Activity

Donostia Zarautz

Download

Author

Trail stats

Distance
11.53 mi
Elevation gain
1,509 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,509 ft
Max elevation
748 ft
TrailRank 
21
Min elevation
0 ft
Trail type
One Way
Coordinates
4786
Uploaded
May 26, 2016
Recorded
May 2016
Be the first to clap
Share

near Lorea, País Vasco (España)

Viewed 648 times, downloaded 4 times

Itinerary description

Donostiatik Zarautza oinez, jende oso gutxik ezagutzen duen bidetik.
Oria ibaiaren bailararen ikuspegi ezin hobea eskaintzen du ibilbideak, eta Donostiatik Oriorainoko bide laburrena horixe da.
Hasiera Unibertsitatean dauka, bertatik, igarako industrialdera joan behar da, trinketea pasa, eta Usurbil aldera edo kanpin aldera doan bidean sartu behar da. Bide hau erreka dotore baten ondoan doa, txorien kantuak entzunaz, Donostiatik hain gertu halako bide lasairik dagoenik imajinatzea zaila da. Tartean tartean puta etxera doan edo bertatik datorren kotxeren bat pasatzen da, baina oso gutxitan. Pare bat kilometroren ondoren Kanpineko bidegurutzea eskuinean laga eta Usurbilerantz hartu behar da. Hortxe hasten da aldapa. A-8 autobidearen azpitik pasatzen den zubiraino etenik ez du aldapak. Autobidearen bestaldera pasatakoan bistak gozatu ederra hartuko du, hego aldea ikusten hasiko baikara: Adarra, Aralar, Zubieta, Lasarte... Baina aldapa ez da han bukatzen, ez horixe! Oraindik Arratzain sagardotegiraino igo behar da. Beste kilometro eta erdi. Handik mundua ikus daiteke: Larrunetik hasi eta Izarraitzerainoko guztia: Ernio, Andatza, Oria ibaiaren ibarra eta meandroak... Iristeko aldapa igo behar izan dugu, baina saria dauka bukaeran. Arratzainetik mendebaldera jarraitu behar da, ia laua den bidean, baina poliki poliki beheranzko joera duen bidean. Aginagaren gainetik pasako gara, sagarrondo ugari ikusiko dugu, bai eta gereziondo eta gaztainondoak ere. Jende oso gutxi eta bide lasaia. Halako batean Aginagatik urdaira sagardotegira doan bidearekin egingo dugu topo, kasurik egin gabe jarraitu aurrera, beste aldapatxo bat igo behar da hor, laburra baina pika. baso zoragarri batean hasten da aldapa, erreka zuloak duen hezetasunak sortutako garo ugariz betetako ingurune berezia. Aldaparen ondoren berriz behera, eta berriz N635etik datorren bidearekin egingo dugu topo, Hau jarraitu egin behar da, hasieran pittin bat gorantz, eta lehenengo bidegurutzean Oriora markatzen duen seinaleari kasu egin, Igeldo aldera doan bidea baita. Ur jauzi dotore bat ikusiko dugu, presa moduko bat baitago, garai batean errotaren bat edo elektrizitatea sortzeko egina, baina gaur egun erabilerarik ez duena. Puntu horretan, autobidea ere ikusiko dugu, ez da ordea autobiderantz joan behar, ezkerrerantz eta gorantz egiten duen bidea hartu behar da. Harriz egindako bidea da, harri solteak daude, eta gora iristean, borda edo astotegi txiki bat kusiko dugu. Astotegiaren ondoan basora doan bidea dago, lurrezko bidea, eta bertan sartu behar gara. Bideak gora egiten du eta mendiaren hegoaldera begira dagoen mahastiaren gaineraino iristen da. Mahastian behekaldean, etxeetaraino, joan gabe, mendebaldean jarraitzen du lurrezko bideak, eta hari jarraituz Oriotik autobidera doan bideraino iritsiko gara. Oriorainokoa egina dago.
Oriotik ibai ondotik, Oribar-zaharreko hondartzaraino oso lasai joan daiteke, batere aldaparik gabe, eta ondoren, Kanpineko bidetik Zarautzeraino iritsi daiteke. Badago bide zuzenagorik, baina egun horretan hau egitea erabaki genuen.
Kanpinera iristean beste gozatua hartuko dugu, alde batetik iturria dagoelako, bestalde, Zarautzen ikuspegi zoragarria dagoelako, atzean Getariako arratoia itsasoan nola murgiltzen den ere ikusiko dugu, turista guztiek zientoka argazki ateratzen dituzten puntua da hori. Disfrutatu!

Comments

    You can or this trail