Elgeamendi, Urdingain eta Makatzgain Elgeatik
near Elgea, País Vasco (España)
Viewed 127 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Hasiera batean bost tontorrera igotzeko asmoa genuen: aipatutakoak eta Miritxa eta Arkamo. Kontua Elgeamendira igo garela zuzenean Utxitigaranatik pasa ostean, eta azpialdeko bi tontortxo horiek ahaztu. Aitzakia badugu beste batean Marietatik atera eta igotzeko.
Elgeatik Elgeamendira Ameztiak, pagadiak eta pinudiz osatutako basoetatik pasako gara. Elgeamenditik, gainik gain ibili ondoren, Urkitzako gainerako bidean, ezkerrera, Elgea II tumuloa dago. Ez da erraza ohartzea, ez bada erditik moztutako eta borobilean dauden pinuengatik. Pistatik gora jarraituko dugu, Urkitza pasa eta jaitsiera labur baten ostean, ezkerrera, markatutako bidezidor batetik gora egingo dugu. Pikoa da aldapa. Bukaeran Urdingain tontorra dago, ondoan, ohikoa den moduan, telefoniako antenatzar bat.
Azkeneko tontorra falta zaigu, Makatzgain alegia. Aurrera jarraitu baino ez dugu. Haize handia dago eta zerbait jan eta edan ondoren, Elgearantza egingo dugu. Tartean hiru karobi ikusiko ditugu, argazkietan ikus ditzakezuenak.

Waypoints
Mountain pass
2,961 ft
Urkitza
Waypoint
3,217 ft
Hiru mugak
Mugarria dago Urdingainetik aurreraxeago. Hiru herrien artekoa da: Elgea, Leintz Gatzaga eta Aretxabaleta.
You can add a comment or review this trail
Comments