EITZAGA (ZUMARRAGA)-BRINKOLA-MIRANDAOLA-LEGAZPI-EITZAGA (ZUMARRAGA)
near Santa Isabel, País Vasco (España)
Viewed 47 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
EITZAGAKO ERMITA
Eitzagako ermitatik hasten dugu ibilbidea, aipatutako GR 120-aren txuri eta gorri seinaleak jarraituz.
EITZAGAKO PILOTA LEKUA
Eskailerak igoko ditugu, seinaleak jarraituz. Hemendik gora, Elgarresta auzora joko dugu, inguruko parkeak zeharkatuz eta Zumarragako ospitala alde batera lagaz.
IRAZOLA BASERRIA
Pinudien artean ibiliko gara sarri, eta tartean baserri gutxi batzuk Atagoiti mendateraino.
ATAGOITI
Legazpitik Gabiria eta Ormaiztegi aldera doan errepidearen gaina da Atagoiti. Kontuz ibili bidea zeharkatzerakoan.
AZTIRIA
Aztiria auzoan gaudela bat egingo dugu GR 283 gaztaren ibilbidearekin, eta gure ibilbidea jarraituko dugu Mirandaola-Brinkola aldera.
BIDEGURUTZEA (Bergaretxe)
Bergaretxe baserri edo atseden etxera doan bidea hartuko dugu, Brinkola doazen GR-ak alde batera lagaz. Ez dago galtzerik, seinaleak daudelako. Luzeraz 2 kilometro duen bide erosoa eta polita da.
BIDEGURUTZEA (TELLERIARTE-BRINKOLA)
Alde batera lagako dugu Brinkolara doan bidea eta Telleriartera doana hartuko dugu. Bide hau jarraituz Zumarrgara itzuliko gara.
LEGAZPI: PATRICIO ETXEBERRIA
Legazpiko sarreran ikus daiteke informazio puntu hau, eta Inazio bidearekin loturik dago. Hemendik aurrera bidegorria jaraituko dugu Zumarragaraino.
You can add a comment or review this trail
Comments