DEBA ARROKO BAZTERRAK ETA GIPUZKOAKO BASOAK. Kalbaixogaina inguratzen - 1
near Magdalena, País Vasco (España)
Viewed 54 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau, neurri handi baten PR-GI 48 dena, ederra baizen entretenigarria da. Aukerea emoten dau mendiko paisaia zabalak ikusteko, Mutriku, Deba Arroako eta Gipuzkoaren mendebaldekoak, bai eta Bizkaiko Golkoa be.
Zelangura be, harribitxia Astigarribia gainean idoroko dogu, Kalbaixogainaren hegoaldeko hegalean, gurbiztia, bidezidor oso polit batez zeharkatuko doguna, urre gorri, pinu insignis eta eukaliptoen erresuman. Gainera, gurbiztia ez da oso ugaria gure bazterretan, eta irailean bada, haren fruitu goxoak jango doguz, Madrilgo artzaren antzera.
Osterantzean, bideak ez dauka tarte makurrik edo galtzerik, trakari adi jarraitzen badeutsagu behinik behin.
KONTUAN HARTU
Mutrikuko hilerriko aparkalekutik urtengo dogu, eta berehala “kontuz txakurrekin” dinoan atea zeharkatuko dogu. Mezu ikaragarriagaitik be, bide arrunta da, eta nahiko atsegina. Halanda be fidatzen ez bagara, kanpo santua atzean itxi eta atoan, eskumaldean, bidezidor bat hasten da, goiko txalet batzuetara eroango gaituzana, eta handik bide “arruntak” garoazan toki berberera. Baina, arestian esan dodan lez, bide arrunta hobe.
Amaieran, zalantza ixiotu daiken beste errotulo bat etxe handi baten alboan: igarobide galerazota. Baina lasai, autoentzat da.
Laburtuz, ibilaldi laburra, erraza, atsegina eta, naturearen aldetik, interesgarria.
OHARRA
"Deba Arroako bazterrak eta Gipuzkoako basoak. Kalbaixogaina inguratzen -2"
https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/deba-arroako-bazterrak-eta-gipuzkoako-basoak-kalbaixogaina-inguratzen-b-aukerea-113449228
B aukereak okasinoa emongo deusku Kiputz kuaternarioko aztarnategira hurreratzeko, A ibilbidea luzatuta, Kalbaixogainaren txuntxurrera (tontorrera) heldu barik, gora eta behera egin beharko dogu. Jakina, gura badogu, Kalbaixoko baseleizan gagozala, aukerea dogu txuntxurrera igoteko, ez dago urrun eta. Zelangura be, Kiputz aztarnategiaren atea baino ez dogu ikusiko eta errepidez gehiago ibiliko gara. Dana dala, tokia interesgarria da berez.
INFORMAZINO OSAGARRIA
GURBITZA (Arbutus unedo)
Zugaztxo hau Mediterraneoko lurretan, Iberiar Penintsulan, Frantziako mendebaldean, Irlandako mendebaldean eta Ukranian dago hedatuta. Normalean, troka eta ibaien arroiletako baso mistoetan agertzen da, eta artadi eta harestiak dagozan mendi-hegaletan. Lur hareatsu eta ondo drainatuetan.
Espainiera arruntean “madroño” “madroñal” esaten da, baina Bizkaiko Enkartazinoetan, Burgos, Errioxa eta Araban “borto” eta “bortal”. Toponimian bada horren azterrenik.

Waypoints
Waypoint
318 ft
Kalbaixogaina hasiera-amaiera
You can add a comment or review this trail
Comments