Activity

BIZKAIKO MEATZAK: Ventorro-Arenao-Las Muñecas-Obekuri-Ventorro

Download

Author

Trail stats

Distance
5.95 mi
Elevation gain
719 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
719 ft
Max elevation
830 ft
TrailRank 
21
Min elevation
163 ft
Trail type
Loop
Coordinates
271
Uploaded
April 10, 2018
Recorded
April 2018
Be the first to clap
Share

near Arenao, País Vasco (España)

Viewed 33 times, downloaded 2 times

Itinerary description

Zati bat hipotetikoa da, Las Muñecas auzora heltzeko zeharkatu behar dan erreka txokokoa.

MEATZETAKO BURDINA ZELAN SORTU ZAN

Gure meatzetako burdinaren historia guztiz lotuta dago Bizkaiko kareharrizko mendien sorreragaz. Mendiok Kretazeoko koralezko arrezifeetatik datoz, arrezife fosilduak dira eta. Eta holan sorturiko kareharrietako arrakaletan agertu da burdina. Zelan bete ziran arrakaloz burdinaz?

Koralezko arrezifeak garatu aurretik, itsas hondoan egoazan lautada zabaletan burdina egoan sedimentu bigunakaz nahastuta. Koralaren kareharriak lupetzak estali zituezan. Lurraren presinoak tenperatura igon eragin eban, eta lupetzen poroetan geratzen zan ura burdinagaz kargeten joan zan. Gainean jarritako arroken presinoaren ondorioz, burdin-saldak gora egin eban eta kareharrien arrakalak bete zituzan.

Burdinaz gainera, beste mineral batzuk be filtrau ziran, halan zelan blenda, galena, esfalerita, markasita.


MENDI KARSTIKO HONEEK ZELAN SORTU ZIRAN

Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.


LEHENAGO ITSAS TROPIKALA IZAN ZIRAN

Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen zeuden, eta lurralde horietan lurreko dinosauroek beren aztarnak utzi zituzten.

Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak eta harriak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).


ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN

Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horrek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.

Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.

Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.

Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.


GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK

Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.

Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.

ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf

Comments

    You can or this trail