Donostia. Beriyo. Igeldo. Kukuarri. Aitzasate. Arratzain-Bordatxo. Igara. Donostia(asfaltoa minimizatuz)
near Konporta, País Vasco (España)
Viewed 116 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Igeldo herrira igotzeko bide hau Beriyo auzoko futbol-zelaiaren gainetik pasatzen da. Ibilbideari Andrestegi kaleko Etna kafetegian eman diot hasiera. Kafe kontutan adituek diotenez kafe ezin hobea prestatzen dute bertan. Beriyo futbol zelaian gainean gaudelarik mendian gora doan bidexka hartuko dugu (04 bidegunea).
Ondoren basoan (banbu? edo kainabera? ikusgarriak) gora egingo dugu Lasarmendi bideraino. Hortik Kukuarriraino ohiko bidetik (2h 40 min). Detaile bat. Usarbe baserrian, bide bazterrean iturri ederra dago (15 bidegunea).
Errepidez Donosti aldera hartuz 18. bidegunean mendian sartuko gara gurutze metaliko erraldoi baten aldamenetik pasatuz (Aitzasate).
Jaitsiera hau guztiz ezezaguna da niretzat. Autopistara iritsi baino lehenxoago Gipuzkoako animalien babeserako soziedadearekin topo egingo dugu (3h 50 min). Autopistaren gainetik pasa eta gero 23.bidegunean pinudian sartzen da bidean Arratzainera (edo Bordatxo?)
igotzeko. Pinudia ez dago oso zikina, nahiko ongi igo daiteke. Hala ere tontorretik oso gertu nagoela ez dakit nora jo. Zuzen igotzeko zikin samar dagoela iruditzen zait eta, horregatik, ezker egiten dut. Luzeagoa da baina erosoagoa. 4h 40 min. Arratzain-Bordatxo tontorra pinuz inguratua dago erabat, bertatik ez dago ikuspegi zabalik.
Behin errepidean, Donostiara noa Igara auzoan barrena. Autobusaren geltokian bukatu dut ezkursioa. 6h 10 min.
Ibilbide honen alde positiboa da bi paraje aski ezezagunen zehar pasatzen dela; "Beriyoko basoa" eta Aitzasatetik autopistarainoko tartea, asfaltoa, neurri adierazgarri batean, saihestuz gainera. Hala ere, nire gusturako, luzeegia.

Waypoints
Intersection
1,166 ft
26 Eskuinerantz, gora. Ezkerrerantz, behera
Eskuinerantz, gora. Ezkerrerantz, behera
You can add a comment or review this trail
Comments