GIPUZKOAKO BASOAK-DEBA ARROKO BAZTERRAK. Olaztik Arnoko karts eta artadian zehar - 2
near Olatz, País Vasco (España)
Viewed 64 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide honek asko eskaintzen deusku: Olatz ibar ederra, Arnoko karsta eta gune geologiko interesgarriak, esate baterako, Olazko poljea, Bizkaiko Golkoaren ikuspegi zabala, Kantauriko artadi zoragarria, aspaldiko estela batzuk…
Gehienetan baso-bide (pista) zabalean ibiliko gara, artadian batez be bidexkak izango dira, batzutan, dolinez inguraturik.
Bidekurutze pare baten zalantzea egon leiteke bidea aukeratzeko, batez be burua pentsamentuetan alderrai badaroagu, baina trakari jarraiturik arazorik ez. Zelangura be, zalantzazko gune izan leitekezanak dagoz, bat Lurkortako lepoan (idazkun batek laguntzen dau) eta, batik bat, Bandera eta Kanpantzar arteko lepotik jasten hasten garanean (ez jo idazkunak “Ormola” dinoan aldera).
Gainerakoan, gura izanez gero aukerea daukagu Oliturri eta Kanpantzarrera igoteko, baita Banderara be; azken horren kasuan, barriz, ibilbidetik desbideratuko ginateke. Kanpantzar Arnoko txuntxurrik garaiena da, baina igoera makartsu eta basati samarra dauka. Erne ibili oina ipinterakoan, eta zugaztxoakaz.
Labur esanda, mendizale batek ezin dituz Olatz-Arnoko karst eta basoko ibilbideak galdu.
OHARRA
Ibilbide honek taldetxua osatzen dau “DEBA ARROAKO BAZTERRAK. Olaztik Arnora artadian zehar -1 ” ibilbideagaz (https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/deba-arroako-bazterrak-olaztik-arnora-artadian-zehar-121432468).
INFORMAZINO OSAGARRIA
- ARNO MENDI KARSTIKOA
Arno eta inguruko kareharrizko mendi gehienak, hala zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz…, jatorriz, itsas tropikaleko koralezkoa arrezifeak izan ziran, eta orain 45 milioi urtze hasi ziran jaiki eta itsasotik urteten; prozesua orain dala 5 milioi urte amaitu zan. Fosildu eta zutunik jarritako arrezifeak dira. Gainerako mendiak be orduan altxatu ziran, baina itsas hondoetako bestelako sedimentuakaz sortu ziran.
Hori zergaitik jazo zan? Pangea zatitu eta gero, Iberiar plakea, irla baten antzera, Afrikak bultzatuta, Eurasiagaz talka egin ebalako, eta bien artean egoan itsaso tropikala estutu eta igo eragin eban, Bizkaiko Golkoa Frantziaren kontra zarrantzen zan bitartean. “Orogenia Alpina” deritza, eta orduan sortu ziran Himalaiatik Alpe, Pirinio eta Kantauri mendilerroraino mendi gehienak, baita, jakina, Betikoak be.
Kareharrizko mendiok osagai interesgarri asko daukiez, hala zelan sistema sistema espeleologiko handiak (kobak, lezak, lapiatzak…), artadia, poljeak eta dolinak, fosil ugari…
Horreetariko bi ibilbide honetan ezagutuko doguz, hatan be, polje batetik abiatuko gara eta artadian zehar ibiliko, dolina askoren artean.
- ARNOKO ARTADIA
Itsaso ondoko kareharrizko mendien ezaugarri bitxi bat da, Kantauriko artadia. Arnoko artadi handi eta interesgarri hau alderik alde zeharkatuko dogu.
Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da. Artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.
- OLAZKO POLJEA
Olatz bazter interesgarria da berez, lehenik eta behin, poljea dalako horrexegaitik dauka ibarreko erreka lur azpira daroan isurbide ikusgarria (Kobalde). Horrezaz ganera, beste hainbat gauza be eskaintzen deusku Olatzek: historiaurreko aztarnategiak (Jentiletxeta), inguru geologiko bitxia (Geoparke barruan dagoana), esaterako, erdian baserria daukan dolina bitxia (Zinu); gure tradizinozko abeltzaintza galduaren lekuko isila (Leteko kortarria); estela bitxi bat, bide ertzean.
Olatz, polita ez eze, bazter interesgarria da berez, lehenik eta behin, poljea dalako. Poljeak sakonune karstikoak dira, hainbat dolina baturik sortutakoak, zulo handi baten antzekoak. Olatz ez da txiripaz Geoparkearen inguru nabarmenetatik bat. Antxinan, orain dela miloi urte batzuk, Olazko kareharrizko lurrazala askoz gorago egoan, eta urak eremua higatu eban oraingo mailara beheratu arte. Olazko eleiza atzean ikusten dan mendi konikoaren (pinakulu) txuntxurrak erakusten dau orduko lurraren maila. Poljea danez, errekak ezin ibarretik urten, eta lur azpitik doa igesi, berak landutako isurbide ikusgarriaren barrutik (“Kobalde). Eleizaren ondotik (aparkalekuaren eta errepidearen artean) hasten da horra doan bidezidorra.
Horrezaz ganera, beste hainbat gauza be eskaintzen deusku Olatzek: historiaurreko aztarnategiak (Jentiletxeta), Zinu, erdian baserria daukan dolina bitxia; Leteko kortarria, gure tradizinozko abeltzaintza galduaren lekuko isila, eta Arnoko hegaletan harrigarriro ugariak diran estela zaharrak.
ARNOKO ESTELAK
Bost dagoz Arnoren hegaletan, baina bi ikusiko doguz, Abeletxeko Arrikruzko estelea eta Amegikuruz. Hirugarren bat, Apaingoa, desagertu egin da; ibilaldi honen egunean behintzat ez da egon egoten zan tokian.
Ez dago argi jatorria zein dan. Hipotesiak dagoz, halan zelan Done Jakueren bide zaharraren bidarriak dirala, jazoera larriren baten lekukoak izan leitekezala, bidaiari erakusten eutsiela bidea inguru bakarti eta arriskutsu baten sartzen zala (Javi Castrok jasotako balizko azalpenak). Azalpenok kontrajarriak ez diran lez, konbinau leitekez. Zelangura be, argi dago Arno zeharkatu edo inguratzen eben bide zaharretan egoazala.
Ikus LEA-ARTIBAIKO BAZTERRAK (mugakoak). ARNOKO ESTELAK.
Iturria: Javi Castro. "Las estelas del macizo de Arno". 2005
INFORMAZINO OSAGARRI GEHIAGO (Aurrekoa osotuta)
GURE MENDIAK ZELAN SORTUN ZIRAN
Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan. Prozesua ikusi daigun.
ITSAS TROPIKALEKO SEDIMENTU ETA ARREZIFEAK IZAN ZIRAN
Gaurko Bizkaia eta Gipuzkoa itsaso tropikal baten azpian egon ziran orain dala 200 eta 40 milioi urte bitartean. Kostaldea Asturiasen, Errioxan eta Teruelen egoan, eta lurralde horreetan lurreko dinosauroek bere azterrenak itxi zituezan.
Jurasikoaren aldian, orain dala 200-150 miloi urte bitartean, klima subtropikalak uretan bizitza ugaltzea eta kare-oskolak ugaritzea erraztu eban. Itsas hondoetan dekantatzeak kareharrizko ore buztintsu bat sortu zuen, eta hortik sortu ziran hatxak ikusi daitezkez Aralar mendilerroan, Tolosa inguruan, Errezilen, Okaren estuarioaren sortaldeko ertzean, Kanalan (Gautegiz-Arteaga) edo Kezparro mendian (Montoria, Urizaharra).
Bizkaia eta Gipuzkoako mendi gehienak sortu ziran Iberiar plakak plaka eurasiarragaz talka egin ebanean (Orogenesi alpetarra), presinoaren ondorioz jagi ziran eta. Hori orain dala 80-5 miloi urte artean jazo zan.
ANBOTO, AIZKORRI, UDALATX…, ARREZIFE FOSILDUETATIK SORTU ZIRAN
Baina orain dala 130 - 100 miloi urte bitartean (Beheko Kretazeoa), itsas hondoa ostera be hasi zan arrakalatzen, Iberia Eurasiaren plakarantz biratzen ebilan bitartean, Bizkaiko antxinako Golkoa edegi ahala. Mobimentu horreek itsas hondo irregularra sortu eben, bloke altu handiak eta sakonera handiko ildo hondoratuak eukazana. Bloke garaienak lurrazaletik hur egozan, eta koralezko arrezife handiak sortu ziran hareen gainean. Benetako islak eta koralezko atoloiak ziran.
