Castillo Acher Aguas Tuertas zirkularra Ozatik 2022-10-29
near Siresa, Aragón (España)
Viewed 25 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Parking Selva de Oza(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena:
- Collado Castillo de Acher (5.5 km); - Cima Castillo de Acher (6.4 km); - Collada de Lo Barcal (9.1 km); - Achar de los Hombres (10.3 km); - Refugio de Aguas Tuertas (16.6 km)
- Refugio Guarrinza (22.7 km); - Puente Sobre Aragón Subordán (24.0 km)
Sarrera honetan Ozako ohianara gerturatu, bere inguruetako toki berezienetarikoak bisitatzeko asmoz osaturiko ibilbide luzea baina polita aurkeztuko dut. Castillo Acherrerako igoera ezagunaren ostean, Secus aldera jo eta Achar de los Hombres mendi lepotik Aguastuertaseko haranara jaitsiz. Itzulera haran berezi honetatik ondoren pistatik Ozara itzuliz. Ibilbide zirkularra 27 km inguru eta 1.500 metro inguruko desnibela.
Ibilbidea eta altimetria.
Castillo Acher Aguas Tuertas ibilbideaAltimetriaIbilbide luze hau burutzeko goizean goiz ateratzea gomendagarria da, batetik aldapa edo eremu malkartsuena bero gehiegirik gabe burutzeko eta bertzetik kilometro eta desnibel nahikoko txangoa delako.Horretarako Ozatik eguneko aurren argiekin abiatuko naiz.Ozatik Castillo de AcherAparkalekutik eguneko aurreneko helmuga ikusgai da. Castillo de Acher mendiko goiko aldea geologikoki eremu berezia da, bertan harantxo bat osatu delako eta erdiko aldean tontorra ikusgai da.
Castillo de AcherEguzkiaren aurren izpiak Txipeta mendiak argitzen dituzte, Ozako basoaren eremuari disdira berezia eskainiz.
Txipeta mendiakAparkalekua Lenito eta Peña Forcaren bidearen hasieran dagoenez, ibaia garaitzean mendi hauetan eguneko aurren argiak ere ikusteko aukera izango dut.Peña Forca eta LenitoIbaiaren bertze aldera igaro eta eskuinetik abiatzen den igoerako bidea hartuko dut. Hasieran basotik altuera gehiegi irabazi gabe doa bidea. Baina apurtxo bat aurrerago bidegurutze bat izango dugu, bertan ezkerretik igotzen jarraitu beharko dugu, Puente Silerako bide zaharra utziz.Ezkerretik gora bidegurutzeanBideak pista batetara eramango gaitu. Hau gurutzatu eta zuzeneak igotzen jarraitu.Zuzen igotzen jarraituBasoan zehar altuera irabaziz joango gara eta tarteka, zuhaitzen artetik inguruko mendiak ikusgai izaten dira.
Basoa kolore anitzez osaturik
Udazkeneko basoaBasotik igotzen garenez, haizeaz eta eguzkiaz babesturik izango gara aurreneko kilometroetan zehar.
Ozako oihana
Ozako oihanaGorago Espata errekatxora iritsiko gara.
Espatako errekatxoaAzkenik altuera nahikoa irabazita, basotik irtengo gara eta Ozako oihanaren eta inguratzen duten mendien eremua bere osotasuneaz gozatzeko aukera izango dugu.Rincón de Alano eta Lenitoak Goiko haranera iritsi aurretik basoaren goiko aldeko arbolak kolore bereziak eskaintzen dituzte udazkenean.
Basoko azken zuhaitzakAltuera nahikoa irabazi dugu jada, inguruko mendien tontor nagusiak bereizi ahal izateko eta Castillo de Acherren itzaletik arras ongi ikusgai izango ditugu.
Atxerito, Ansaber eta abar
Txipetak eta picos de la Raya
Ansabereko haitzak eta Petretxema
Rincón de Achar, Peñaforca, Estribiella eta Txipetak
Waypoints
Bidegurutze 05 Ezker
Bidea utzi eta ezkerretik edo zuzen jaisten jarraitu estratoaren goiko aldetik jarraitzeko.
CASTILLO D´ACHER
Acherreko Gazteluaren tontor nagusia. Ikuspegi zabal eta pribilegiatuak duen mendia da.
Bidegurutze 01 Eskuin
Aragón Subordan ibaiaren gaineko zubia igaro eta eskuinetik desbideratuko gara igoera hasteko.
Bidegurutze 02 Ezker
Bidegurutze honetan ezkerretik pista utzi igotzen jarraitzeko.
Bidegurutze 04
Igotzean, bidetik gora jarraitu eta jaitsieran igoerako bide beretik jarraitu ordez, ezkerretik mendi magaletik gora segi.
Castillo de Acher mendi lepoa
Castillo de Acherrera igotzeko korridore batetatik pauso bat dago, honen bukaeran mendi lepo honetara aterako gara.
SELVA de OZA
Ozako Oihanera iritsi eta ibaia gainditu gabe, ezkerrean dagoen aparkalekuan utziko dut kotxea.
You can add a comment or review this trail
Comments