Activity

BIZKAIKO MEATZAK. Sopuerta eta Alengo meatzak

Download

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO MEATZAK. Sopuerta eta Alengo meatzak Photo ofBIZKAIKO MEATZAK. Sopuerta eta Alengo meatzak Photo ofBIZKAIKO MEATZAK. Sopuerta eta Alengo meatzak

Author

Trail stats

Distance
10.02 mi
Elevation gain
1,765 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,765 ft
Max elevation
2,091 ft
TrailRank 
30
Min elevation
399 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 51 minutes
Coordinates
782
Uploaded
April 27, 2020
Recorded
February 2020
Be the first to clap
Share

near El Castaño, País Vasco (España)

Viewed 323 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofBIZKAIKO MEATZAK. Sopuerta eta Alengo meatzak Photo ofBIZKAIKO MEATZAK. Sopuerta eta Alengo meatzak Photo ofBIZKAIKO MEATZAK. Sopuerta eta Alengo meatzak

Itinerary description

Sopuertako Catalina meatzea eta Alengo meatzak (Amalia Juliana, Sorpresa...) bisitauko doguz, eta batez be, geratzen diran instalazinoen azken aztarnak ikusiko, besteak beste, mea eroateko trebide birenak: Castro Urdiales-Alen eta Castro Urdiales-Traslaviña.

Castro Urdiales-Traslaviña Trenbidea

Trenbide hau pentsatu zan Bilbao-Santander trebidearen adarra izateko. 1895ean hasi ziran lanak eta 1899an amaitu. 1966an amaitu zan trenaren bizitzea.

Helburu bi izan zituan, bata, Sopuertako meatzetetaik, eta Otañes eta Baltezanako Setarestik eta Dicididotik mea kostaraino eroatea, bestea, Castro eta Bilboren arteko pertsonen garraioa hobetzea. Endemas aitatzeko modukoa da Sopuertatik Mello mendiaren azpitik Otañes alderaino heltzen zan tunela, 1,6km-koa.

Tunela Catalina meatzetik hurrean hasten zan.

Trenibide honen ganetik ibiliko gara Castaños auzunetik urten eta auzunera ostera be heltzeko, Alengo herritik jatsi eta ibarrera heltzen garenean.

Castro Urdiales-Alen trenbidea

1892an egin zan. Amalia – Juliana meatzan hasten zan, Alendik hurbil, eta mendi-hegala zeharkatu eta gero, Kantabria aldean, 100m-ko tunela zeharkatu ostean Saltoloboko errestabideraino (plano inklinaturaino) heltzen zan. Handik bat-batean 262m-ko garaiera galzen eban, Callejamala ibairaino. Eta handik ostera be trenbidez Castroraino.

Trenbide honen ganetik ibiliko gara gure ibilbidearen goiko aldean, sortzen zan tokiraino. Eskumatara itxiko dogu trenbidearen beste muturra (seinalea jarri dot). Handik, 100m-ko tunelaz beste aldean egoan haran berrenera jasten zan errestabidea.

Catalina meatzako kaltzinazino labak eta putzua

Ibilaldiaren hasieran ikusiko doguz. Ondoen kontserbatzen diren labak dira. Bertan burdinazko mea sartzen eben kare-harriaz batera burdinaren kontzentrazinoa handitzeko. Ondoan meatzak itxitako putzu handia dago.

Alengo hondakindegiak

Gunerik gorenean gagozala, Zorrolaseta munoan, Alen mendira begiratu eta hegalean hondakindegi handiak ikusiko doguz. Gura izan ezkero, haraino igo zaitekez, baina ez dago meatzen aztarna argirik.

Megalitoak

Inguru honetan, Alen-Betaio-Ventoso mendi-lerroan, Bizkaiko estazino megalitikoetarik garrantzitsuenetariko bat dago. Ibilaldi honetan ez dogu bisitatuko, baina, halan da guztiz be, gure bidetik hurrean dagozan batzuk markatu dodaz.


INFORMAZINO OSAGARRIA

MEATZETAKO BURDINA ZELAN SORTU ZAN

Gure meatzetako burdinaren historia guztiz lotuta dago Bizkaiko kareharrizko mendien sorreragaz. Mendiok Kretazeoko koralezko arrezifeetatik datoz, arrezife fosilduak dira eta. Eta holan sorturiko kareharrietako arrakaletan agertu da burdina. Zelan bete ziran arrakaloz burdinaz?

Koralezko arrezifeak garatu aurretik, itsas hondoan egoazan lautada zabaletan burdina egoan sedimentu bigunakaz nahastuta. Koralaren kareharriak lupetzak estali zituezan. Lurraren presinoak tenperatura igon eragin eban, eta lupetzen poroetan geratzen zan ura burdinagaz kargeten joan zan. Gainean jarritako arroken presinoaren ondorioz, burdin-saldak gora egin eban eta kareharrien arrakalak bete zituzan.

Burdinaz gainera, beste mineral batzuk be filtrau ziran, halan zelan blenda, galena, esfalerita, markasita.


MENDI KARSTIKO HONEEK ZELAN SORTU ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN

Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN

Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK

Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.

ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 419 ft

0000043

PictographWaypoint Altitude 412 ft

0000055


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 9:54 2 feb. 2020
Hora Fin: 13:45 2 feb. 2020
Distancia recorrida: 17,4km (03:51)
Tiempo en movimiento: 03:41
Velocidad media: 4,52 km/h
Vel. en Mov.: 4,71 km/h
Velocidad Máxima: 14,11 km/h
Altura Mínima: 121 m
Altura Máxima: 637 m
Velocidad Ascenso: 346,5 m/h
Velocidad Descenso: -395,8 m/h
Ganancia Altitud: 706 m
Pérdida Altitud: -703 m
Tiempo Ascenso: 02:02
Tiempo Descenso: 01:46

PictographWaypoint Altitude 2,096 ft

Alengo hondakindegiak

PictographWaypoint Altitude 1,806 ft

Alengo meatzarien herria

PictographWaypoint Altitude 1,031 ft

Artatxo I kobea

PictographWaypoint Altitude 2,224 ft

Betaioko tumulua

PictographWaypoint Altitude 1,706 ft

Castro Urdiales-Alen trenbidea

PictographWaypoint Altitude 438 ft

Castro Urdiales-Traslaviña

PictographWaypoint Altitude 482 ft

Catalina meatzako putzua

PictographWaypoint Altitude 1,590 ft

Errestabidearen ondoko tunela

PictographWaypoint Altitude 2,323 ft

Ilso-Betaioko estazio megalitikoa

PictographWaypoint Altitude 517 ft

Kaltzifikazino-labak

PictographWaypoint Altitude 1,152 ft

Latrabeko tumulua

PictographWaypoint Altitude 969 ft

Los Franceses kobea

PictographWaypoint Altitude 1,279 ft

Los Nogalesko kobea

PictographWaypoint Altitude 586 ft

Meatzarien jantokia

PictographWaypoint Altitude 2,007 ft

Tres Piquillos-ko trikuharria

PictographWaypoint Altitude 1,806 ft

Tunelak

PictographWaypoint Altitude 1,995 ft

Zorrolaseta

Comments

    You can or this trail