Arrezife horreek kolore gris argiko kareharrizko arroka bihurtuko ziran, itxura masiboa eukiko eben. Horren lekukoak dira Armañon mendilerroko gune batzuk, Anboto, Aizkorri, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno edo Ogoño lurmusturra, besteak beste.
Fosilen kokapenari esker, gaur egun be zehatz berreregi daikegu erraldoi koralino hareen forma gure kareharrizko mendien formagaz identifikaturik.
Bitartean, hegoaldean, dinosauroak Burgos, Soria eta Errioxako kostaldeetan ebiltzan, hezegune handien eta hareazko lautaden gainean.
GURE MENDIAK AZKENEAN ZUTUNIK
Orain dala 80 milioi urte (Goi Kretazioa) Orogenia Alpetarraren talka handia hasi zan. Iberiaren errotazinoak Europako kontinenteagaz talka egitera eroan eban, eta Pirinioak eta euskal mendiak jagi ziran. Izan be, talkak itsas hondoan milioika urtetan metatutako sedimentu guztiak deformau eta altzau eragin zituazan.
Gure inguruan Pirinioak jagitea eragin eban fase nagusia orain 45 milioi urtze hasi zan eta orain dala 5 milioi urte arte iraun eban (Eozeno eta Oligozeno). Kareharrizko mendiak, halan zelan Los Jorrios, Anboto, Aizkorri, Aldamin, Lekanda, Itxina, Txindoki, Udalatx, Hernio, Izarraitz, Arno…, antzinako koralezko arrezifeak, zutunik jarri ziran.
ITURRIA:
Asier Hilario Orús, La memoria oculta de la tierra vasca. Geodiversidad, Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteiz, 2020.
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/geologia/es_def/adjuntos/GEODIVERSIDAD_web.pdf
- KANTAURIKO ARTADIA
Itsasotik hurran, kareharrizko munoetan hazten da. Baso hosto-iraunkorreko basoa da berau, hostoak beti berde daukazana, Lauro nobilis-Quercetum ilicis asoziazinoaren emoitza, oso sarria eta trinkoa, baso iluna. Klima epelagoa eta lehorrago baten lekukoa da. Gune eguzkitsu eta ondo drainatutako beheganean iraun dau, mendi karstikoetan. Izan be, kareharrizko lurretan ura arrakaletatik behera sartu eta desagertzen da.
Artearen hostoak lurrinketea ebitatzen dabe, lehortasunera egokiturik, ez dabelako transpirazino bidez urik galtzen, eta hotzari be aurre egiteko prestaturik dagoz. Era berean, sustrai gogorrak hatxen arrakaletan sartuta gogor oratzen deutsie lurrari. Hori guztia dala kausa artadi kantabriarra oso garrantzitsua da bai biogeografiaren aldetik bai ekologiaren aldetik, ze, bertan, arean be, habitat horretara bereziki egokitutako fauna eta landarak bizi dira.
Artadia baso trinkoa eta korapilatsua da, argi gutxi eta gerizpe handia daukana. Ez dauka altuera handirik, baina zugatzen enbor dentsitate handia izaten da, baita lianen dentsitate handia be; horregaitik dagozan moltso gehienak gazteak dira. Goiko eremuan ia artea bakarrik egoten da, gehienez be ereinotzak edo gurbizak lagunduta, arteagaz lehian, batez be soilguneetan eta ertzetan. Landara horreek be hosto iraunkorra daukie, ez dabelako udagoienean galtzen. Hostoak funtzionalak dira urtebete baino epe luzeagoan. Halanda ze, basoa beti berde egoten da. Osterantzean, irak (garo), gramineoak eta beste landare batzuk gai dira artadiko iluntasunean bizitzeko.
Arteak ez bezala, lianak oso garaturik egoten dira, enborretik gora igo eta zugatzen adaburuetara heltzen dira eta. Huntzen hostoak zugatzen enborrak inguratu eta hosto-estalki trinkoa osatzen dabe, sarritan, baita artadiko lurzorua be.
Endalaharra (Smilax aspera) delako liana espezie garrantzitsuenetariko bat da gure artadietan. Haren zurtoin arantzatsuak gortina trinkoa osatzen dabe zugatzen adaburuko adarretatik esegita. Gortina hori zarratua eta arantzatsua da, eta sarritan, basopeko espazio guztia betetzen dau, lurzorura heldu arte. Horrela, ia ezinezkoa izaten da artadian zehar ibiltea.
Argi urrian, lur hezetako landara parasito bat bizi da, sustraien parasitoa hatan be, hostorik bakoa, artadi barruan txoko helduak egoteari eskerrak: Latharaea clandestina. Lora moreak daukaz, txortan baturik.
Artadietan ohikoak diren espezie fungiko ektomikorrizikoen artean, honeek dagoz: Boletus queletii, Boletus satanas, Boletus pseudoregius, Cortinarius calochrous, Cortinarius quercilicis, Cortinarius aleuriosmus, Hydnum rufescens, Hygrophorus persoonii, Hygrophorus russula, Hysterangium stoloniferum, Lactarius ilicis, Leccinum lepidum, Russula persicina, Russula vinosobrunnea eta Wakefieldia macrospora.
Egon leitekezan zugaztxoetariko batxuk: gartxua (Phillyrea latifolia), txorbeltza (Rhamnus alaternus), arrosa betiberdea (Rosa sempervirens) eta erratza (Ruscus aculeatus). Eta hostogalkorrak: iparraldeko elorri zuria (Crataegus monogyna), zuhandorra (Cornus sanguínea), arbustua (Ligustrum vulgare) eta aranbeltza (Prunus spinosa). Beste liana bat, otxarra (Rubia peregrina), nahiko ugaria. Bedarrak askotarikoak dira, eta guztien artean arruntenak: Asplenium onopteris, Arum italicum eta Brachypodium pinnatum subsp. rupestre.
Urdaibaiko artadietan hainbat animal bizi dira, eta halan, pentsatu daikegu horreetariko asko berton be bizi dirala, hala zelan
- hegaztietan: txepetxa (Troglodytes troglodytes), txantxangorria (Erithacus rubecula) edo txinbo kaskabeltza (Sylvia atricapilla), Urubia (Strix aluco), txonta arrunta (Fringilla coelebs), zozo arrunta (Turdus merula), kaskabeltz arrunta (Parus major) edo amilotx urdina (Parus caeruleus), gerri-txori arrunta (Certhia bachydactyla), eskinosoa (Garrulus glandarius), erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilus) eta kaskabeltz txikia (Parus palustris, txinbo burubeltzarena (Sylvia melanocephala), etzetxinboak (Sylvia undata), arrano sugezale europarra (Circaetus gallicus).
-ugaztunetan: basurdeak (Sus scrofa), orkatza (Capreolus capreolus), urtxintxa (Sciurus vulgaris), azeria (Vulpes vulpes), Millet satitsua (Sorex coronatus), lursagu gorria (Clethrionomys glareolus), basasagua (Apodemus sylvaticus), soro-muxarra (Glis glis)
-anfibioetan: apo arrunta (Bufo bufo), igel arrunta (Alytes obstetricans)
-narrastietan: zirauna (Anguis fragilis), Schreiber muskerra (Lacerta bilineata), horma-sugandila (Podarcis muralis), Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus).
-koleoptero fitofagoei jagokenez, Urdaibaiko ikerketa batek (2005) erakutsi eban bertan 195 espezie bizi zirala. Garrantzia dabenen artean dagoz arkanbelea (Lucanus cervus) C. cerdo zeranbizidoaz, Cetonia aurata subsp. Pisana, Netocia cuprea.
Informazino-turriak:
https://www.urdaibai.org/es/ekosistemak-artadi.php
https://www.bizkaia21.eus/fitxategiak/09/bizkaia21/Territorio_Sostenible/dokumentuak/20130305135638093_Bosques_de_Bizkaia_encinar.pdf?hash=f51478b5e91ccc013eaf8d3ca0e0c855
ARNOKO ESTELAK
Bost dagoz Arnoren hegaletan, eta ez dago argi jatorria zein dan. Hipotesiak dagoz, halan zelan Done Jakueren bide zaharraren bidarriak dirala, edo jazoera larriren baten lekukoak izan leitekezala, edo bidaiariai abiastzen eutsiela inguru bakarti eta arriskutsu baten sartzen zirala (CASTRO, Javi. "Las estelas del macizo de Arno I - II”, 2005). Azalpenok kontrajarriak ez diran lez, konbinau leitekez. Zelangura be, argi dago Arno zeharkatu edo inguratzen eben bide zaharretan egoazala.
