DEBA-ZUMAIA-ZARAUTZ (GEO PARKEA)
near Deba, País Vasco (España)
Viewed 232 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
IGOERA
Hemendik hasten den bidea ohikoa bada ere, posible da GR121 ibilbidearen seinaleak (gorriak eta txuriak) erabiltzea, baina horretarako herrigunean bat egin beharko genuke eurekin.
SANTA KATALINA ERMITA
hemen bat egingo dugu GR121 ibilbidearekin. Hemendik aurrera bere seinaleak jarraituko ditugu Zarautzeraino.
ALGORRI (DINOSAURIOAK)
Duela 60 miloi urte desagertu omen ziren dinosaurioak. Bertan ikus daiteke geruza.
ZULOAGA MUSEOA
Zumaia herri polita da, turismo eskaintza zabalekoa. Ignacio Zuloaga eibartar magolari ezagunari eskeinia dago, Zumaian bizileku izan baitzuen. Museoa Urola ibaiaren bokalaren ekialdeko ertzean dago, Santixo hondartza eta Zumaiako kirol-portuaren artean. Bertan, Santiago baseliza ere badago. XX. mendearen hasieran Santiago baseliza Ignacio Zuloaga margolariak erosi zuen.
ASKIZU
Getariako (Gipuzkoa) auzoa da. Getariako mendebaldean dago, Zumaiarekiko mugan. Eliza zaharra eta dozena bat eraikin dituen etxaguneak eta hainbat baserri sakabanatuk osatzen dute. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, Askizuk 95 biztanle zituen.
GARATE GAINA ETA ARTELATZA
Mendebaldeko Mediterraneo itsasoan jatorria duen zuhaitz hori oso zabalduta dago, bere azaletik artelazki ateratzen dutelako[1]. Haren ezkurrak ere txerriak elikatzeko erabiltzen dituzte. Euskal Herrian populazio bakan batzuk aurkitu daitezke, bereziki iparraldean, Baiona eta Biarritz inguruan, eta Getaria eta Zarautz arteko lurretan. Bitxia da artelatza Kantauri isurialdean egotea, berez klima mediterraneokoa baita. Bizitzeko klima lehorra eta silizio askoko lurra behar ditu artelatzak, baina Getaria eta Zarautz arteko itsasertzean, ordea, mikroklima berezi bat sortzen da, tenperatura epel samarrekin, eta, gainera, eremu batzuetan lurra aberatsa da silizioan.
GALTZADA ZAHARRA (ZARAUTZ)
Azken kilometro eta erdi antzinako galtzada bat zapalduz egiten da. Berau babestutakoa da.
You can add a comment or review this trail
Comments