Activity

Elkano-Indamendiko bira

Download

Trail photos

Photo ofElkano-Indamendiko bira Photo ofElkano-Indamendiko bira Photo ofElkano-Indamendiko bira

Author

Trail stats

Distance
4.19 mi
Elevation gain
935 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
935 ft
Max elevation
1,538 ft
TrailRank 
30
Min elevation
838 ft
Trail type
Loop
Time
3 hours 9 minutes
Coordinates
877
Uploaded
September 3, 2023
Recorded
September 2023
Be the first to clap
Share

near Elkano, País Vasco (España)

Viewed 49 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofElkano-Indamendiko bira Photo ofElkano-Indamendiko bira Photo ofElkano-Indamendiko bira

Itinerary description

Ruta circular desde Elkano pasando por:
- Indamendi
- Aginetazar
- Txatxarromendi

1025. urtetik badira gipuzkoar herri honen izateaz mintzo diren dokumentuak. Doni Petri elizaren ondoan hasi dugu ibilbidea; kondairak dioenez 3 jentilek eraikia izan zena.

Gazteategi jatetxearen ondotik igarota, Txakolinaren ibilbideari jarraitu egin diogu, Aizarnazabaleko norantzan. Laister, Indamendiko gailurrera abiatzen den zidor aldapatsua topatu, eta gora egin dugu, Zestoa, Aia eta Aizarnazabal elkartzen diren gailurrera iritsi garen arte. Xirimiria iritsi da orduan, gurutzeari argazkia ateratzen ari genion momentuan bertan, Zumaia eta Zarautz arteko kosta gure aurrean genuela.

Hemendik aurrera mendilerroa muinez-muin jarraitu dugu, Agiñetazar gaina, Aierdimuxu lepoa eta Txatxarromendi gailurra zapalduz. Azken honetan, beste metalezko gurutz batek Erlo mendiaren ikuspegi polita eskeintzen du.

Azpian dugun Indagarateko lepora jeitsi, eta Indate Berri nekazalturismoko animaliei bisita egin diegu; etxeko txikientzat sorpresa ezin hobea.

Hamaiketakoa egin, eta Txakolinaren ibilbidearen loturaren bidea jarraitu dugu Elkanora bueltatzeko; egindako gailurrak, gure ezkerrean utzi ditugun bitartean.

Comments

    You can or this trail