GIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Kalbaixogaina inguratzen - 2
near Magdalena, País Vasco (España)
Viewed 50 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau “Deba Arroako bazterrak eta Gipuzkoako basoak. Kalbaixogaina inguratzen” ibilbidearen aldaera da (https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/deba-arroako-bazterrak-eta-gipuzkoako-basoak-kalbaixogaina-inguratzen-a-aukerea-113447071).
Aukerea emoten dau mendiko paisaia zabalak ikusteko, Mutriku, Deba Arroako eta Gipuzkoaren mendebaldekoak, bai eta Bizkaiko Golkoa be.
Zelangura be, harribitxia Astigarribia gainean idoroko dogu, Kalbaixogainaren hegoaldeko hegalean, gurbiztia, bidezidor oso polit batez zeharkatuko doguna, urre gorri, pinu insignis eta eukaliptoen erresuman. Gainera, gurbiztia ez da oso ugaria gure bazterretan, eta irailean bada, haren fruitu goxoak jango doguz, Madrilgo artzaren antzera.
Gero, mendi-hegal berean, asko jatsiko gara Kiputz kuaternarioko aztarnategiaren bila. Berez, desbideratze honek ez dau ibilaldia edertzen, eta bide eskas eta errepidez gehiago ibili beharko dogu. Kalbaixogainaren txuntxurrera (tontorrera) heldu barik, lehenegoz behera eta gero gora egin beharko dogu. Jakina, gura badogu, Kalbaixoko baseleizan gagozala, aukerea dogu txuntxurrera igoteko, ez dago urrun eta.
Zelangura be, Kiputz aztarnategiaren atea baino ez dogu ikusiko. Dana dala, tokia interesgarria da berez.
Osterantzean, bideak ez dauka tarte makurrik edo galtzerik, trakari adi jarraitzen badeutsagu behinik behin.
KONTUAN HARTU
Mutrikuko hilerriko aparkalekutik urtengo dogu, eta berehala “kontuz txakurrekin” dinoan atea zeharkatuko dogu. Mezu ikaragarriagaitik be, bide arrunta da, eta nahiko atsegina. Halanda be fidatzen ez bagara, kanpo santua atzean itxi eta atoan, eskumaldean, bidezidor bat hasten da, goiko txalet batzuetara eroango gaituzana, eta handik bide “arruntak” garoazan toki berberera. Baina, arestian esan dodan lez, bide arrunta hobe.
Amaieran, zalantza ixiotu daiken beste errotulo bat etxe handi baten alboan: igarobide galerazota. Baina lasai, autoentzat da.
Laburtuz, ibilaldi laburra, erraza eta interesgarria.
INFORMAZINO OSAGARRIA
GURBITZA (Arbutus unedo)
Zugaztxo hau Mediterraneoko lurretan, Iberiar Penintsulan, Frantziako mendebaldean, Irlandako mendebaldean eta Ukranian dago hedatuta. Normalean, troka eta ibaien arroiletako baso mistoetan agertzen da, eta artadi eta harestiak dagozan mendi-hegaletan. Lur hareatsu eta ondo drainatuetan.
Espainiera arruntean “madroño” “madroñal” esaten da, baina Bizkaiko Enkartazinoetan, Burgos, Errioxa eta Araban “borto” eta “bortal”. Toponimian bada horren azterrenik.
KIPUTZ
Kiputzeko aztarnategia leize karstikoa da, Behe Kretazeoko kareharrizkoa. 6 metro inguruko sakonera dau, eta, azken glaziazino-maximoan, tranpa naturala izan zan orain dala 20.000 eta 15.000 urte bitarteko aldian inguruan bizi zan faunarentzat.
Goi Pleistozenoko ugaztun-hazurren Kantaurikoko kontzentraziorik handienetako bat da. 13.000 hezur baino gehiago atera dira, eta hareei esker baieztatu ahal izan da 48 orein, 23 elur-orein eta 18 bisonte bertan jausi zirala. Halan, estepako bisonte heldu batek, 900 kilo ingurukoak, bere aztarna fosil ikusgarria itxi dau: buruhazur ikaragarri bat, 90 cm-ko zabalerakoa, penintsulan osorik kontserbatu dan bakarra.
Lurzorua alkalinoa danez, lagundu du hazurrak ondo kontserbatzen. Garai bereko aztarnategi gehienetan ez bezala, Kiputzen ez dago giza jardueraren aztarnarik bat be. Halan, leizean kontserbatu dan faunaren laginak balio itzela dau.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/lig/eu_def/adjuntos/095.pdf

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments