Ebrón ibaiko arroila2017-08-14
near El Cuervo, Aragón (España)
Viewed 643 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Txango berezia gaurkoa, eremu idor baten barna, landaredi mediterraniarrez inguraturik, xerofilatuak diren batzuren artean eta lurzoru lehor batetik ibiltzean, ibaiak bizia ematen dion ertzeekin kontraste galantak eskaintzen dizkigu. Gainera urteen poderioz, uraren higadurak sortu dituen arroila honen gune estu eta pareta altuz inguraturikoak bikain nabarmenduko dute lur hauen kontrasteak.
Erran genezake txango honek abenturarako elementu anitzez osaturik dagoela, bide zabal eta erraxetatik, amildegiz inguraturiko bidexketara; ibai arroaren lautadetatik arroilaren ebakidura lirainetara. Harri zubi ikaragarria, amildegiak, bainua hartzeko putsu garden eta freskoak, ibai arroetako landaredia, mendi mediterraniarraren landare usainkor eta ur-jausi handi bat ere. Ebron ibaiaren ur gardenak eta paisaiak liluraturik utzi gaituzte.
Ibilbidearen hasiera El Cuervo herrian izango dugu. Berez herritik aurrera segi eta ibaiaren ertzean aparkaleku txiki bat aurkitu dugu, harrain-aztegi baten hesien inguruan.
Ebrón ibaiaren aurreneko irudiak eta gure autokarabanerako aparkalekua
Ibaia zeharkatu eta aldapatik gutxira zutoin bat ikusiko dugu. Pista horretatik jarraitu beharko dugu kilometro batzuetan zehar. Hasiern haranaren paretak ikusiko dira, baina harana zabala den guneetan mahastiak eta fruitu arbolak izango ditugu ere.
Pistak ibaia igaro egiten du puntu batean, baina gure martxaren eskuin aldean aurreneko zurezko zubiaren bitartez gaindituko dugu.
Aurreneko zurezko zubia, baina ez azkena.
Gure bidea jarraituz pistaren amaierara iritsiko gara, bertan aparkaleku eta askaltokia dago. Hemendik aurrera jende guztiak oinez egin beharko du bidea.
Askaltokia
Arroilaren bidearen zutoina eta azalpen panela. Bertan aintzineko arrantzale lanbideaz mintzo da.
Bidea estutu egiten da eta segituan aurreneko pasabide prestatuarekin topo egingo dugu. Arroila estutu egiten da eta sasi pareta betetik igo eta jaitsi egin beharko da. Ez du inolako zailtasunik erakusten dena ongi ekipaturik dago eta.
Ondoren harana apur bat zabaltzen da eta Ebron ibaiko urak baretu egiten dira.
Geroago berriz ibaia zeharkatu beharko da zubia erabiliz eta hnadik gutxira arroila estutu egiten da.
Arroilaren hormak nagusituko dira tarte honetan.
Ibaia zeharkatzeko bertze zubi bat.
Gutxina gutxina estutuz eta momentu batean ibaiaren gainetik zeharkaleku batzurekin topo egingo dugu.Abenturarako abagunea. Freskotasunak eta uraren zaratak nagusitu egiten dira tarte honetan.
Gehiago irakurtzeko http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/08/ebron-ibaiko-arroilak.html
Waypoints
Abiapuntu
El Cuervo herriko igerilekuetatik segi eta Bidearen hasieran topaturiko aparkaleku txikia
ERROTA
Aurrietan dagoen errota zaharra. Kanpoko aldean errota-harri bat ikusgai dago, hala ere hirdroelektrizitatea eskuratzeko turbina baten zatiak ere ikus daitezke.
Gurutze 01 eskuinera
Hasierako bidegurutzea. Guk ibaiaren aldamenean aparkatu genuen beraz tartetxo hau ibili izan genuen
Gurutze 04 ezker
Tormonetik bueltan Mendate batetara igo beharra dago. Han bi aukera izango ditugularik. Nire kasuan beheko aldera, ezkerrekoa hartu nuen.
Gurutze harrizko-zubia
Zura batekin markaturik dagoen bide nagusitik ateratzen den bidexka ibaira jaisteko.
Gurutze harrizko-zubia 01
Bertan bi aukera ditugu, edo harrizko zubitik pasa eta ibaiaren ertze batetik joan, edo bertzela Tormon aldera zuzenago egin.
Gurutze Zutoin 01
Aurreneko Bidebanatzea. Tormon herrira igotzeko bi aukerekin, edo Ebrón ibaiko behatokietatik edo eta harrizko zubira joatekoa.
Gurutze03 eskuin
Igoeran eskuinetik, ibai ertzetik joko dugu, errotak diren eremura iristeko. Itzuleran pista hartuko dugu.
Behatokia
Igoerako bideak, irteeratxo bat du arroilaren ikuspegietaz goxatzeko beta eskaintzen diguna.
Ebron ibaia Harrizko zubiaren azpitik
Ibaiaren uretan sartu eta harrizko zubi erraldoi honen ikuspegi berezietaz goxatzeko beta izango dugu. Tentuz ibili ura hotza dago eta.
You can add a comment or review this trail
Comments