta 36ko gerraren lubakiak

Itinerary description

Ibilbide hau, oso polita ez eze, interesgarria be bada, igoera gogortxu izan leiteken arren. Artadi zabal bat gorantz zeharkatuko dogu, artadi kantabriarra, eta halan, lurzoru karstikoan zehar ibiliko gara. Inguru malkartsuak dira artadi kantabriarrenak, baina politak.

Arteakaz nahastuta gurbitzak be agertuko dira. Goialdean, Zapola aldean, askoz errazago ibiliko gara artadian, eta pago artean be bai. Zapola txuntxurraren (tontor) inguruak, artadian eta pagoen artean, zinez politak dira. Pagoen azpian, 36ko gerrearen lubakiak ikusiko doguz.

Basotik urten eta Markinara jasten hasten garanean, Urregarai (Santa Eufemi) eta Bedartzandi mendien ikuspegi ederrak, baita Artibairen ibarra eta Gipuzkoa aldeko mendiak be.

Pista zabal eta bidexketan ibiliko gara. Meabe auzunetik urtenda, Lekoitz Ganera eta Aulestira doan kaminoan ehun bat metro ibili eta gero, Zapolako hegalean gora hasten garanean, arretaz jarraitu behar deutsagu trackari, bidea hasiera nahasi samarra izan daiteke eta. Handik aurrera bide estua, gero eta aldats pikeago baten, eta sarritan behegaina malkartsuan. Esfortzua eskatzen dau, eta batzuetan arretea be bai, nahi-ta arrisku nabarmenik ez egon. Zelangura be, artadi kantabriarreko bidexka aldastsuai ez jake inoiz lotsa galdu behar.

Lehenengo bunkertik aurrera bideak eroso garoaz, mendi-bide zabalaz ostera be. Zapolaren txuntxurrera heltzeko bidexka daukagu ostera be(SL bidea, marra berde eta zuriak: MX 2 Markina-Xemeingo Bigarren Gudalerroko Memoria Ibilbidea), baina ona baizen polita da, bai eta txuntxurretik lubakietara doana be (SL bidea): mendi-hegal aldastsua baina oso atsegina, arte eta pago artean.

Lubakien inguruan pago artean ibiliko gara, baita artadian be. Inguru ederrak merezi dau.

Markina-Xemeinera jasteko, Larruz eta Igoz baserrietara joko dogu, zokogune karstikoan, aurrean Urregarai eta Berdartzandiren txuntxurren ikuspegi ederra daukagula. Eta PR-BI 27aren markai jarraituz helduko gara Markinara.

OHARTXU BI
Ibilbidearen kalifikazinoan “erraza” ipini dot zailtasun teknikorik ez daukalako, baina kontu egizu Meabetik Zapola azpiko bunkerrera heltzeko bidexka pikea dala, eta sarritan behegain harritsuan. Holakoai lotsa ez galdu.

Jakina, aukera dago Urregaraiko (Santa Eufemi) bide arruntetik (PR-BI 27) jatsi ordez bertatik lubakietaraino igo eta jasteko.

PR-BI 27ak beherantz lasterbide bi egingo dauz Markinara baino lehen porlanezko kaminoa laburtzearren. Biak dira pike samarrak, baina bigarrena nahiko deserosoa behegaina bustirik badago. Beharbada ez dau mereziko kaminoa saihestea.


INFORMAZINO OSAGARRIA

MARKINAKO BIGARREN DEFENTSA-LERROA

1936ko urrian, gudari eta milizianoak lortu zeben Emilio Mola jeneralaren erasoaldia gelditu eta frontea Bizkaia eta Gipuzkoa artean egonkortea. Baina Markina-Xemein eta inguruetako posizinoak makalak ziran lez, bunkerrez osaturiko bigarren fronte bat eregi zeben, Ricardo Bastida Lezea arkitektoak diseinaua. Azkenean defentsa-lerroa ia ez zan erabili, frankistek frontea gainditzea Oiz mendian goititu ebelako 1937ko jorrailean (apirilean), Gernika bonbardeau eben egun berean. Ahaztuen Oroimenak batutako testigantzai esker, azpiegiturok idoro eta bisitatzeko atondu dira.

Defentsa lerroak dozena bunker baino gehiago daukaz eta hormigoizko egitura asko, baina gitxi dagoz induskauta. Nahi-ta fronte hau ia burruka barik jausi zan, bunkerrak arkitektonikokiro baliotsuak dira, lerro berean tipologia ezbardin bi daukazalako.

Bilboko Burdin Hesian ezik, errepublikarrak ia ez eben erabili hormigoirik, eta halan, 1936ko Gerrako paisajeren lekuko parebakoak bihurtu dira Markina-Xemeingoak.

Iturria: Urko Apaolaza Avila, 'Burdin Hesi Txikia' induskatuko dute Markina-Xemeinen', https://www.argia.eus/albistea/burdin-hesi-txikia-induskatuko-dute-markina-xemeinen


ARTADI KANTABRIARRA

Itsasotik hurrean, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.


BIZKAIKO KAREHARRIZKO MENDIAK ZELAN SORTU ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.

LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN
Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).

ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN
Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.

GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK
Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.

ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf


MARKINA-XEMEIN EZAGUTUZ

Markina edo “munako (mugako) herria”; izena latinezko “marca”tik ei dator, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea. “markina”, holantxe izentautako eben Bizkaiko inguru hau, Etxebarria eta Azpilza (gaurko Xemein) zana. XIV.mendearen erdialdean (1355) Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babestearren.

Uribildua Don Tello Bizkaiko Jaunak Villaviciosa de Marquina sortu eban, eta Bermeon emon eutsan uri-gutuna (carta puebla), Bizkaiko Batzarrak baimena emon ostean. Bilboko forua jaso eban.

Uriak Xemeingo lurretan hartu eban tokia, eta baserritarren defentsarako egin zan. Halanda be, Xemeningo baserritarrak ezin eben uritartu, Jaunak ez ebalako bere menpekoen ganeko eskubiderik galdu gura.

Markinak Xemeingo eleiza erabili behar izateak gatazka ugari eragin eban eleizateko herritarrakaz, baita Etxebarriakoakaz be, eta XVII. mendea arte iraun eben.

Markina eta Xemein 1952an batu ziran, eta 1969an Ziortzako eleizatea (Bolibar) lotu jaken, baina 2005ean ostera be banandu zan.


MARKINAKO ETXEAK ETA ELEIZAK

Etxeak ikusteko traka:
LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK. Markina-Xemeingo ibilbide arkitektonikoa
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/lea-artibaiko-bazterrak-markina-xemeingo-ibilbide-arkitektonikoa-63037832

ARRETXINAGAKO SAN MIGELEN BASELELIZA
Herrian sartu eta atoan topau egingo gara baseleiza oso bitxi honegaz. Behinola Xemein herria izan zan barrutian dago. Gaurko erainkuntzea 1741ean amaitu eben, aurreko bat ordeztu beharrez. Baselizaren balioa kapila egiten daben hiru harrietan datza. Atxok alkarri eusten deutsoe, eta azpiko hutsunean kapilarako tokia sortzen dabe.

Naturaren bitxitasunak beti emon dabe aukera sentimentu erlijinozko-magikoetarako, eta erraz erlikien gordelekutzat jo izan dira. Atxok erlikia izan dira inguruko euskaldunentzat. Tradizinoan, gizonezko gazte batek atxon azpitik hiru bider igaro ezkero, ezkontzeko gogoa urtebete baino lehenago bete ahalko dau.

JASOKUNDEAREN ANDRE MARIAREN ELEIZA
Bizkaiko Jaunak dohaintzan emon eban 1355.ean, baina Barroetako jaunagaz gatazka luze bat izan ostean, XVI. mendean tenplu barria eregi eben.

Areto-eliza da, edo “zutabe-eleiza” (alemanez, Hallenkirche), estilo errenazentistaren ildotik. Bizkaiko eleizarik handiena da bolumenari jagokonez, batez be garaiera handia dauelako. Bolumena eta areto-eleiza garbia izatea dira eraikuntzearen baliorik handienak.

Baina lanak XVII. mendean sartu ziran, eta orduan estilo errenazentista edo barroko zorrotzean segidu eben harginak. Osterantzean, atari gotikoa daukan arren, sakristia eta korua XVII. mendekoak dira.

Erretaula Bizkaiko errenazimentuaren lehenengo adierazpenetariko bat da, manierista, erdian Andra Mariaren irudia daukana. Alboan beste lau erretaula dagoz, barroko neurritsukoak.

Eleiza Euskadiko Monumentu Nazional izentau dabe.

Oso jazoera bitxia dago eleizaren hasierako eremuari loturik. Ez da bape arrunta Markina uribildua fundatu zanean ez jakola aparteko eleizarik emon, ondoko eleizatearena baino, hau da, Xemeingoarena. Horregaitik eleiza uribildutik klanpo dago, Xemeingo eleizatearen lurretan, eta halan izan da harik eta 1952.ean uribildua eta eleizatea zibilkiro be batu ziran arte.

Beharbada errazioa Don Tellok dirua galtzeko eukan bildurra izan leiteke, uri-gutunean jasota dagoan lez, pentsatzen ebalako uriak gitxitu eikela Xemeingo baserrietatik eta monasteriotik jasoten zituan ondasunak, Xemeingo eleiza Xemeingane izeneko monasteriokoa zan eta. Beharbada, diru-sarrerak bermatu gura zituan uribildu barria Xemeingo eleizeagaz lotuz eta eleizaren betebeharrez zamatuz.

HILERRIA
Ohitura zaharretan, dakigun lez, hildakoak eleizan bertan lurperatzen ziran. Hilobiak enkante bidez eskuratzen ziran, eta oinordekotzan jaso etxeagaz batera. XVIII. mendean ilustratuak gogor jo eben ohituraren aurka, higienea zala errazioa. Halan da guztiz be, Carlos III.ak eta Carlos IV.ak ez eben ohitura aldatzea jadetsi. Bitxia bada be, 1811.eko Domu Santu eguna guztiz garrantzitsua izan zan orduko progreen guraria mamitzeko. Independentziaren guduaren erdian José Bonapartek agindu sendoa emon eutsen alkate nahi abadeai ez egien segidu eleiza barruan lurperatzen.

Hilerria Xemeingo eleizaren ondoan dago. Neoklasikoa da, oso itxura ederrekoa. Kapilak osagai neogreziarrak eta neoegipziarrak daukaz. Nekropolisa arkupeduna da, eta arkupeok lorategi baten antzekoa inguratzen dabe, erromatar etxe aberatsa imitau gura balebe lez. Arkupeen zutabeak toskanoak dira.

Hilobiak arkupeetan dagoz, harlauzak estalita. Lerro bi dagoz eta tartean karraju estu bat. Lurperatzeko modu hau oso bardintzailea da. Abadeak, ostera, kapilan dagoz lurperaturik, tradizino zahar bati jarraituz. Lorategian Peñaflorida kontearen hilobia dago, berak horixe gura izan eban eta. Peñaflorida eleizaren zaindarietatik bat izan zan.

Arestian esan dogu kapilak itxura neoegipziarra dauela alboetan, gure gogora egipziar tenpluaren pilonoa dakarrena. Halan, neoklasizismoari ukitu mistikoa emoten jako. Espainian neoklasizismo “kutsatu” honi “arte isabelino” deritxo, Isabel II. agaitik.

Hilerria Euskadiko Monumentu Nazionala.

BARROETA TORREA
XIV. mendetik XV. era igaroteko aldian egina da, beraz, Erdi Aroaren amaierako gerra-giro sutsuan − bandokideen (banderizas) guduak −, ahaide nagusiak arerioengandik defendatzeko premina handia euken aldian. Normalean, XIV. mendean zehar, arerioak leinu aurkarietako jaunak edo ahaide nagusiak ziren, baina guduak aurrera egin ahala, gero eta sarriago inguruko baserritarrak be izan eitekezan arerio, XV.ean ermandade eta defentsarako uribilduetan batzen hasi ziran-eta, ahaide nagusiai arpegi emonaz. Markina uribildua, esate baterako, horretarako sortu zan. Zeintzuk ete ziran barroetarren arerio hurrenak? Ugarte leinua; hareen torrea Markinan bertan ikusi daikezu, Barroetatik asko urrundu barik.

