Activity

ELORRIOKO NATURBIDEA. IBILBIDE LUZEA (1+2)

Download

Trail photos

Photo ofELORRIOKO NATURBIDEA. IBILBIDE LUZEA (1+2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEA. IBILBIDE LUZEA (1+2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEA. IBILBIDE LUZEA (1+2)

Author

Trail stats

Distance
9.44 mi
Elevation gain
1,348 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
1,348 ft
Max elevation
1,091 ft
TrailRank 
58
Min elevation
548 ft
Trail type
Loop
Coordinates
664
Uploaded
May 4, 2017
Be the first to clap
Share

near Elorrio, País Vasco (España)

Viewed 1392 times, downloaded 47 times

Trail photos

Photo ofELORRIOKO NATURBIDEA. IBILBIDE LUZEA (1+2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEA. IBILBIDE LUZEA (1+2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEA. IBILBIDE LUZEA (1+2)

Itinerary description

Elorrio - San Antón - Gazeta - Aldape - Zenita - Mendraka - Lekeriketa - Leiz - Berriozabaleta - Arabio - San Agustín - Elorrio.


Naturbideak ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko udalak udalerriko natura, Kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da eta hainbat ibilbide jartzen ditu ibiltarien eskura.

Argitalpen honek aipatu auzuneak igarotzen dituzten ibilbide interesgarri batzuk jasotzen ditu. Ibilbideok bertsio laburragoak edo herrigunerako bidezidorrak dituzte, txikiek, adinekoek edota ibiltzeko ohiturarik ez dutenek egin ahal izan ditzaten.

Ibilbideak historiaz, etnografía-ondasun handiko elementuez eta aparteko natura –eta paisaia- edertasunez beteriko tokietatik igarotzen da.

Waypoints

PictographFountain Altitude 0 ft
Photo ofUratsa. Ur sufretsu iturria.

Uratsa. Ur sufretsu iturria.

Ur sufretsu iturri bitxi hau Casto de Zabala jaunak XIX. Mendearen amaieran eraiki zuen bainuetxe zaharra elikatzen zuen iturri berean.

PictographMonument Altitude 659 ft
Photo ofZenitaoleako labaderoa.

Zenitaoleako labaderoa.

PictographMonument Altitude 620 ft
Photo ofSan Juango gutrutzea eta iturria.

San Juango gutrutzea eta iturria.

PictographMonument Altitude 607 ft
Photo ofUrkizu jauregia. Tola.

Urkizu jauregia. Tola.

1677an eraiki zuen Agustin Urkizu kapitainak aurretik bere familiaren basetxe batzuk zeuden tokian. 1918an, Tola de Gaytan markesgoaren eskuetara igaro zen, eta, harrezkero, “Tola” jauregia izenarekin da ezagun. Eraikin eder hau, Juan Bautista de Aldariaga maisu arkitekto harginak diseinatua, Bizkaiko egoitza-arkitectura landu barrokoaren harribitxietariko bat da.

PictographRuins Altitude 620 ft
Photo ofUrkizu Elexalde baserriaren hondakinak.

Urkizu Elexalde baserriaren hondakinak.

Urkizu Elexalde baserria, sute batek hondatu zuen 1988ko abuztuan. Gaur egun, oraindik, sarrerako arku handiaren gainean Urkizutarren armarri heraldikoa ikus daiteke: draganteen ahoan banda bat.

PictographMonument Altitude 617 ft
Photo ofUrkizu San Bizentekoa baserria.

Urkizu San Bizentekoa baserria.

Bi etxeak (Urkizu Elexalde eta Urkizu San Bizentekoa), Urkizu leinuaren jabetzakoak antzina, 1575. urtean jada aipatzen dira. Urkizu San Bizente atarian harrizko xafla dauka 1725eko datarekin, urte horretan berreraiki baitzen. 1575. Urtean jabe gisa Joan “Balç” de Urkizu, lantzaria ageri zen. Fatxadan leinuaren armarria dago, lumez eta lanbrekinez hornituta.

PictographReligious site Altitude 643 ft
Photo ofSan Anton baseliza.

San Anton baseliza.

1953an Arrillaga jaunak (Aranzadi Zientzia Elkartea) idatziriko memoriaren arabera, garai hartan auzuneko Nekazarien Kofradia edo Ermandadea baseliza honetan biltzen zen urtean bitan: Santuaren egunean (ekainak 13) eta Ermandadearen egunean. Memoria honen beraren arabera, azken gerra zibilean zehar baselizako altzariek kalte handiak pairatu zituzten, hainbat irudi tirokatuta izanik. Barrualdeko habeetariko batean, aintzina, kanpantxo bat zintzilikatu ohi zen santuari dohainen bat eskatzeko.

PictographMonument Altitude 692 ft
Photo ofIguriako gurutzea

Iguriako gurutzea

Elorrio Euskal Herrian gurutzadura gehien dituen udalerria da. Hain zuzen ere, bederatzi gurutzadura dauzka, XVI. mendeko gurutzadura errenazentista hau haietariko bat izanik. Gurutzea bide zaharrean oinean dago. Bertan, Iguria, Gazeta eta Aidazu auzoen arteko bidegurutzea zegoen, baita Kanpazar mendatearen bitartez Bizkaiko ekialdeko ibarrak Araba eta Gaztelako lotzen zituen errepidea ere.

PictographRuins Altitude 0 ft
Photo ofBekoerrota (Gazeta) Photo ofBekoerrota (Gazeta)

Bekoerrota (Gazeta)

PictographReligious site Altitude 889 ft
Photo ofAndra Mari baseliza.

Andra Mari baseliza.

PictographPicnic Altitude 902 ft
Photo ofMerendero.

Merendero.

PictographMonument Altitude 892 ft
Photo ofGaraizabalgainekoa baserria.

Garaizabalgainekoa baserria.

PictographMonument Altitude 883 ft
Photo ofGaraizabalerdikoa baserria.

Garaizabalerdikoa baserria.

PictographPhoto Altitude 0 ft
Photo ofArgazkia

Argazkia

PictographMonument Altitude 781 ft
Photo ofAldapeko errota.

Aldapeko errota.

PictographReligious site Altitude 771 ft
Photo ofSan Jurgi baseliza.

San Jurgi baseliza.

Estilo herrikoiko baselizak, ikuztegiak eta Aldapeko errotak (barrualdea ikusteko gertura zaitezke), auzunearen inguru soziala osatzen dute.

PictographFountain Altitude 761 ft
Photo ofAldapeko Ikuztegia

Aldapeko Ikuztegia

PictographMonument Altitude 761 ft
Photo ofAldapebeitia baserria.

Aldapebeitia baserria.

Etxe honen leinuak 1575ean hartu zuen Aldapebeitia izena, behealdean zegoen etxea. Handik zetorren Antonio de Beitia de Aldape edo Aldapebeitia kapitaina, Elorrioko Urarka kalean bere izena duen jauregia 1694an eraikia zuena. Baserriaren fatxada nagusian leinuaren armarria ageri da harlanduzko paretak eta erdian zurezko zutabea duen sarrera angeluzuzenaren gainean

PictographMonument Altitude 919 ft
Photo ofOtsabarrena baserria.

Otsabarrena baserria.

1575. urtean jada aipatzen da. Oso eraberrituta dago, baina izkinetariko batean Otsatarren (Ossa, Osa) armarri heraldikoa ageri da. Antza denez, abizen hau “hots egin” aditzetik dator, Otsatarrek gipuzkoarren erasoez ohartaratzeko ardura baitzuten. Armarrian irudikatutako turutek eta kartelaren testuak hala zela berresten dute: “Para voz y centinela de Vizcaya, ilustre cosa, se fundó la casa de Ossa para q(ue) siempresten (siempre estén en) vela”.

PictographMonument Altitude 778 ft
Photo ofGoitiortua baserria.

Goitiortua baserria.

PictographReligious site Altitude 978 ft
Photo ofSan Juan baseliza.

San Juan baseliza.

Aldape auzuneko hiru baselizetako bat da, San Jurgi eta Santiago baselizekin batera

PictographFountain Altitude 676 ft
Photo ofMetal-ura. Burdin-ura iturria.

Metal-ura. Burdin-ura iturria.

Photo ofArgiñetako nekropolia.

Argiñetako nekropolia.

Inguru oroitarazle eta erromantiko hau osatzen dute nekropoliak (21 pieza dira eta, haien artean, nabarmendu behar dira sarkofago bikoitz bat, estalkian Bizkaiko inskripzio kristau zaharrenak dituzten bi hilobi eta bost hilarri) eta San Adrian baselizak (XVI. mendean berreraiki zen eta hainbat aldiz berritu da). Nekropoli hau Euskadiko hileta-monumentu garrantzitsuenetarikoa da bertan beste leku batzuetan baino hilobi gehiago dagoelako eta sarkofagoen kronologiagatik ere bai , VII. mendearen eta Goi Erdi Aroaren artean eraiki baitzen. Oraindik orain egindako indusketetan, besteak beste, hilobi berriak eta zurezko eraikinak zituen herrixka baten hondarrak aurkitu dira; horrek iradokitzen du gure garaiaren lehen mendeetan inguruan jendea bizi izan zela.

PictographReligious site Altitude 797 ft

San Adrián baseliza.

PictographMonument Altitude 1,060 ft
Photo ofUlaortua baserria.

Ulaortua baserria.

Hego-ekialdean harlanduzko arku bat dauka eta honako inskripzioa: : “1681. urtea”, orduan berreraikiko zen, 1575ean jada bazegoen-eta. Fatxadan Ulaortuatarren armarria ageri da.

PictographPhoto Altitude 1,106 ft
Photo ofElizalde upategia.

Elizalde upategia.

