Brinkola-Armuño-Urietagaina- Pikandigain-Trikuetxeta-Amutxanda-Brinkola
near Brinkola, País Vasco (España)
Viewed 36 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Brinkolatik abiatu eta oso bide garbitik Armuñora iritsiko gara. Armuño eta Urietagainaino doan ibilbidea harizti eder batetik egingo dugu.
Pikandigain eta Trikuetxeta tartean pagadiak dira nagusi, haritzak eta pinuak ere aurkittuko dittugun arren.
Trikuetxetatik Brinkolarako bide gehienean pinuak izango dira nagusi.
Barrendiola urtegia inguratzen dugun arren, apenak ikusi dudan ibilbide guztia, bide gehiena basotik egiten baita. Armuño biden igotzen ari nintzen unetxo batean bakarrik ikusi dut.
Artzanburu azpian igarotzen dugunean paretaren dimentsioaz jabetzeko aukera dugu.
Asko gustatu zait bueltatxo hau.
Waypoints
Armuño
Beheko bidegurutztik honainoko bidea harizti eder batetik egiten da. Bidea oso nabarmena ta garbia.
Eskubitara bitxurratik
Hasieran bidea oso zikina izango dala eman arren, bidezidorra garbia da tontorreraino. Zati handi baten alanbre-sarearen ondotik dijoa. Tontorrera gerturatzean saretik ezkerretara egiten du bidezidorrak.
Larrain
Mendi hau "a pelo" igo det, bidezidorrik ez dut aurkittu eta. Beste norbaiten traka jarraitu det gutxi gora behera. Nahiko zikina baino ibilgarria. Azken pistatik gorako zatia errazagoa, garbiagoa izan da.
Ezkerretara
Ez du merezi. Bidea oso zikina, aldapa ikaragarria. Ez naiz traka jarraitzea ausartu. Ea bide bat bilatzeko suertea dugun.
Eskubitara
Berriro pista eskuratu dudanean ezkerretara joan naiz puntu honetaraino. Jarraitzen nuen traka hemendik igarotzen zen eta bidezidor arrastoa badago. Aurrera, beraz.
Ezkerretara
hemen bidezidorra utzi eta metro gutxi batzuk behera egingo dittugu. Han, gero beheraino jarraituko dugun pista hasiko da.
You can add a comment or review this trail
Comments