Brinkola (Guriditegi jauregia)-Otaño-Arripillata-ARRANOAITZ (875m)-Brinkola (Guriditegi jauregia)
near Guriditegi, País Vasco (España)
Viewed 297 times, downloaded 12 times
Trail photos
Itinerary description
(2020-12-13) Goiz pasako mendi ibilaldia Aizkorri ondoko Legazpia-Zerain-Zegama aldeko mendialdean. 3 ordu t'erdiko iraupena.
Ibilaldia Brinkola auzoko Guriditegi jauregiaren ondoan abiatzen da. Hemen zabaldune txiki bat dago auto gutxi batzuk uzteko.
Honela bideari jarraituko diogu zati labur batean eta trenbidearen pasabidera iristean hau pasako dugu, beste aldean pistari jarraituko diogu eskuinera hasieran eta hurrengo bidegurutzean ezkerretik doan bidetik gora, borda bat pasako dugu eta hemendik aurrera basoko bidean ibilko gara, lehen tarteak ez du maldarik baino gero apur bat gogortzen da eta zigi-zaga pare bat pasatakoan Salobietako lepora iritsiko gara.
Solabietako lepoan ezkerretara hartuko dugu pista zabala, eta borda baten parera heltzean, senda estu bat ikusiko dugu ezkerrera eta honi jarraitu behar zaio aldapa gogorrean gora pinduan lehenik eta gero goi aldeko zelaigune zabal batera iristsiko gara, hemen ikusiko ditugu tontorreko erpin geodesikoa eta postontzia. Tontorra zapaldu ondoren Salobietako lepora jeitsiko gara berriro eta hemen izen bereko tontortxora igoko gara pinudian gora egiten duen senda estu batetik.
Hemen otadi baten zehar jeitsiko gara bide zabalera eta honi jarraitu Eluztizain alderantz, pasabide kanadar batera heltzean pista zabala utzi eta ezkerretara hartuko dugu basoan gora Eluztizain mendiaren tontorrerantz, malda gogor samarreko tarte bat dago baina laburra da. Hemen ere hasierako basoa pasatakoan zelaigune zabal batera iritsiko gara, bertan behorrak larrean-eta ikusi daitezke.
Honela tontorra zapaldu eta zelaigunean zehar hurrengo tontorrerantz, Oamendi, honek ere ez du zailtasun handirik, azken malda apur bat zutia zelaian gora besterik ez, eta ondo-ondoan Arripillata tontorra ere, 864 metrorekin. Tontorretik aurrera jarraitu eta Irumugarrieta leporantz jeitsiko gara, bertan historiaurreko tumulu handi bat ikusi ahalko dugu Arranoaitz (875m) muinorako bidean. Hemen ere azken aldapa bat zelain gora eta gainean egongo gara. Bi ordu pasako bidea egina izango dugu hona arte eta itzulia emango dugu.
Itzulerako lehen zatian zelaian behera jeitsiko gara Hirumugarrietako leporantz eta hemen pista zabala hartuko dugu, Arripillata-Oamendi mendilerroaren mendebaldeko hegaletik doana. Ondoren Eluztizain azpitik ere pasako gara eta Solabietako leporantz doan bidegurutzera iritsitakoan, guk ezkerreko bidetik jarraituko dugu, Salobieta tontorraren mendebal azpian kokatzen garenean, ezkerretara dagoen senda bat hartuko dugu, hau bide estuagoa da jadanik, eta maldan behera doa zigi-zaga pinu landaketa eta otadi artean. Honela Brinkola aldeko trenbideraino iristen garenean, hasierako puntuan egongo gara ordubeteko jeitsiera eginez.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments