Dunas de Liencres Natura parkea
near Boo, Cantabria (España)
Viewed 33 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
IBILBIDEA OSORIK IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2024/02/dunas-de-liencres-zirkularra.html
- Mirador de las Dunas (1.5 km)
- Playa de Canallave (2.4 km)
- Playa de Valdearenas (2.9 km)
Dunas de Liencres Natura parkea ezagutzeko ibilbide zirkularra. Sei kilometro erdi pasatxo honetan dunen bi eremu ezberdinak ezagutzeko beta izango dugu, batetik ereinduriko pinadiaren bitartez gelditu diren dunen eremua eta ondoren hondartza bisitatu eta gero inguruko duna mugikorrak. Itzulera ibaiaren bokaletik burutuko denez, padura ere ezagutuko dugu.
Ibilbidea eta altimetria:Liencreseko dunak ezagutzeko ibilbidea
Altietria, desnibel urrikoa da
Liencres eta Boo herriak elkartzen dituen errepidetik gerturatuko gara Liencresen dunen parke naturaleko sarrerara iristeko. Han kotxea askaltokian utzi eta pinaditik ibiltzen hasiko gara.sLiencreseko natura parkeko askaltokiaBide aunitz ikusgai izango dira dunen artean baina guk zabalenetik iturria eta etxolaren gibeletik beherantz doanetik jarraituko dugu.
Ibilbidearen hasieranHasierako eremu honetan dunak aurreko mendearen erdi aldean ereinduriko pinadiarengatik eremuan finkatzea lortu zituzten. Beraz bideak gora behera ezberdinak izango ditu, dunen egitura eta altuerari egokituak.
Dunak pinadiak finkaturikParke Natural hau kosta-lerroan dago, Punta del Águilatik mendebaldera, Miengon, Hozeko kanaleraino, ekialdean, Santa Cruz de Bezana eta Santander udalerrien arteko mugan, itsasertzeko tarte horretako uhartetxo guztiak barne. Gainera, barnealdean, Parkeak Pas ibaiaren estuario osoa eta La Picota edo Tolío mendiaren zati handi bat hartzen ditu.Pas ibaiaren (Mogroren itsasadarra) bokalean dago, Pielagos udalerrian, Kantabriako itsasertzaren erdialdean, eta 1986an Parke Natural izendatu zuten.Pinadian
Tarte honetan itzaletik joko dugu, bide arras erosoa bihurtuz. Gainera lurra trinkotuta dagoenez ibilbidea errazten du.Itsasoaren eraginez sorturiko landaredi oparoaItsasora gerturatu ahala, nahiz eta lurra area edo dunaz osaturik izan, landaredi oparoa ikusgai izango dugu.Hala ere tarte batzuetan, behatoki batetara gerturatzean errate baterako, area nabarmenduko zaigu bidean.
Duna batetatik goraItsasora gerturatzean zurez osaturiko behatoki batetara gerturatuko gara.Liencresko Dunen Parke Naturalak 195 hektarea ditu, eta edertasun handiko kala eta bi hondartzaz osatuta dago, Valdearenas eta Canallave itsas pinuzko baso handi batez eta duna-sistemaz.Hondartzaren atzean dunak daude, Espainiako iparraldeko garrantzitsuenetakoak, interes geomorfologikoagatik, eta ezaugarri ekologiko eta paisajista bereziak dituzte.BehatokiaBehatokiaBehatokia bisitatu ostean itsasorantz joko dugu, pinadia gure gibelean utziz.
Itsasorako bideanErrepide batetara aterako gara eta bertatik, ezkerreko norantza jarraituz, hondartzen aldera joko dugu.
Errepidetik ezkerreko alderantz
Kostalde hautsia edo Costa Quebrada
Errepideak hondartza aldera eramango gaitu, poliki poliki altuera galduz.
HondartzetaraAurrenik Canellaveko hondartzara iritsiko gara.
Canellaveko hondartza
Dunetako loreakHaizearen eraginez sortuak, itsasertzeko korronteen hondarrak eta Pas ibaikoak biltzen dituena, bi duna-eremu bereiz ditzakegu: duna mugikorren bat, hondartzaren ondoan dagoena, haizearen eraginez barnealderantz aurrera egin duena, eta 1949. urtean finkatu zirenak, paisaia berri bati mesede egin zion itsas pinuzko baso-masa bat landatuz, eta haren hedapena geldiaraztea lortu zuena; beste duna-motak finkatzea lortu du zenbait landare-espezieren laguntzari esker, hala nola hareazko ihia edo itsas kardua.Liencresko Dunen Parke Naturalean muga batzuk daude duna-sistema zaintzeko, baina ez dute inolako eragozpenik parkeaz gozatzeko.

Waypoints
Car park
234 ft
Parque Natural Dunas de Liencres
Parque Natural Dunas de Liencreseko aparkalekuan izango dugu ibilbidearen hasiera
You can add a comment or review this trail
Comments