CAÑON DO SIL-SANTA CRISTINA (PR- G 98)
near Parada do Sil, Galicia (España)
Viewed 41 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
UDALETXEA
Udaletxe aurrean aparkatu dugu. Bertan hasiko dugu ibilbidea, seinale hori eta txuriak jarraituz.
HARBIDEAK
Garai bateko mendi bide ederretatik ibiliko gara, gaztainondoak eta haritzak nagusi direla.
GAZTAINONDOA
Gaztainondoak ugariak dira, eta uda hasieran ernalduta daude, kolore eta usai bereziarekin.
CASTRO BEGIRATOKIA (K)
Berez, bi behatoki dira. Tartean Brontze garaiko kastroaren harresia ikus daiteke. Kanpina dago bertan.
CASTRO DE CIVIDA
Aipatu dugun begiratoki honetan Brontze eta Burdin aro tartean kokatu beharko litzateke kastro honen iraupena. Bertan dago begiratokia ere.
CIVIDA BEHATOKIA
Ikuspegi ederra eskaintzen digu behatokiak. Hemendik PR-a itzuliko gara.
SANTA CRISTINA
Monastegira hartuk dugu, bide ederrak igaroz. Bide batez jaisten hasiko gara.
SANTA CRISTINA MONASTEGIA
XII-XIII. mendeetan eraikita, Galiziako herri- eta erromaniko-artelan ederrenetakoa jotzen da. (https://es.wikipedia.org/wiki/Monasterio_de_Santa_Cristina_(Ribas_de_Sil)). Berriro gora itzuliko gara.
REGUEIRAL ERREKA
Inguru honetan gaztainondoak eta garai bateko mahastien horma-aztarnak dira nagusi. Laster hasiko gara behetik gora, bide polit batek egiten duen sigi-saga jarraituz.
PORTELA ITURRIA/ERREKA/ERROTA
Iturria, erreka eta errotak, hirurek bat, bilduma erakargarria osatzen dute.
BIDEGURUTZEA
Garai bateko harbidearekin bat egingo dugu. Gure helburua gelditzen zaizkigun behatokiak ezagutzea. Lehena, As Fontiñas.
GAVIAS ERREKA
Bitxia da ingurua: erreka, ur saltoa eta begiratokia. Orain, As Fontiñas bisitatzera goaz.
OS TORGAS (MADRID) BEHATOKIA
Behatokiekin bukatuta bagoaz abiapuntura: Parada del Sil.
You can add a comment or review this trail
Comments