Activity

Cobreces 01 2020-07-11

Download

Trail photos

Photo ofCobreces 01 2020-07-11 Photo ofCobreces 01 2020-07-11 Photo ofCobreces 01 2020-07-11

Author

Trail stats

Distance
5.3 mi
Elevation gain
666 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
666 ft
Max elevation
281 ft
TrailRank 
57
Min elevation
20 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 22 minutes
Coordinates
967
Uploaded
September 28, 2020
Recorded
July 2020
Share

near Cóbreces, Cantabria (España)

Viewed 338 times, downloaded 7 times

Trail photos

Photo ofCobreces 01 2020-07-11 Photo ofCobreces 01 2020-07-11 Photo ofCobreces 01 2020-07-11

Itinerary description

IBILBIDEA OSORIK IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/09/cobreces-herria-ezagutzen.html

 Sarrera honetan Cantabriako herri polit baten inguruan buruturiko ibilbidea aurkeztuko dut. Herri honek ibilbide eta toki bereziak ezagutzeko beta eskaintzen du, eta herrian berean XX. mendeko eraikin interesgarriak daude. Hondartza eta labarretatik ibiliko gara aurreneko partean eta bukaeran herriko eraikin batzuk ezagutuko ditugu. Zailtasun gabeko ibilbide laburra baina era bat gomendagarria.

Ibilbidea eta altimetria

Cóbreces herrian autokarabanentzako aparkaleku eder bat dago eta hori aukera paregabea dugu inguru hauek ezagutzeko. 

Cóbreces herriko turismo webgunea bertan kontsultagai, https://www.cobreces.com/

Herriaren inguruko informazioa herriko webetik bilduta: "En la Edad Media, Cóbreces perteneció al señorío de los Nueve Valles de Asturias de Santillana que se había originado como una tenencia, luego pasaría a ser una behetría para convertirse en un pequeño señorío litigado por varios linajes — originando el Pleito de los Nueve Valles — aunque por petición de sus hidalgos naturales consiguiera ser nombrado «Villa de Realengo» en 1581 y posteriormente como tal, pertenecería a la moderna provincia de Cantabria que se constituyó el 28 de julio de 1778, perteneciendo al ayuntamiento de Ruiloba y al partido judicial de San Vicente de la Barquera. En épocas contemporáneas dicha provincia pasaría a ser una comunidad autónoma, luego de la Ley Orgánica del Estatuto de Autonomía de Cantabria que se aprobaría el 30 de diciembre de 1981. "

Herrira aterako gara okindegira eta aldi berean gaznategi batetan gazta bat erosiko dugularik. Hara iritsi aurretik iturri batetatik eta

San Roque baselizaren aurretik igaroko gara. Herriko webetik halako bildu dut. "- La ermita de San Roque fue erigida en el s. XVII, y por el año 1770 fue citado el famoso escultor Alejandro Gutiérrez de Bustamante59 para la tasación de su retablo. Por el deterioro sufrido debido a su falta de mantenimiento tuvo que ser reconstruida en el año 1903. "

Gaznategia errepidearen bertze aldean dago eta hara bideratuko naiz gazta bat erosteko.

Errepidearen bertze aldera igaro eta bidegurutzean hondartzara daraman errepidetik joko dugu.


Luañako hondartzara iritsiko gara baina gaur ez dago eguraldia bainatzeko moduan beraz bistatxo labur baten ostean labarretara igotzea erabakiko dugu.


Errepidetik gora ekingo joko dugu eta ezkerretik topatuko dugun aurreneko bidegurutzetik barneratuko gara.

Bide honek gorako pistatik jarraituko dugularik.


Etxe bizitza baten atera iritsi eta aldameneko zelaietara pasako gara. Teorikoki labarraren ertzetik bidea dago eta kosten legea dela eta publikoa da. Hala ere bertan larre batetara igaro beharko dugu eta bertatik, hesi baten aldamenetik gorago dagoen pista batetara ateratzea erabakiko dugu.


Pistara iritsi eta ezkerretik gora jarraituko dugu.
Antena baten inguruan bertze bidegurutze bat izango dugu. Zuzen eta labarretara bideratuko gaituen bertze pistatik segi.

Handik metro gutxi batzutara zabalik dagoen larre batetatik labarren ertzera bideratuko gara. Bertatik ikuspegi ederrak ditugu. Ezker aldera Luañako hondartza aldera.Labarretatik jarraitzeko bidexka estu baina argi bat izango dugu. 
Edonon geldituz, itsasoa eta labarren egitura berezietaz gozatzeko aukera izango dugularik.












Waypoints

PictographPanorama Altitude 60 ft
Photo ofLabarra El Bolao Photo ofLabarra El Bolao Photo ofLabarra El Bolao

Labarra El Bolao

El Bolao aldamenean dagoen behatokia.

PictographReligious site Altitude 211 ft
Photo ofAbadía Cistercience Sta Mª de Viacelli Photo ofAbadía Cistercience Sta Mª de Viacelli Photo ofAbadía Cistercience Sta Mª de Viacelli

Abadía Cistercience Sta Mª de Viacelli

Abadía Cistercience Sta Mª de Viacelli. XX . mendeko abadia. Informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/09/cobreces-herria-ezagutzen.html

PictographWaypoint Altitude 239 ft
Photo ofCasa Torre Villegas Photo ofCasa Torre Villegas Photo ofCasa Torre Villegas

Casa Torre Villegas

Casa Torre Villegas. Izen bereko leinuko dorretxea. Informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/09/cobreces-herria-ezagutzen.html

PictographWaypoint Altitude 169 ft
Photo ofCóbreces área AC Photo ofCóbreces área AC

Cóbreces área AC

Herrian dagoen autokarabanentzako area.

PictographWaypoint Altitude 41 ft
Photo ofErrotak Photo ofErrotak Photo ofErrotak

Errotak

El Bolaoko errota zaharren aurriak. Informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/09/cobreces-herria-ezagutzen.html

PictographIntersection Altitude 87 ft
Photo ofBidegurutze 01 Ezker Photo ofBidegurutze 01 Ezker

Bidegurutze 01 Ezker

Errepidetik igotzen hasi eta aurreneko bidegurutzetik ezkerretara atera.

PictographIntersection Altitude 188 ft
Photo ofBidegurutze 02 Ezker Photo ofBidegurutze 02 Ezker

Bidegurutze 02 Ezker

Soroetatik pistara atera eta ezkerretatik gora jarraitu.

PictographIntersection Altitude 251 ft
Photo ofBidegurutze 03 Zuzen

Bidegurutze 03 Zuzen

Bidegurutzean zuzen jarraitu.

PictographIntersection Altitude 183 ft
Photo ofBidegurutze 04 Eskuin

Bidegurutze 04 Eskuin

Bidegurutzean eskuineko errepidetik jarraitu.

PictographWaypoint Altitude 171 ft
Photo ofGAZNATEGIA Photo ofGAZNATEGIA

GAZNATEGIA

Herriko gaznategia.

PictographBeach Altitude 12 ft
Photo ofLuañoko hondartza Photo ofLuañoko hondartza Photo ofLuañoko hondartza

Luañoko hondartza

Luañoko hondartza, herriko hondartza zabala da.

PictographReligious site Altitude 248 ft
Photo ofAbadía Cistercience Sta Mª de Viacelli Photo ofAbadía Cistercience Sta Mª de Viacelli Photo ofAbadía Cistercience Sta Mª de Viacelli

Abadía Cistercience Sta Mª de Viacelli

Abadía Cistercience Sta Mª de Viacelli. Informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/09/cobreces-herria-ezagutzen.html

PictographWaypoint Altitude 65 ft
Photo ofPOSTE Photo ofPOSTE

POSTE

Arrantza eta merkantziak itsasotik labarreko goiko aldera igotzeko erabilitako egituraren postea.

PictographReligious site Altitude 171 ft
Photo ofROQUE baseliza

ROQUE baseliza

San Roque baseliza. Informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/09/cobreces-herria-ezagutzen.html

PictographReligious site Altitude 205 ft
Photo ofSan FELICES y San PEDRO Photo ofSan FELICES y San PEDRO Photo ofSan FELICES y San PEDRO

San FELICES y San PEDRO

Abadia Zaharra. San Felices eta San Pedro. Informazio gehiago: http://mendikosterak.blogspot.com/2020/09/cobreces-herria-ezagutzen.html

PictographWaypoint Altitude 200 ft
Photo ofSanto COTAJON

Santo COTAJON

Bidean dagoen baseliza txikia edo humilladeroa.

Comments

    You can or this trail