Activity

EGOARBITZA: Aixolako urtegia, Erdella, Elgeta, Egoarbitza, Aixola.

Download

Trail photos

Photo ofEGOARBITZA: Aixolako urtegia, Erdella, Elgeta, Egoarbitza, Aixola.

Author

Trail stats

Distance
9.67 mi
Elevation gain
2,549 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,549 ft
Max elevation
2,286 ft
TrailRank 
24
Min elevation
1,007 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 53 minutes
Coordinates
895
Uploaded
November 22, 2023
Recorded
November 2023
Be the first to clap
Share

near Ariola, País Vasco (España)

Viewed 25 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofEGOARBITZA: Aixolako urtegia, Erdella, Elgeta, Egoarbitza, Aixola.

Itinerary description

Aixolako urtegitik abiatzen den ibilbide zierkularra:
- Santamariñe Zar (3.5 km)
- Erdella (5.8 km)
- San Urbano Ermita (6.8 km)
- San Roke baseliza (9.4 km)
- Egoarbitza (12.6 km)

Aixolako urtegia hartuko dugu abiapuntutzat, Elgeta, Ermua, Zaldibar, Elorrixo eta Eibarko lurraldeetan barrena eramango gaituen txango zirkular hau egiteko. Erlojuaren kontrako norantza hartuta, lehenbizi urtegiaren babes horma gurutzatuko dugu asfaltozko pistan aurrera eginaz. Pista asko daude mendian gora egiten dutenak; hori dela eta, track-ari kontu handiz jarraitzea ezinbestekoa izango zaigu.
Lehenbizi Santamariñazar gailentzea izango da helburua (676m) eta ondoren Erdellarantz egingo dugu (682 m). Tontorreko pagadia atzean utzita, hemendik Pagatza mendatera jaitsiko gara eta errepidean jarraitu beharko dugu Elgetarantz, mendatearen izen berbera daraman industrialdea gurutzatu beharko dugularik. Ondoren Eibarrerantz daraman errepidea hartuko dugu eta San Roke baseliza pasa ostean Larrain izena daukan txaletaren albotik igarotzen den bidea hartu beharko dugu. Bide honek, egingo ez dugun Lepasolo mendiaren ezkerretik ibiltzera eramango gaitu Egoetxeaga auzora daraman errepidearekin topo egin arte.
Errepidea gurutzatu eta Egoarbitzara daraman bide zabala hartuko dugu tontorrera iristeko. Eskuinean bat eta aurreraxeago beste bi txabola utziko ditugu ezkerrean Egoarbitzako kanpara iritsi arte, non Beste txabolatxo bat topatuko dugun. Hemendik 2 aukerak hautatu daitezke Egoarbitzako tontorrera iristeko (773), norberaren gustuen arabera, zentzu batean zein bestean, zeren eta berriz ere puntu berdinera bueltatu beharko da jaitsierari ekiteko.
Tontorra egin ostean eta behin kanpan gaudela, berriz ere jaitsierako bidea hautatu beharko da. Bidearen hasiera hain nabaria ez izan arren, zelaian antzematen da, tontorrari bizkarra emanez Karabietako lepora daraman bidea ezkerrean uzten dugula. Pintxodun hesia edukiko dugu ezkerretan bidearen hasieran eta aldapan behera egin ahala pagadi bat eskuinean. Pagadia utzi ostean, piñadian beherantz egingo dugu porlanezko pista batekin topo egin arte. Ezkerretara hartu eta metro gutxi batzuk egin ostean, eskuinera biratu beharko dugu berriz Aixolako urtegira daraman bidea hartzeko. Behin egurrezko atramadura pasata, urtegira jaistea besterik ez zaigu geratzen, bide zabalago batean barrena. Honek urtegiari bira ematen dion pistara eramango gaitu non eskuinera hartuaz kotxera iristeko geratzen diren azken metroak pistaz egingo ditugun.

Comments

    You can or this trail