Bonbalatxi - Peña Roja - Peña del Leon - Toloño, Urizaharreko mendatetik
near Montoria, País Vasco (España)
Viewed 128 times, downloaded 12 times
Trail photos
Itinerary description
Urizaharra eta Rivas de Tereso arteko mendate gainean aparkatu dugu. Hasieran pistatik eta gero bidexka jarraituz, Bonbalatxira igo gara. Aldapa pikoa dago baina erraz jarraitu daiteke. Gero Peña del Leon bidean, Peña Rojara hurbildu gara. Aurrera jarraitu dugu ezpel eta txilar artean baina bidea ondo markatuta dago. Peña del Leon gainetik bista ederrak daude baina gaur Errioxa aldea lainopean dago (geroxeago jaso zuen). Toloño santutegira hurbildu gara eta ondoren Toloño gaina harrapatu dugu. Peñalasdocera bidea hartu dugu baina gaurkoan bertara igo gabe, pagadi batetik jaitsi gara, beheko zelaian dagoen aska bateraino. Hortik pista jarraituz hasierara itzuli daiteke baina gaur pista utzi eta Toloñotik datorren beste bidexka batekin bat egin dugu eta honi jarraituz itzuli gara aparkalekura.
Eguraldi onarekin ibilaldi ederra eta bista zoragarriekin.
Eguraldi onarekin ibilaldi ederra eta bista zoragarriekin.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments