Activity

Egiarko mairu-baratzeak

Download

Trail photos

Photo ofEgiarko mairu-baratzeak Photo ofEgiarko mairu-baratzeak Photo ofEgiarko mairu-baratzeak

Author

Trail stats

Distance
6.1 mi
Elevation gain
1,201 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,201 ft
Max elevation
1,269 ft
TrailRank 
54 4
Min elevation
149 ft
Trail type
Loop
Moving time
2 hours 12 minutes
Time
2 hours 47 minutes
Coordinates
1655
Uploaded
March 12, 2023
Recorded
March 2023
  • Rating

  •   4 1 review
Share

near Ergoien, País Vasco (España)

Viewed 334 times, downloaded 22 times

Trail photos

Photo ofEgiarko mairu-baratzeak Photo ofEgiarko mairu-baratzeak Photo ofEgiarko mairu-baratzeak

Itinerary description

Oiartzungo estazio megalitikoa, izen bereko harana osatzen duten mendietan kokaturik dago. Gaur egun, trikuharri bat eta 60 mairu-baratze (harrespil) daude 18 gunetan kokaturik. Ibilbide zirkular hau burutuz gero, horietako bat ezagutzeko parada izango dugu, zazpi mairu-baratzez osatutako Egiarko harrespil-gunea hain zuzen ere.

Oiartzungo Ergoien auzoan dagoen Olaizola jatetxearen aparkalekuan emango diogu hasiera ibilaldiari. Errepidearen beste aldean dagoen Arditurriko bidegorrira igo eta bertatik laurehun metro pasatxo beteko ditugu bidegurutze batekin topo egin arte. Bidegorria utzi eta eskuinetik ateratzen den bide zabaletik aurrera egingo dugu. Porlanezko bidean zehar, Telleritxiki baserria lehenik, eta geroago Lezoti eta Bornaetxea etxaldearen ondotik igaroko gara Zuloagagainera heldu arte. Hemen porlanezko bidea amaitu eta eskuinetik gorantz egiten duen lurrezko bidetik gora egingo dugu. Gaztainondo eta pinu artean zabaltzen den bideak Larremotx baserri ederraren ondora eramango gaitu. Baserriraino heltzen den bide zabaletik jarraituko dugu eta gain batera heltzean hau utzi eta eskuinetik marrazten den xendan zehar Egiederrera igotzen hasiko gara. Puntu honetan bat egingo dugu Oiartzundik Elurretxeko leporaino doan PR-Gi 1011 bide balizatuarekin.

Tontorrera zuzentzen den malda piko eta gogorrari ekingo diogu segidan eta, gora heltzean, ikuspegi zabalaz gozatzeko aukera izango dugu. Tontorretik ateratzen den bidezidorretik erraz ailegatuko gara Egiarko multzo megalitikora. Burdin Arokoa den multzo hau P. Soralucek aurkitu zuen 1909an, eta 1912an eta 1967an induskatu zuten Telesforo Aranzadik eta Jesus Altunak, hurrenez hurren. Urte askoan zehar, bertan zuhaiztia zegoen, eta, beraz, gaur egun ikus daitekeena antzina oharkabean pasatzen zen. Multzo megalitiko ikusgarri honek zazpi mairu-baratze (harrespil) ditu eta horietako batek ia bi metroko lekukoa du. Harrespil horiek diametro desberdinak dituzte (2 eta 7,5 metro artekoak), eta bertako osagaiek ere askotariko tamaina, forma eta altuera dute. Inguruan dauden harkaiztegietako blokeez osaturik daude, baina horietako bat harkaitz-azaleratze natural batean dago.

Trikuharriak baino geroago eraikiak dira harrespilak edo lurpean sartutako harriez osatutako zirkuluak. Mairu-baratze edo Jentil-baratze ere deitzen zaie. Harrespil hauen barruan lurperatuta, hildakoak erraustearen ondoriozko errautsen zati bat gordetzen zuten. Errausketa barrutiaz kanpo egiten zuten, urrunduta, eta egur eta hezur erreen errautsak harrespilaren zentrora eramaten zituzten, eta bertan uzten zituzten, zuzenean lurzoruaren gainean edo harriz osatutako kutxatxo batean.

Multzo megalitiko ederrari bisita egin eta gero, bide landu eta eroso batek muinoa inguratu eta Elurretxera doan errepidera eramango gaitu, bi argibide-taulen ondora. Errepidearen azpiko aldetik marrazten den xendan barrena Buenavista baserrira jaisten den porlanezko pistara aterako gara eta bertatik igoko gara errepidearekin bat egin arte. Hau gurutzatu eta aurrez aurre dugun bidetik igotzen jarraituko dugu. Bide-seinale zuri eta horiek eskuinera egitera gonbidatuko gaituzte eta bertatik zabaltzen den bidean zehar, Lerungo haitzak inguratu eta Lerunzabalera iritsiko gara. Beltzaizko gaina inguratzen duen bideak Bosbidetako lepora eramango gaitu. Puntu honetan balizatutako bidea utzi eta aurrez aurre dugun porlanezko bide zabaletik jaisten hasiko gara. Bihurgunera heldu aurretik, ezkerretik ateratzen den lurrezko pista hartu eta bertatik jarraituko dugu altuera galtzen Arditurriko meategien aparkalekuraino iritsi arte. Meategietara doan bidea ezkerrera utzita, Arditurriko bidegorritik hiru kilometro bete beharko ditugu abiapuntura itzultzeko.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 194 ft
Photo ofOlaizola jatetxea

Olaizola jatetxea

PictographIntersection Altitude 148 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

PictographWaypoint Altitude 643 ft
Photo ofLarremotx baserria

Larremotx baserria

PictographSummit Altitude 1,083 ft
Photo ofEgieder

Egieder

Photo ofEgiarko mairu-baratzeak

Egiarko mairu-baratzeak

PictographMountain pass Altitude 1,152 ft
Photo ofLerunzabala

Lerunzabala

PictographMountain pass Altitude 1,201 ft
Photo ofBosbideta lepoa

Bosbideta lepoa

PictographWaypoint Altitude 410 ft
Photo ofArditurriko bidegorria

Arditurriko bidegorria

PictographWaypoint Altitude 217 ft
Photo ofArditurriko bidegorria

Arditurriko bidegorria

PictographWaypoint Altitude 180 ft
Photo ofErgoien

Ergoien

Comments  (1)

  • Photo of jmlizarazu.izal
    jmlizarazu.izal Mar 17, 2023

    Kaixo Mikel.
    Josemari Lizarazu naiz, Gasteizen bizi den Goierritar bat eta Wikiloc en jarraitzen zaitut ( jmlizarazu.izal).
    Aguraingo mendi taldeko kide bat naiz eta Entzia aldetik asko ibiltzen gera.
    Pyrenaikan ikusi dut zure Baso Sorginduaren erreportaia. Info gehiago nahi baduzu, sortzailea ezagutzen dut arremanetan jarri nahiean interesik baduzu.
    Eta Entzia edo Arabako mendi inforik nahi baduzu ere bai.
    Ondo izan

You can or this trail