Elgeta-Karabieta-Eguarbitza-Karabieta-Elgeta
near Elgeta, País Vasco (España)
Viewed 822 times, downloaded 43 times
Trail photos
Itinerary description
Elgetako plazatik San Roke kalea igoaz Kanpo santu aldera joango gara, kanpo santu aurretik pasa eta Eibarrera doan errepidera heldu arte joango gara. Errepidea zeharkatuko dugu eta Eibar aldera joango gera, ezkerretara Larrabiltzearra aldera doan errepidea utziko dugu eta berehala ezkerraldetik Eguzkitza baserrira doan pista jarraituko dugu. Laster eskumara joko dugu eta mendian sartuak Lepasolo eta Goiko mendi artean dagoen lepora helduko gara, lepo hau bidegurutze bat da, bertan, daukagun norabidea jarraitzen duen erdiko bidea hartuko dugu, ezkerrekoa ere leku berdinera doa baina tira guk erdikotik joango gera, laster Karabieta mendatetik datorren errepidera helduko gara (Egogarai), errepidea zeharkatu eta zuzen jarraituko dugu, eskumatik beherantz doan bide bat utzi eta beste bidegurutze baten gaude, orain eskumako adarretik joango gera, laster beste bide gurutze batean gaude, eskumakoa itxiko dugu eta erdikoa edo ezkerrekoa aukeratu dezakegu, Gu erdikotik segituko dugu, bide honek Eguarbitza lepora eramango gaitu; bertan Txabola eta mahai bat dago, orain ez baina bueltan atseden lekua guretzat. Orain tontorraren eskuma aldetik doan sendatik jarraituko dugu, berehala lepoan gaude eta handik tontorrera helduko gara; azken zati honetan kontu pittin bateaz ibiliko gera ez labantzeko.
Tontorretik bista politak ditugu, Anboto, Udalaitz, Oiz, Aizkorri , Urko, Kalamua, Eibar eta Ermua.
Atseden hartu ondoren Jaisten hasiko gera lepora arte bertan eskuma aldera joko dugu beherantz, (ezkerretik etorri gara), zati honetan ere kontuz, senda arrasto bat jarraitu behar dugu 150 metrotan beste bide batekin topo egin arte, bide honetan ezkerrerantz segi eta berriz lehengo lepora helduko gara, Orain txabolara joan beharrean eskumarantz pinudi ertzetik joango gera 30 mt. Inguru eta gaintxoan ordura arte ikusi ez den senda bat jarraitu beharko dugu (mendebalderantz). Metro batzuk egin ondoren bidea beherantz eta pagadi polit baten ertzetik, 400 bat mt. Egin ondoren eskerrean agertzen zaigun bidexka batetik egingo dugu, galtzen doan pista bat jarraituz, hegoalderantz orain, laster porlanezko pista batera helduko gara.
Eskerrerantz jarraituko dugu pista hau, pittin bat igotzen goazela, laster bidegurutze bat dago eta guk berriz ere ezkerretik gorantz doana segituko dugu, igoeran errepidea zeharkatu dugun tokira helduko gara orain, (Egogarai); eskumatik datorren igoerako bidea harrapatuko dugu orain eta bide berbera eginez Elgetaraino joango gera.

You can add a comment or review this trail
Comments