DEBA ARROKO BAZTERRAK. Debatik Itziarrera Santa Katalinari bisitea eginik
near Deba, País Vasco (España)
Viewed 143 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide hau zinez ederra da, aukerea emoten deuskulako Gipuzkoako baserri aldeko paisaia zabalak eta itsas aldeko ikuspegi zoragarriak ikusteko, baita aitatzeko moduko momumentuak be.
IBILBIDEA
Debatik urtengo dogu Itziarrera ioian galtzada zaharra zanetik gora, gaur barriturik badago be. San Roke baseleizaren parean bide zabala itxi eta sartuko gara Santa Katalinaraino eroango gaituan estrata zahar eta politean.
Santa Katalinatik atzera egingo dogu Itziarrerantz joten dauen bidezidorragaz bat egin arte, eta aldats gora egingo dogu bertatik. Goialdean, porlanazko burdi-bide baten ibiliko gara, baserrialdeko paisaia atseginak ikusten. Gero, bide zabala itxi eta Itziarreraino eroango gaituan bidezidor bati lotuko gaiakoz. Eta laster Itziarrera helduko gara.
Itzultzeko, bide berean ibiliko gara atzera, baina Deba gainean gagozala, herriraino artez jasten dan bidea aukeratuko dogu, zuzena ez eze, polita be bada eta.
BIDEAN ZER IKUSI (PASAIA ZORAGARRIAZ GAINERA)
Monte-Real de Iciar-eko (Itziar) biztanleak 1294an uri-gutuna jaso eben Alfonso IV. erregearen eskutik. Honeek kostaldera hurreratu gura ebenetik, Monreal de Deva herria sortu eben 1343. urtean, halan arrantzan jardun, baleak ehizan egin eta, orokorrean, itsasoa ustiatzearren.
Debak ondare historiko handia dau, historiaurretik hasita, baita natur ondare garrantzitsua be, Geoparkea kasu. Halan, asko dau ikusteko, eta webgune honetan dozu informazinoa eskuratzeko bidea:
https://www.deba.eus/eu/turismoa/herria/ondarea
Halanda be, labur-labur aita daiguzan ibilbidean ikusiko doguzanak.
BIDEAN
-Santa Maria eleizea (Deban bertan)
XV-XVI. mendea. Gotiko-errenazentista, estatuko monumentu nazionala; Euskal Herriko erlijio arkitekturako lanik onenetarikoa da.
Portada polikromatua dau, XV. mendekoa, baina XVII. mendean margotua. Erretaula nagusia XVII.ekoa da, estilo errenazentistakoa, baina apaingarriak guztiz barrokoak dituz.
Eleiza barruko kapera bakotxa monumentu bat da. Eskumako aldean, San Antonen kaperan, XVI. mendeko Flandesko triptiko eder bat dago.
Sakristia barrokoa da (XVIII).
Klaustroa 1500. urte aldera hasi ziran eregiten, eta Gipuzkoako zaharrena da. Trazerietan (bentanetako apaingarrietan) XVI. mende hasierako trazeriak eta 1547ko trazeria errenazentistak txandakatzen dira.
-San Roke baseleizea
Itziarrera joateko egoan galtzadan dago. Lehenengo aitamena XVII. mendekoa da. San Roke egunean, abuztuak 16, bertan Eskudantza dantzatzen da.
-Santa Katalina baseleizea
Lehen aitamenak 1515ekoak dira. Kostako Done Jakueren Bideko erreferentzia-gunea da. Alexandriako Santa Katalinari eskainia, haren gurtzea Kurutzaden ondorioz eta itsas gizonen eskutik zabaldu zalako.
-Itziarko santutegia (Santa Maria eleiza)
Indar erlijioso handikoa. Santutegiaren eragina kosta osora zabaldu da Itziar herrigune egin zenetik.
Eleizea oso aspaldikoa da, XVI. mendean barriztau zan arren. XIII edo XIV. mendean eleiza bat eregi eben, eta horren azterren batzuk badirauen lez, osagai gotikoak ikusi daitekez errenazentisten artean.
Erretaula (XVI) platereskoa da, eta Ama Birjinaren bizitzea irudikatzen dau. Itziarko Ama Birjinaren irudia erromanikoa da, lehenago egoan tenplu baten azterrena. Gipuzkoako zaharrena dala uste da, Irungo Junkalekoagaz batera. Euskal ikonografiako irudirik ederrenetarikoaren ospea dauka.
Marineruen zaindaria dan lez, euskal marineruak gurtu izan dabe.
Eleizearen kanpoaldean, iparraldean, Jorge Oteiza eskultorearen "Amatasuna" artelana dago.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments