Activity

DEBA ARROKO BAZTERRAK. Sallobenten ostendua (PR GI 156)

Download

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Sallobenten ostendua (PR GI 156) Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Sallobenten ostendua (PR GI 156) Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Sallobenten ostendua (PR GI 156)

Author

Trail stats

Distance
6.95 mi
Elevation gain
1,526 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,526 ft
Max elevation
1,112 ft
TrailRank 
51
Min elevation
203 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 11 minutes
Coordinates
543
Uploaded
February 26, 2023
Recorded
February 2023
Be the first to clap
Share

near Elgoibar, País Vasco (España)

Viewed 68 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Sallobenten ostendua (PR GI 156) Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Sallobenten ostendua (PR GI 156) Photo ofDEBA ARROKO BAZTERRAK. Sallobenten ostendua (PR GI 156)

Itinerary description

Zer dago ostenduta Sallobente-Ermuaran ibarrean? Orain dala urte batzuk San Lorentzoren baseleizan idoro ziran margo-lan zaharrak ei dira, baina nago benetan ostendutakoa dala, gehien balio dauena, ibar honek gordeta daukan baserri- edo landa-inguru ederra, uste bakoa, Elgoibar bezalako uri industria zale baten alboan, eta zer esanik ez Debaren arroagaitik!

Landa-inguru eder hori eta ikuspegi zabalak batez be ibilbidearen lehenengo erdian ikusiko doguz, San Lorentzorainoko bidean. Handik aurrera, aldats handi samarra daukagu, Aldozar baserriraino, gero, Karakate-Irimo mendilerroaren hegalean, ia gorako aldats barik, erraz itzuliko gara Elgoibarreraino, baina begitantzen jat bigarren erdi hori ez dala aurrekoa baizen ederra, eskasa ez bada be.

Ibilbidean denetarik dago: mendi-bide zabalak (pistak), inoiz porlanezkoak, kamino asfaltatuak eta bidexkak, normalean danak nahiko erosoak. Halanda be, erne ibili San Lorentzotik Aldozar baserrirantz igoteko urteten dozunean, ze hasieran, bide barik landa bat zeharkatu ostean, ez dago bide argirik, eta orduan eskumatara jo behar dogu, harik eta bidea argiro agertu arte.

Beharbada erosoagoa izan leiteke ibilbidea kontrako norabidean egitea, aldatsik handiena jasteko, baina hori ez da nire esperientzia izan.

Jakina, betiko modura, bertoko zugazti gitxi eta insignis pinu ugari ikusiko dogu, baita pinuak ataratako lur astinduak edo harrotuak be; baina harestitxuak be bai, beste zugatz mota batzuakaz nahaturik, eta, zelangura be, holako egoera ezainak ez deutsa ikuspegien ederrari atsegina kenduko.


BIDEAN IKUSIKO DOGUNA

- Ibar errota-burdinolea (XV), ia ez dago ezer ikusteko, horma moderno zatar batzuk gorabehera.

- Ibarre torrea (XV-XVI); hondar gitxi.

- Olazabal baserria (XVI)

- Garagartza torrea (XVI); hau be ia azterren barik.

- Garagartza errotea XIX; horma zahar batzuk.

- Sallobente-Ermuaran auzuneko San Lorentzo baseleizea, pilotalekua, bolatokia.
Inguru polit batean, errekaren ondoan dago, eta XVI.an aitatua da. Moltsoan bolatokia, pilotaleku bitxi bat eta aisialdirako gunea dagoz. Pilotalekua ehun urtetik gorakoa da, eta egurrezko sapaia dauka.

Baseleizan margo gotiko, errenazentista eta neoklasikoan idoro ziran, 1989an. Margo moltso hau Gipuzkoako garrantzitsuena da.

Auzunean be Arostegipalazio dago, Arostegi jauregia dago (XV), ondoan plaza eta iturri ederrakaz.


- Orraindi baserria. Barritu barik dagoan lez, ondo erakusten dau bertoko baserriak zelakoak izan diran.

- Goenega baserria. Armarria dauka, eta ondoan ia bedar-meta batzuk, gure landetatik ia desagertu diranak.

- San Roke baseleizea, Azkue auzunean, lehen Done Bikendi tenplua (XV), izurrite baten izena aldatua. XIX.aren amaieran berregindakoa dan arren, hondino zeozer gotikoa dauka, berbarako, atea.


INFORMAZINO OSAGARRIA

ELGOIBAR ZELAN SORTU ZAN
"Villamayor de Markina" (XIV) da jatorrizko izena, Elgoibar izeneko lurretan eregia.

Elgoibar uribildua sortu aurretik, Eibar eta Plazentzia Marquina de Suso (“goikoa”) eritxon lurraldeari egoazan lotuta, eta, mendiaz beste aldean, gaurko Markina-Xemein, Marquina de Yusori (“behekoa”). Halan, Elgoibar uria sortu zanean “Villamayor de Markina” izena jakon, bera zalako Markina Goikoan handiena.

Jakina Markina berbak “marka” edo muga txikia esan gura du, antxinatik, Goi Erdi Aroatik kontizu, Durango zalako eliz-barruti haren erdigunea. Markina bikariotza izan zan Tabirako artzapeztegian, Calahorra-La Calzadako elizbarrutian.

Markina Goikoak (“de Suso”) bere antolamendu politikoa euki eban. 1292an, Joan Lopez Ganboakoa, Olasoko jauna, aitatzen dabe antolaketa hartako alkate, eta dokumentatuta dago 1345ean Ihoan Perez de Balibar Markina Goikoako alkate zala. Gainera, aitatzen da bailarako biztanleak Kontseilu (concilium) edo auzo-batzarra be baeukiela.

Villamayor de Marquina uribilduari 1346an emon eutsen uri-karta, berandu samar ondokoakaz konparaturik, ze ordurako baegoazan Mutriku (1209), Deba (1294, Itziar, eta 1343an itsaso ondoan) Soraluze-Plazentzia (1343) eta Eibar (1346).
https://www.elgoibar.eus/elgoibar/historia/


ZER IKUSI ELGOIBAR ALDEAN

Uribiduan eta inguruko auzunetan:

- Olasoko San Bartolomeren atari gotikoa
- San Bartolome Parrokia (XVIII. mendea)
- Udaletxea (XVIII. mendea)
- Altzolatarren torrea (XV. mendea)
- Makina-erramientaren museoa
- Zabalatorre XV, muno tantai batean
- Idotorbe (San Pedro) auzoko Ermita
- Altzolako Bainuetxea

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 982 ft

Adozar baserria

PictographWaypoint Altitude 370 ft

Arostegi

PictographWaypoint Altitude 910 ft

Azaola baserria

PictographWaypoint Altitude 76 ft
Photo ofBainuetxea

Bainuetxea

PictographWaypoint Altitude 928 ft

Basartesoroeta

PictographWaypoint Altitude 143 ft
Photo ofElgoibar uribildua Photo ofElgoibar uribildua Photo ofElgoibar uribildua

Elgoibar uribildua

PictographWaypoint Altitude 1,012 ft

erne! beherantz

PictographWaypoint Altitude 426 ft
Photo ofErne! bide laiusoa Photo ofErne! bide laiusoa

Erne! bide laiusoa

PictographWaypoint Altitude 424 ft

Erne, bide lausoa

PictographWaypoint Altitude 481 ft
Photo ofGaragartza errotea

Garagartza errotea

PictographWaypoint Altitude 574 ft
Photo ofGaragartza torrea Photo ofGaragartza torrea Photo ofGaragartza torrea

Garagartza torrea

PictographWaypoint Altitude 827 ft
Photo ofGoenaga baserria Photo ofGoenaga baserria Photo ofGoenaga baserria

Goenaga baserria

PictographWaypoint Altitude 367 ft
Photo ofHarestia

Harestia

PictographWaypoint Altitude 203 ft
Photo ofHasiera-amaiera

Hasiera-amaiera

PictographWaypoint Altitude 228 ft
Photo ofIbarre errota-burdinolea

Ibarre errota-burdinolea

PictographWaypoint Altitude 242 ft
Photo ofIbarre torrea

Ibarre torrea

PictographWaypoint Altitude 217 ft
Photo ofMakina-erramientaren museoa

Makina-erramientaren museoa

PictographWaypoint Altitude 0 ft
Photo ofOlazabal baserria Photo ofOlazabal baserria Photo ofOlazabal baserria

Olazabal baserria

PictographWaypoint Altitude 517 ft
Photo ofOrraindi baserria Photo ofOrraindi baserria Photo ofOrraindi baserria

Orraindi baserria

PictographWaypoint Altitude 425 ft
Photo ofSallobenteko pilotalekua Photo ofSallobenteko pilotalekua

Sallobenteko pilotalekua

PictographWaypoint Altitude 426 ft
Photo ofSallobenteko San Lorentzo Photo ofSallobenteko San Lorentzo Photo ofSallobenteko San Lorentzo

Sallobenteko San Lorentzo

PictographWaypoint Altitude 387 ft
Photo ofSan Roke Photo ofSan Roke

San Roke

PictographWaypoint Altitude 433 ft
Photo ofSanllobenteko bolatokia

Sanllobenteko bolatokia

PictographWaypoint Altitude 224 ft
Photo ofZabalatorre Photo ofZabalatorre

Zabalatorre

Comments

    You can or this trail