Activity

Castrobarto

Download

Trail photos

Photo ofCastrobarto Photo ofCastrobarto Photo ofCastrobarto

Author

Trail stats

Distance
8.17 mi
Elevation gain
1,624 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,624 ft
Max elevation
3,526 ft
TrailRank 
38
Min elevation
2,249 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 32 minutes
Time
2 hours 58 minutes
Coordinates
1841
Uploaded
December 9, 2022
Recorded
December 2022
Share

near Castrobarto, Castilla y León (España)

Viewed 26 times, downloaded 3 times

Trail photos

Photo ofCastrobarto Photo ofCastrobarto Photo ofCastrobarto

Itinerary description

Castrobarto mendien inguruko ibilbidea, haren edertasunak ikusteko eta eremuko landareria ezagutzeko.

(14 urtetik goratik 65 urterarteko pertsonak egin dezakete)

Waypoints

PictographRuins Altitude 2,261 ft
Photo ofGarbitegi abandonatua

Garbitegi abandonatua

Garai batean herriko emakumeak biltzen ziren arropa garbitzeko. Emakumeak ikusten ziren piletan garbitzen egun osoan, eta beraiek egindako olio-xaboia erabiltzen zuten. Baina modernitatearekin eta despopulazioarekin, garbitegi honek erabilgarria izateari utzi zion.

PictographTree Altitude 2,356 ft
Photo ofPinus sylvestris

Pinus sylvestris

Argitasko espezie bat da, lur mota guztietara egokitzen da, urpetutakoetara izan ezik. Zenbat eta lurzoru sakonagoa gero eta garapen emankorragoa izango du, lehorteei aurre egiten die. Ez du kutsadura onartzen, eta ez da luzaroan bizi altueran gainditzen duten beste espezie batzuekin lehian badago. Negu hotzei eusten diete.

PictographTree Altitude 2,356 ft
Photo ofJuniperus communis

Juniperus communis

Ipuru-baiak medikuntza gisa erabili izan dira kultura askotan; izan ere, kontsumitzen badira, gernu-bideen desinfektatzaile indartsu gisa jokatzen dute eta.

PictographRuins Altitude 2,362 ft
Photo ofAbandonatutako erlezain gunea

Abandonatutako erlezain gunea

Erlezaintza erleak hazteko eta erleei beharrezko zaintzak emateko jarduera da, egin eta biltzeko gai diren produktuak lortzeko eta kontsumitzeko. Litekeena da erlezainak erleen heriotzagatik utzi izana, mundu osoko erleen populazioak murrizten ari baitira.

PictographTree Altitude 2,442 ft
Photo ofErkameztia

Erkameztia

Klima kontinentalei ondo eusten die. Artearen antzeko baldintzak behar ditu, baina hezetasun handiagoa eta lurzoru freskoagoak eta sakonagoak behar ditu, eta gutxiago eusten dio udako lehorte luzeari. Antzina erkametz-baso gehiago zeuden, baina abeltzaintzarako eta nekazaritzarako lur gehiago izateko nahita piztutako suteen ondorioz, baso horiek gutxituz joan ziren.

PictographFauna Altitude 2,450 ft
Photo ofVulpes vulpes

Vulpes vulpes

Haragijaleen artean sailkatuta dagoen arren, azeria bera orojale eta oportunista handia da. Tamaina askotako harrapakinak ehizatu ditzake, 0.5 cm-ko intsektuetatik 1.5 m-ko hegaztietara. Bere dietak hainbat presa ditu: ornogabeak eta ugaztun txikiak, hegaztiak, arrautzak, anfibioak, narrasti txikiak eta arrainen bat. Kontsumitzen dituen landare gehien artean, baiak eta bestelako frutak nabarmentzen dira.

PictographRuins Altitude 2,606 ft
Photo ofMuga Photo ofMuga

Muga

Muga Traslaloma Batzarreko herri bat da, Burgos probintziaren iparraldean. Gaur egun, biztanlerik gabe dago eta garai artako etxebizitzen arrastrosk ikusi daitezke. Landa-eremuetako despopulazioaren beste kasu bat da. 70eko hamarkadan utzi zen. Eta historia propioa du.

PictographTree Altitude 3,025 ft
Photo ofPagadia

Pagadia

Lur fresko eta emankorrak behar dituzte pagadiek. Transpirazio-tasa altua dutenez, euri ugari eta hezetasun atmosferikoa behar dituzte. Pagadi honek hegoalderantz kokatzen da, oso euritsua ez den eremu batean, baiña aurrera ateratzen da ia egunero mendi-hegaletan sortzen diren lainoekin.

PictographTree Altitude 3,049 ft
Photo ofTaxus baccata

Taxus baccata

Ingurune heze eta freskoetan hazten da, eremu menditsuetan, ilunpeetan, gutxi gorabehera 800 metrotik gora latitudearen arabera. Bere garapenaren eta ernamuinaren moteltasunak lehia gutxiko espezie bihurtzen dute, eta topografiak mesede egiten dion enklabeetan geratzen da. Arbola guztia pozoitsua da, fruituaren haragia izan ezik, zapore gozoa baitu. Antzina, bere buruaz beste egiteko kontsumitzen zen.

PictographTree Altitude 3,362 ft
Photo ofHagina

Hagina

Inoiz ikusi dudan haginik txikiena da, 10 cm-ko altuera, segurazki pasaden urtekoa.

PictographSummit Altitude 3,517 ft
Photo ofPortillejos

Portillejos

Gailurra, Mena Haranera begira.

PictographTree Altitude 2,840 ft
Photo ofLer gorri basoa

Ler gorri basoa

Ler gorria zuhaitz garrantzitsua da basogintzan. Zura paper eta zur zerratuzko produktuetarako erabiltzen da. Landaketa bat ereite edo birsortze naturalaren bidez sor daiteke. Bere txanda 60 eta 120 urte bitartekoa da.

PictographRuins Altitude 2,775 ft
Photo ofLobera de Castrobarto Photo ofLobera de Castrobarto

Lobera de Castrobarto

Harrizko bi hormak erabiliz otsoak gidatzen zituzten zulora. Tranpa hori lurrean zegoen zulo bat besterik ez zen, eta bertan otsoek jausten ziren eta hil egiten zituzten.

PictographFlora Altitude 2,800 ft
Photo ofAleuria aurantia

Aleuria aurantia

Onddo bat da. Batez ere udazkeneko espeziea da. Koniferoen basoetako habitatak atsegin ditu, hala nola pinudiak.

PictographBridge Altitude 2,552 ft
Photo ofPaso Canadiense

Paso Canadiense

Animaliak konfinatzeko sistema bat da, hesiak eta lursaileko beste itxitura batzuk osatzen dituena. Errepideetatik eta landa-pistetatik sartzeko puntuan jartzen da.

PictographCastle Altitude 2,335 ft
Photo ofGaztelua

Gaztelua

Jatorrian, dorreak bide komertzial garrantzitsua kontrolatzeko balio behar zuen. 1753an bertan behera utzi zen.

PictographMonument Altitude 2,322 ft
Photo ofGarbitegia

Garbitegia

Hau beste garbitegi bat da, kontserbazio egoera hobean. Jaietan jendeak beste pertsona batzuk botatzen dute garbitegi hortara.

Comments

    You can or this trail