Activity

Dozola eta Argaraieta. Fago herritik zirkularra

Download

Trail photos

Photo ofDozola eta Argaraieta. Fago herritik zirkularra Photo ofDozola eta Argaraieta. Fago herritik zirkularra Photo ofDozola eta Argaraieta. Fago herritik zirkularra

Author

Trail stats

Distance
9.55 mi
Elevation gain
3,202 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,202 ft
Max elevation
4,606 ft
TrailRank 
28
Min elevation
4,606 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 37 minutes
Time
5 hours 56 minutes
Coordinates
2768
Uploaded
August 5, 2023
Recorded
August 2023
Be the first to clap
Share

near Fago, Aragón (España)

Viewed 17 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofDozola eta Argaraieta. Fago herritik zirkularra Photo ofDozola eta Argaraieta. Fago herritik zirkularra Photo ofDozola eta Argaraieta. Fago herritik zirkularra

Itinerary description

Bi mendi hauek, Euskal Herriko 100 mendi zerrendetan agertzen dira; ibilbideak biak kateatzen ditu Fago herritik eta bukatuta. Hasieran eta bukaeran pistaz guztira 2km gehienez egingo ditugu; gainerako guztia bide estuetatik egiten da.
Herritik, errepidez iparraldera hartu eta aurrean daukagu San Kristobal baseliza; bertara igotzeko, ezkerrera doan pista hartu eta gorago eskuinera eginaz iritsiko gara. Hemendik gora, markatuta dagoen bidezidor estua hartuko dugu, iparraldera doana. Repatauda eta Marianico lepo belartsuak pasa eta irabazitako altuera zertxobait galdu beharra dago; Matamachos mendatetik datorren bidezidorrera aterako gara; bidezidor hau mendebaldera doa eta Dozola-rako seinalea ere bertan dago; beraz, hemen, ezkerrera hartuko dugu; Nafarroa eta Huesca arteko mugatik (Garde/Fago) gertu ibiliko gara Argaraietara iritsi arte.
Dozola mendiak harkaitza handi bat du gainean; bidean dauden apatxetak, bertara iristean, bukatu egiten dira eta paretan katuka igo beharra dago, pasabide errazenak bilatuz. Dozola, (1.402m; 2h 25min).
Gainez-gain, bide garbirik gabe hasieran mendebaldera jaisten joango gara; ondoren hegoaldera bira eman eta pareta bat jaitsiko dugu; helduleku onak daude. Mugaren lerroa jarraituz, bide argirik gabe eta ezpel artean, hegoaldera jarraituko dugu. Beherago bidexka garbiago dago.
Argaraieta aurrez-aurre daukagunean, ezkerretik bira handi bat eman eta atzetik igoko dugu. Bidezidorra argia da ia denbora guztian; GR15-ean amaitzen da. Bertara iristean, eskuinera hartu eta markak jarraituz goraino eramango gaitu. Bidean kobazulo handi bat ikusiko dugu goitik; gorago, ia lepora ateratzean, eskuinera eramango gaitu. Lehenik, “Muga de las tres cruces”: Zaragoza, Huesca eta Nafarroa elkartzen diren puntua; (ez muga eta gurutze arrastorik ere ez), tontorra eta berehala Argaraieta, (1.267m; 4h 30 min).
Argaraietan, erpin geodesikoaren gain, GR-15 ibilbidearen kartel bitxia dago: hemen hasten da GR-15 eta El Pont de Suert-en amaitu.
Herrirako jaitsiera oso erraza da, GR-15 jarraitu. Fagora inguratzean pistaz egingo ditugu azkeneko 1,5km-ak

Waypoints

PictographCar park Altitude 3,106 ft

Fago

PictographIntersection Altitude 2,934 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 2,979 ft

Eskuinera

PictographWaypoint Altitude 3,025 ft

San Kristobal baseliza

PictographMountain pass Altitude 3,777 ft

Repatauda lepoa

PictographMountain pass Altitude 4,191 ft

Marianico lepoa

PictographIntersection Altitude 3,798 ft

Ezkerrera

PictographIntersection Altitude 3,986 ft

Ezkerretik

PictographSummit Altitude 4,608 ft
Photo ofDozola

Dozola

PictographIntersection Altitude 3,632 ft

Eskuinera

PictographIntersection Altitude 3,583 ft

GR15. Eskuinera eta gero hona itzuli

PictographWaypoint Altitude 3,561 ft
Photo ofKobazuloko bista

Kobazuloko bista

PictographSummit Altitude 4,086 ft

Muga de las tres cruces

PictographSummit Altitude 4,150 ft
Photo ofArgaraieta

Argaraieta

PictographIntersection Altitude 3,038 ft

Erreka gurutzatu

Comments

    You can or this trail