Munako estelak
Estelak bertan ipini eta luze irautea loturik egon leiteke inguru hori muna (muga) izateagaz, eta ganera, mun gatazkatsua. Bizkaia aldean, “markina” izentau eben ingurua (Etxebarria eta Azpilza, gaurko Xemein), hau da, munako herria (latinezko “marca”tik, eta berori germaniera zaharretik “mark”, munako lurraldea). XIV.mendearen erdialdean Villaviciosa de Marquina” (Markina uribildua) eregi eben, Azpilzako landetan, Gipuzkoatik lapurtzera sartzen ziranakandik babesteko (Astigarribiatik eta).
Gipuzkoa aldeko herria be Markina zan. XIV. mendeko urte berean, Markina goikoan (de Suso) Eibar eta Soraluze eregi zituen, eta Behekoan (de Yuso) Elgoibar. Astigarribia kai eta gune garrantzitsua zan askoz lehenagotik. (Iturria: BILBAO, Miguel Angel, La Villa de Markina-Xemein; BBK, 1995)
Bide garrantzitsuetako estelak.
Zelangura be, munako inguruabarrak gorabehera, errazoi orokorragoai begiratuz hasi gaitekez moropiloa askatzeko ahaleginean, baina arbuiatu barik munako gorabeherak izan leikien pisu indargarria.
Gauza jakina da antxinan ohiturea egoala bideetan eta munarrietan kurutzeak grabatzeko. Arnoko bideak garrantzi handikoak izan ziran, erlijinoaren ikuspegitik eta merkataritzagaitik.
Erlijinotik hasita, ezin ahaztu daikegu estelok Done Jakueren bidean edo inguruan dagozala, eta ganera, bidearen erlijino-balioa handitu leikela monastegien artean egoteak: Astigarribiakoa Gipuzkoan eta Xemeningo Santa Maria Bizkaian. Izan be, erromesak Deba zeharkatu eta Astigarribiatik gora joten eben Bizkai aldera, Arnoate eta Apaingo lepoetatik (Apainen esteletatik bat dago, beste bat Gorostolako lepoan).
Merkataritzaren ikuspegitik, gogoan izan behar dogu Astigarribia kai oso garrantzitsua izan zala Goi Erdi Aroaren amaieratik, eta bertatik abiatzen zala Arnoaten eta Apainen zehar igaroten zan merkatari-bide baliotsua.
Ondorioz
Halan, emoten dau estelok bideko seinaleak dirala, bide garrantzitsu batekoak, merkataritzagaitik eta erlijinoagaitik. Aurki, holakoak hainbat tokitan izango ziran, baina Arnoren inguruan gehiagok eta gehiago iraun dabe, beharbada errazoi horrekaitik (Oso antzeko bat Degurixan idoroko dozu, Aretxabaleta eta Araozko mendietan). Eta, jakina, bidea marken artean (Markinak) igarotzeak seguraski be lagundu dau estelok zutunik iraun egien.

Waypoints
Waypoint
1,090 ft
Aparaingo estela, desagertuta
Gaur, 2022ko abenduaren 24an ez dago egoten zan tokian; inguruan pinu batzuk jausita. Lurrak estalita ete dago? Eroan egin ete dabe?
Waypoint
1,972 ft
Arnoko Kurutzea
Waypoint
1,789 ft
Banderako bidea
Waypoint
2,024 ft
Banderako Puntea
Waypoint
1,532 ft
Dolina itzela
Waypoint
772 ft
Goiko Errekearen ibarra
Waypoint
2,047 ft
Kanpantzar
KANPANTZAR
Waypoint
1,854 ft
Marka laranjak
MARCAS NARANJAS
Waypoint
1,787 ft
Oliturriko bidea
Waypoint
1,982 ft
Oliturriko txuntxurra
You can add a comment or review this trail
Comments