Bideak Mendraka auzuneko mendi-hegalak estaltzen dituzten mahastietara eramango gaitu. Mahastiek, 300 metroko altitudean egonda eta hegoaldera emanda, eguzkia egun osoan zehar izaten dute eta horrek mahatsaren heltzea egokia egiten du. Bere aleek hori-berdexka koloreko ardo zuri fresko eta gazte hau, Mendraka txakolina, emango dute. Ezin zara Elorriotik joan Mendraka txakolina dastatu gabe! Mahastitik dagoen ikuspegia, atzealdean mendiak izanik, paregabea da.

PictographReligious site Altitude 1,125 ft
Photo ofSanto Tomas baseliza.

Santo Tomas baseliza.

PictographFountain Altitude 1,050 ft
Photo ofMendrakako ikuztegia.

Mendrakako ikuztegia.

PictographWaypoint Altitude 856 ft
Photo ofIturbe leinuaren armarria. Iturbe baserria.

Iturbe leinuaren armarria. Iturbe baserria.

PictographFountain Altitude 935 ft
Photo ofAldekoiturria.

Aldekoiturria.

PictographPicnic Altitude 1,024 ft
Photo ofAisigunea.

Aisigunea.

PictographReligious site Altitude 1,017 ft
Photo ofSan Lorentzo baseliza.

San Lorentzo baseliza.

PictographProvisioning Altitude 968 ft
Photo ofPanadería Leanizbarrutia.

Panadería Leanizbarrutia.

PictographReligious site Altitude 991 ft
Photo ofSanta Katalina eta San Plazido baseliza.

Santa Katalina eta San Plazido baseliza.

Santa Katalina eta San Plazido baseliza neoklasikoa 1833an eraikitzen hasi zen.

PictographFountain Altitude 932 ft
Photo ofBerriozabaletako iturria.

Berriozabaletako iturria.

1833an eraiki zen eta, baselizarekin batera, Manuel Plazido de Berriozabalbeitiak (Elorrio 1775-Madril 1850) bere sorterriko auzuneari egindako oparia da. Aipatu mezenasek, gizon kulturadun eta jantziak, Peruko administrazioan lan egin zuen eta herrialde haren independentzia negoziatzearekin batera bere karrerari amaiera eman zion. 1832 eta 1833 artean iturrira daraman bidearen ezkerrean dagoen jauregia eraikiarazi zuen. Iturria zein jauregia San Fernando Errege Akademian ikasi zuen Miguel Elcoro Bereceybar arkitekto elorriotarraren obra dira. Iturritik ikuspegia berebizikoa da; Anboto, Alluitz eta Aitztxiki kare-mendiak ikus daitezke.

PictographMonument Altitude 794 ft
Photo ofArabioazpikoa baserria.

Arabioazpikoa baserria.

Berriozabalbeitia eta Berriozabalgoitia baserriak atzean utzita, Arabio edo Aramiño auzunerantz abiatuko gara. Bertan, Arabiourrutia baserria topatuko dugu, erdi eraitsita, eta pixka bat aurrerago Arabiogainekoa eta Arabioazpikoa baserriak. Nabarmena da hirurak antzinatasun handikoak direla. Berez, Elorrion 1575ean hidalgia-probak egin zituen leinuarenak ziren hirurak. Leinu berekoa izan zen Joan de Arabio, XVI. mendean bere jauregia (Arabio Jauregia) Elorrioko erdigunean eraiki zuena.

PictographReligious site Altitude 607 ft
Photo ofEtxebarriako San Agustín.

Etxebarriako San Agustín.

Etxebarriako San Agustin Durangaldeko balio handieneko eliza monumental bat da eta Bizkaiko eliza-arkitekturako historia aberats eta luzeenaren protagonista izan da. XI. mendetik dokumentatuta dago 1053ko sortze-gutun baten bidez, zeinetan Durangoko kondeek, Munio Sánchezek eta Leguncia de Etxebarriak, “Monasterio Varria” izeneko eliza (litekeena da lehenago eliza zahar bat egon izana) eraikitzeko agindua ematen zuten. Eliza XII. mendean berreraiki zuten, baita XVI.ean ere, eta garai honi dagokio gaur egungo eraikina.

PictographMonument Altitude 581 ft
Photo ofKurutzebarri.

Kurutzebarri.

Kurutzeberri gurutzeak (1560koa, manierista), Humilladero izenez ere ezaguna, Etxebarriako San Agustin elizatearen muga markatuko luke. Aurrekoa ordezkatu zuenez, Kurutzeberri izena jarri zioten. XVIII. mendean zehar zaharberritze ugari egin bazizkioten ere, 1793an Francisco Xabier de Kapelastegi arkitektoak konponketa egokia egin zion.

PictographMonument Altitude 600 ft
Photo ofKurutzondoko gurutzea.

Kurutzondoko gurutzea.

Kurutzondo Berrizerako irteerako bidegurutzean dago. Gurutze soil hau XVI. mendearen azken herenean zehar egin zen, ziur asko 1590 aldera.

Comments

    You can or this trail