Bolsa de Bielsa 03. Tella - Bielsa
near Tella, Aragón (España)
Viewed 425 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
La Bolsa de Bielsako hirugarren etapa aurkeztuko dugu sarrera honetan. Tella herritik Bielsa herrirainoko ibilbide ederra, gehien bat Cincako ubide batetatik egindakoa eta paisai ederrak zeharkatuko duena. Gaurko ibilbidea nahiko erosoa izango da, nahiz eta zenbait tokietan pasabide estuak eta amildegietan barna egindakoak izan. Ikuspegi ederrak eta bereziak izango ditugu tarte batzuetan, tunel batzuk ere zeharkatu behar izango ditugularik. Bigarren etapan ez bezala, eguraldi ederra izango dugu gaurkoan eta horrek ibilbideaz gozatzen lagunduko gaitu. 16 kilometro pasatxoko ibilbide honek ez ditu gorako aldapa handiegirik izango eta orokorrean jaitsiera igotakoa baina gehiago izango da.
Taldeko panoramika / Panorámica del grupoPresentamos en esta entrada la tercera etapa de La Bolsa de Bielsa. Un bello recorrido desde el pueblo de Tella hasta el de Bielsa, realizado principalmente por un canal de Cinca y que atravesará un bello paisaje. El recorrido de hoy será bastante cómodo, aunque en algunos puntos los pasos son estrechos y por cortados. Disfrutaremos de vistas hermosas y sensacionales en algunos tramos, teniendo que atravesar también algunos túneles. A diferencia de la segunda etapa, hoy el sol nos acompaña y eso nos ayudará a disfrutar del recorrido. El recorrido, de poco más de 16 kilómetros, no tendrá demasiada pendiente ascendente y en general será mayor lo descendido que lo ascendido.
Ibilbidea eta altimetria / Recorrido y altimetría de la etapa
Ibilbidea / RecorridoAltimetría / Perfíl de la etapa
Bigarren etapa Tella herrian bukatu genuen eta gaurkoa bertan hasiko dugu. Herritik mendi lepora jaisteko errepidetik egingo dugu eta horregatik talde osoa elkatzeko gunea han izango dugu eta bertan ekingo diogu gaurko ibilbideari.Tella
La segunda etapa finalizó en Tella y esta la comenzaremos allí. Haremos el recorrido por la carretera para bajar del pueblo al collado de montaña y allí tendremos la zona de encuentro de todo el grupo para el inicio del recorrido de hoy.
Tella inguruko mendiak / Montes del entorno de TellaIbilbidearekin hasi aurretik, Tellako trikuharria bisitatzera hurbilduko gara. Trikuharri ikusgarria eta, nola ez ba, toki estrategiko eta ikusgarrian. Mendi lepo honetatik Yaga ibaiko harana eta hau inguratzen duten mendiak ikusi daitezke.Tellako trikuharria / Dolmen de TellaTellako trikuharria, Vasarreko harria edo Landako Losa bezala ere ezagutzen da. Belardi paisaia batean dago, Tella herriaren ipar-mendebaldean. Txikia da, egitura sinplekoa eta tumulurik gabea. Bere jatorria Neolito garaian dago (K. a. 3000. urtetik aurrera). Eta, batez ere, Huescako probintziaren mendebaldean eta Guara mendilerroan biltzen den multzo baten zati da. Eraikuntza hauek, hil erabilera zuten, eta, horregatik, 1954an eginiko indusketa arkeologiko batean, hezur desegin ugari aurkitu ziren, eta, ondoren, 1974an, hezurrezko puntzoi bat. Esaten denez, toki hau, sorginen topaleku nagusietako bat izan zen, bertan, euren akelarreak antolatzen zituztelarik.
Tellako trikuharria / Dolmen de TellaEl dolmen de Tella es conocido también como Piedra de Vasar o Losa de la Campa. Se encuentra en un paisaje de prados, al noroeste de la población de Tella. Es de pequeño tamaño, con una estructura simple y sin túmulo. Su origen se remonta a época neolítica (a partir del 3000 a.C.) y forma parte de un conjunto que se aglutina principalmente en la mitad occidental de la provincia oscense y en la Sierra de Guara. Estas construcciones tenían un uso funerario y por ello, en una excavación arqueológica llevada a cabo en 1954, se encontraron numerosos huesos descompuestos y posteriormente, en 1974, un punzón de hueso. Se dice que este lugar fue uno de los principales puntos de encuentro de las brujas, donde ahí organizaban sus aquelarres.
Tellako trikuharria eta Yaga ibaiko harana inguratzen duten mendiak / Dolmen de Tella y montes que rodean el valle del río YagaAntes de comenzar con el recorrido, nos acercaremos a visitar el dolmen de Tella. Un dolmen espectacular y, cómo no, en un lugar estratégico y espectacular. Desde este collado se puede ver el valle del río Yaga y los montes que lo rodean.
Yaga ibaian sortzen diren arroilak Estagonilla zintzurra / Barrancos del río Yaga con la garganta de EstagonillaBerriz errepidera atera eta apur bat gorago ezkerretik abiatzen den pistan sartuko gara, bertan gaurko etaparen zinta mozteko.
Errepidetik Montiner mendi aldera / La Pala de Montiner desde la carreteraSalimos de nuevo a la carretera y un poco más arriba entramos en la pista que parte por la izquierda, donde cortamos la cinta de la etapa de hoy.