Guduak amaitutakoan barroetatarrak aberats segidu eben. Burrukak atzean itxita, gotorlekuak bere funtzinoa galdu ebanetik, torreari jauregi itxurea emon eutsen. Hurrengo mendeetan barroetatarrek izandako aberastasun eta garrantziaren lekuko dozu datu hau: XVII. mendearen amaieran, Ignacio de Barroeta y Munibe Calatrava Ordenako kide, Markinako alkate eta Bizkaiko Jaurerriko ahalduna zan.

Torre edo jauregiaren azkena XVIII eta XIX. mendeen artean heldu zan. Barroetarrak etxetik alde egin eta baserritarren eskuetan geratu zan. Etxekoak eraikuntzea bere preminetarako moldatu eta baserri bihurtu eben.

Torrearen ondoan San Joakinen eta Santa Anaren ermita dago, barrokoa. Torrearen taldeko olearen aztarnak be hurrean, Olazarren burdinolea, Artibai ibaiaren ertzean.

UGARTE TORREA
Ugartetarrak barroetatarren arerioak izan ziran. 1474an aitaturik dago, “jauregi” esanaz. XVI.mendean barritu eben; ordukoak dira boladun edergarriak eta goiko solairuko puntadun bost leihoak. XVII.ean leiho karratuak egin eutsezan, eta mende berean Peñaflorida kondeak eskuratu eban. 1610ean itxi eben, eta ordutik baserri izan da. Ostera, XVIII.ean barriro barritu eben; orduan barruan solairu-modu barriak egin zituen eta leiho barriak edegi. Torreak burdinolea eduki eban.

MUNIBE JAUREGIA
Etxebarriakoa izan arren, ia Markinan dago. Estilo eklektikoko landa-guneko jauregia da (erromantizismo-neoklasikoa). XX. mendearen hasieran eregia, eredu herreratarrei (herreriano) jarraituz, baina barrokoko hainbat elementu sarturik. Jauregia 65 hektareatako landetxeak inguratzen dau. 1992an sutea jazo zan, eta eraikinaren zati handia erre zala, XVIII. mendeko euskal liburutegiko fondo batzuk galdu ziran, zinez garrantzitsuak.

BESTE ETXE ETA ERAIKIN INTERESGARRI BATZUK
- Murga jauregia edo Bidarte torrea
Jauregi barrokoa, XVII.ekoa, gaur plaza baten kokatua. Toki horretan egon ziran harresiaren portalea eta desagertutako Elexbarriako San Pedro. Gaurko udaletxea da.

- Antxia torrea
Jauregi barroko bihurturiko torrea, 1630eko erroldan aitatua. Atzeko aldean, ostera, Behe Erdi Aroko torre sendo baten itxurea dau.

- Kareaga etxea
Eraikuntza barrokoa, torretxe izandakoa. Lehenengo solairuan Barroetaren ezkutua dau.

- Etxe Margotuak
Etxe margotuak, Erdiko kaleko 15. zenbakian.

- Ansotegi torrea
Torre izandako jauregia. Guen kalean ikusten dogun aldea da jatorrizko bakarra. Bertan, bi ogiba-sarrera eta lau leiho pare zabaltzen dira.

- Udaletxe zaharra
1521 eta 1542 bitartean eregi eben, baina barritu egin eben 1636 eta 1645 artean, egurrezko habeak hareharrizko zutabez ordezkatuz. Kapitel historiatua dauka, Carlos I.aren armarriagaz. Kanpai-erlojuaren torrea XIX. mendekoa da.

- Murga jauregia
Jauregi barroko honek Erdi Aroko torre bat ezkutatzen dau. Bigarren solairuan rokoko estiloko pinturak dagoz. Zubipe batetik Murgako basora sartzea dago.

- Andonegi jauregia
Eraikuntza barrokoa, urigune erdian.

- Goiko portaleko iturria
1787an jasoa, Ilustrazinoaren ideien eskura. Zutabearen azpian lau obalo ditu, uribilduaren armarriakaz eta bizkaierazko testuakaz. Testuok Juan Antonio Mogelenak dira.

