EITZA-IZAZPI-PAGOTXETA-SAN KRISTOBAL-EITZA
near Santa Isabel, País Vasco (España)
Viewed 25 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
EITZAGAKO SAN GREGORIO ERMITA
Eitzagako auzotik, San Gregorio ermitatik, eta GR-286ren seinaleak jarraituz, Antigua ermitara goaz.
GR 286 ETA ANTIGUAKO ERMITA
Jarraitu GR seinaleak jarraitu... eta Antiguako ermita zabalik badago, sartu!!! (https://www.tierraignaciana.com/eu/hiru-tenpluak/antio/antiguako-baseliza).
ELORRIAGAKO ITURRIA
Bidegurutze honetan GR seinaleak jarraituko ditugu. Iturria ere bertan dago.
BIDEGURUTZEA
GR seinaleak laga eta zeharka ondo adierazita dagoen bidetzurra hartu. Izazpiren lepora goaz.
LIZARRETA BORDA
Orain arte ekarritako bidea laga eta ezker aldetik Izazpi aldera joko dugu. Izazpi gaina ikusten da. Hori bai, aldapa eta desnibel handia (250 metro) gainditu behar dugunez, lasai hartu!!!
IZAZPI (971)
Eguraldi ederrarekin, ikuspegi itzela dago. Behera hasiko gara joaten, Izazpi gurutze txikira. Kontuz ibiliko gara bertara joateko, ezkutuan geratzen delako.
IZAZPI GURUTZE TXIKIA (935)
1927-2021 bi data adierazteko noiz jarri zen gurutze zaharra eta noiz zaharberritutakoa. 100 urtera doa.
BIDEGURUTZEA
Izazpiren gurutze txikira joateko.
LEPONDO
Pagotxetara doan bidea hartuko dugu, basoa zeharkatuz eta berriro GR 286aren seinaleekin bat egin arte.
PAGOTXETA LEPOA ETA BORDA
San Kristobal ermitara hartuko dugu, bertan hasten den pista jarraituz.
BORDA
Jaitsierak ikuspegi ederra eskaintzen digu. Fondoan Agiñeta auzoa (Zumarraga).
SAN KRISTOBAL ERMITA
Uztailaren 10ean da bere eguna, eta XVI. mendearen erdikoa omen da ermita. Festa ere ospatzen da urtero. Zumarragatik datorren asfaltatutako bidea hartuko dugu abipunturaino. Agian hauxe da ibilbidearen zati pisutsuena eta "urbanitena".
URRETXU-AZKOITIA ERREPIDEA
Zeharkatu behar dugunez, kontuz ibili. Behin beste aldean, espoloi eta etxeetatik itzuliko gara abiapuntura.
You can add a comment or review this trail
Comments