Bidegurutzean Zenbait GR ageri dira, eta gaur burutu beharko dugun PR-HU 137a Cincako ubidearena.
Zutoina / Indicador de recorridosEn el cruce aparecen varios GR y el PR-HU 137 que tendremos que recorrer hoy, el del canal del Cinca.
Zinta mozten / Corte de la cinta de la etapaHonela azaltzen dizkigu Boltsaren azken egunak Tellan Antonio Gasconen artikulu interesgarrian ESTEKAN :Hilaren 14ko goizean, goizaldean, Tellako gobernuaren posizioei zigor gogorra ezartzen zaie, bost bateriek eta mortero askok bonbardatu zituztelako, eta oraindik nahikoa ez balitz, zazpi Heinkel bonbardatu eta metrailatzen dituzte eguerdira arte, 280 bonba botatzen dituztenak, azkenean okupatuak izan zitezen, horrela, sektore horretako defentsarako gailu errepublikano guztia deseginez.
Zintaren xehetasuna / Detalle del corteEn el artículo de Antonio Gascón sobre los últimos días de resistencia de la Bolsa de Bielsa, en este ENLACE. se relata lo siguiente:
A la mañana del día 14, de madrugada, las posiciones gubernamentales de Tella son sometidas a un duro castigo, al ser bombardeadas por cinco baterías y un gran número de morteros, y por si aún no fuera suficiente también las bombardean y ametrallan hasta el mediodía siete Heinkel, que arrojan a su paso 280 bombas, para al final acabar siendo ocupadas, desmantelándose así todo el dispositivo republicano de defensa en aquel sector.
Pistatik beherat egingo dugu / Comenzaremos el descenso por la pistaPistatik aldapan behera jarraituko dugu eta metro gutxi batzu aurrerago laburbide bat hartuko dugu gure ezkerretik, pista utziz.
Ezkerretik pista utzi / Alcorzamos por la izquierdaSeguimos cuesta abajo por la pista y unos pocos metros más adelante tomaremos un alcorce por nuestra izquierda, dejando la pista.
Taldeko kideak bidea hartzerakoan / Miembros del grupo al inicio de la senda
Berriz ere pistara aterako gara eta apur bat aurrerago ezkerreko pistatik jarraitu beharko dugu.
Bidegurutzean ezkerreko pistatik segi / El grupo ontinua por la izquierdaVolvemos a salir a la pista y un poco más adelante, en el siguiente cruce tendremos que seguir por la pista de la izquierda.
Eguna eguzkitsua dugunez taldeko kideak alai ibiltzen dira / Con este día tan soleado el ambiente en el grupo es muy alegre
Pistatik jarraituko dugu / Continuaremos por la pistaPista honetatik metro batzuk jarraituko dugu mendi magaletik altuera gehiegi galdu gabe. Apur bat aurrerago ordea, eskuinetik bidexka batetara pasa beharko dugu eta aldapa txiki batetatik beherat ekin beharko diogu haranaren bertze magalerantz bideratzeko.
Waypoints
BIELSA
Bielsara iristerakoan aparkaleku honetara aterako gara. Bertatik eskuinetik beherantz errepide nagusira jo.
Ubide zaharra
Ubide zahar bat dago. Baliogarria zaigu ikusteko zein tankerako ubidea den Cinca ibaikoa.
Ubidea 2
Oraingoan ubidera iritsiko gara eta tarte batez bere gainetik ibili beharko dugu.
Cinca bidea
Bielsara iritsi eta zubia igaro ondoren Cincara jaitsi eta ibai ertzeko bidetik beherat jarraitu.
Bidegurutze 01 Ezker
Errepidea bidegurutze honetan utziko dugu, ezkerretik beherat pistatik jarraitzeko. Iturrira iritsi eta zuzen pistatik jaisten segi.
Bidegurutze 02 Ezker
Pista nagusia ezkerretik utzi bidexka batetara pasatuz. Laburbidetxo bat da.
Bidegurutze 03 Ezker
Pistaren bidegurutze honetan ezkerreko pistatik beherat jarraitu beharra dago.
Bidegurutze 04 Eskuin
Pista utzi eta eskuinetik beherantz doan bidexkatik jarraitu beharko dugu.
Bidegurutze 05 Ezker
Bidegurutze honetan ezkerretik zuzen jarraitu beharra dago. Eskuinetik beherat Salinas de Bielsara jaisten bai da.
Bidegurutze 06 Eskuin
Eskuinetik beherat egin beharko dugu puntu honetan ubidea utziz.
Bidegurutze 07 Eskuin
Bidegurutze honetan eskuinetik jaitsi beharra dago, bide zaharra desagertu bai da lurrak mugitu direlako.
Bidegurutze 08 Eskuin
Bidegurutze honetan eskuinetik beherat egingo dugu Bielsara iristeko.
ZUBIA
Ubideak La Sarra trokaren gainetik doa eta troka hau gainditzeko portlandezko zubi bat dugu.
Comments (2)
You can add a comment or review this trail
Muy buenas, que buena información. La etapa de bielsa a aragnouet está en algún sitio?salud!
Todavía no la he subido, es la siguiente. El recorrido lo realizamos entre Bielsa y el túnel.