- Karmengo eleiza eta komentua
Komentua Ziortzako Kolejiatako abateak sortu eban 1691ean, eleiza, barriz, 1724an eregia. Barroko karmeldarraren ezaugarriak ditu, izan be, horren eredua ona da. Erretaula barrokoak ditu, honeek be karmeldarren estiloaren eredu.

- Ubilla etxea
1610. urtekoa, plaka batek dinoan lez. Fatxadaren goiko aldea geroagokoa da, baina estilo guztiz barrokoa.

- Mertzedetako eleiza eta komentua
Eleiza 1793koa da. Komentu barrokoaren gainean adreiluzko hiru solairu eregi zituen. Gaur egun, ikastola da.

- Uhagon kulturgunea eta Gaytan de Ayalaren jauregia, Patrokua.
Jauregiak zati bi ditu, bata neoklasikoa, XVII. mende amaierakoa (erreka ondoan), historizista bestea, neobarrokoa, XX. mende hasierakoa. Lorategietan, Juan Antonio Mogeli eskainitako monumentua dago. Parean, lorategi bategaz, Uhagon kulturgunea, garai baten kuartela izandakoa.

- Santa Kurutz ermita edo Elizatxiki
Antzinako santutxua, uribilduko sarreran. XVI. mendean dokumentatuta dago. Burdinezko hesi barrokoa deigarria dau.

- Orueta etxea

- Iturria eta udal arraindegia
XIX. mendearen erdialdean eregita dago, estilo neoklasikoan. Iturria arraindegiari dautsala dago.

- San Jose eleiza
Peñafloridako kondesaren borondatez egindakoa XIX. mendearen amaieran. Neogotikoa.

- Kartzela eta epaitegia
Gaur egun eskualdeko nekazaritzaren bulegoa da. Estilo historizista neogotikoa dau.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 311 ft
Photo ofMarkina Photo ofMarkina Photo ofMarkina

Markina

PictographWaypoint Altitude 311 ft

0025


Nombre: Segmento: 1
Tipo: Indefinido
Hora Inicio: 10:54 11 nov 2022
Hora Fin: 13:43 11 nov 2022
Distancia recorrida: 10km (02:48)
Tiempo en movimiento: 02:25
Velocidad media: 3,54 km/h
Vel. en Mov.: 4,11 km/h
Velocidad Máxima: 11,81 km/h
Altura Mínima: 75 m
Altura Máxima: 559 m
Velocidad Ascenso: 516,3 m/h
Velocidad Descenso: 546 m/h
Ganancia Altitud: 559 m
Pérdida Altitud: 562 m
Tiempo Ascenso: 01:04
Tiempo Descenso: 01:01

PictographWaypoint Altitude 1,621 ft

Azken-lehengo lubakia

PictographWaypoint Altitude 1,679 ft

Dolina

PictographWaypoint Altitude 1,430 ft
Photo ofIgoz Photo ofIgoz Photo ofIgoz

Igoz

PictographWaypoint Altitude 424 ft

Kanterazarra harrobia

Cantera

PictographWaypoint Altitude 1,730 ft

Karsta eta pagoak

PictographWaypoint Altitude 1,625 ft
Photo ofLarruz Photo ofLarruz Photo ofLarruz

Larruz

PictographWaypoint Altitude 1,607 ft
Photo ofLubakien artean Photo ofLubakien artean Photo ofLubakien artean

Lubakien artean

PictographWaypoint Altitude 1,679 ft

Lubakien hasiera

PictographWaypoint Altitude 615 ft

Meabe auzunea

PictographWaypoint Altitude 1,658 ft

Oinez lubakien artean

PictographWaypoint Altitude 1,718 ft

Pagadian behera

PictographWaypoint Altitude 1,670 ft

Pagadia

PictographWaypoint Altitude 299 ft

Ugarte torrea

PictographWaypoint Altitude 1,826 ft
Photo ofZapola

Zapola

PictographWaypoint Altitude 1,702 ft

Zapolako aterpea

PictographWaypoint Altitude 1,672 ft
Photo ofZapolako bunkerra

Zapolako bunkerra

PictographWaypoint Altitude 1,443 ft
Photo ofZapolazpiko bunkerra Photo ofZapolazpiko bunkerra

Zapolazpiko bunkerra

Comments

    You can or this trail