Activity

ELORRIOKO NATURBIDEAK. IBILBIDE LABURRA (2)

Download

Trail photos

Photo ofELORRIOKO NATURBIDEAK. IBILBIDE LABURRA (2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEAK. IBILBIDE LABURRA (2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEAK. IBILBIDE LABURRA (2)

Author

Trail stats

Distance
4.59 mi
Elevation gain
571 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
571 ft
Max elevation
951 ft
TrailRank 
48
Min elevation
581 ft
Trail type
Loop
Coordinates
282
Uploaded
August 16, 2016
Be the first to clap
Share

near Elorrio, País Vasco (España)

Viewed 807 times, downloaded 18 times

Trail photos

Photo ofELORRIOKO NATURBIDEAK. IBILBIDE LABURRA (2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEAK. IBILBIDE LABURRA (2) Photo ofELORRIOKO NATURBIDEAK. IBILBIDE LABURRA (2)

Itinerary description

Naturbideak ibilbide-sare bat da. Sare horren bidez, Elorrioko udalak udalerriko natura, kultura eta paisaia ezagutarazi nahi ditu, oso aberatsak baitira. Ibilbide sare hori udalerriko auzune gehienetatik igarotzen da eta hainbat ibilbide jartzen ditu ibiltarien eskura.

Naturbideak aipatu auzuneak igarotzen dituzten ibilbide interesgarri ezberdinak eskaintzen ditugu. Ibilbideok bertsio laburragoak edo herrigunerako bidezidorrak dituzte, txikiek, adinekoek edota ibiltzeko ohiturarik ez dutenek egin ahal izan ditzaten.

Ibilbideak historiaz, etnografía-ondasun handiko elementuez eta aparteko natura –eta paisaia- edertasunez beteriko tokietatik igarotzen dira.

View more external

Waypoints

Photo ofElorrioko turismo bulegoa

Elorrioko turismo bulegoa

Berrio Otxoa kalea. 15 48230 Elorrio 946 820 164 info@elorrioturismo.eus www.elorrioturismo.eus

PictographMonument Altitude 620 ft
Photo ofLourdes ikastetxea. Antzinako bainuetxea.

Lourdes ikastetxea. Antzinako bainuetxea.

Antzinako bainuetxeko zelaigunetik atera eta Zenita landa-nukleo txikirantz abiatuko gara. Elorrioko bainuetxea, “Baños Viejos” izenaz ere ezaguna, 1840an eraiki zen eta bainuak, zurruztak, lainoztatze-gelak eta ura edateko iturriak zituen. Bere garaian, Bizkaiko bainuetxerik jendetsuena izan zen. Bere ur sufretsu hotzak (10ºC) ezin hobeak ziren larruazaleko gaixotasunak tratatzeko. Gaur egun, eraikina, guztiz berrituta, ikastetxea da.

PictographMonument Altitude 627 ft
Photo ofBekoerrota (Zenita)

Bekoerrota (Zenita)

Ibilbidea altxor etnografiko honen ondotik igarotzen da: Bekoerrota antzinako auzo-errota. Errota hau Zenita errekaren ibilguan bere garaian zeuden zazpi errotako bat da. Auzuneak erabil zezakeen errota zen; hamabi zati zituen eta jabekideek erabiltzeko araudia zuen (hamabi baserrik zuten hua erabiltzeko eskubidea).

PictographWaypoint Altitude 630 ft
Photo ofOlazti. Hidi-probak.

Olazti. Hidi-probak.

PictographWaypoint Altitude 643 ft
Photo ofZenitaoleako garbitokia.

Zenitaoleako garbitokia.

PictographFountain Altitude 656 ft
Photo ofUratsa

Uratsa

Eskuinetara egingo dugu, ibaia harrizko zubi txikitik pasatuz, eta mendi-bidetik jarraituko dugu. Metro gutxira ur sufretsu iturri bitxi hori topatuko dugu, Casto de Zabala jaunak XIX. Mendearen amaieran eraiki eta bainuetxe zaharra elikatzen zuen iturri bera.

PictographReligious site Altitude 935 ft
Photo ofSan Juan Batailatzailea baseliza. Aldape.

San Juan Batailatzailea baseliza. Aldape.

Aldape auzuneko hiru baselizetako bat da, San Jurgi eta Santiago baselizekin batera.

PictographReligious site Altitude 719 ft
Photo ofSantiago baseliza. Aldape

Santiago baseliza. Aldape

PictographMonument Altitude 778 ft
Photo ofAldapebeitia baserria.

Aldapebeitia baserria.

Etxe honen leinuak 1575ean hartu zuen Aldapebeitia izena, behealdean zegoen etxea. Handik zetorren Antonio de Beitia de Aldape edo Aldapebeitia kapitaina, Elorrioko Urarka kalean bere izena duen jauregia 1694an eraikia zuena. Baserriaren fatxada nagusian leinuaren armarria ageri da harlanduzko paretak eta erdian zurezko zutabea duen sarrera angeluzuzenaren gainean

PictographFountain Altitude 778 ft
Photo ofAldapeko garbitokia.

Aldapeko garbitokia.

PictographReligious site Altitude 781 ft
Photo ofSan Jurgi baseliza. Aldape.

San Jurgi baseliza. Aldape.

Estilo herrikoiko baselizak, ikuztegiak eta Aldapeko errotak (barrualdea ikusteko gertura zaitezke), auzunearen inguru soziala osatzen dute.

PictographMonument Altitude 778 ft
Photo ofAldapeko errota.

Aldapeko errota.

PictographMonument Altitude 945 ft
Photo ofGerbillao baserria.

Gerbillao baserria.

Elorrioko baserririk zaharrenetariko bat da. 1553. Urtean baserri honetako kide bat ageri da erregistroan: Marina de Guerbellano, Juan eta Mariaren alaba. Baserriaren fatxada nagusian leinuaren armarri heraldikoa eta, sarrera moduan, harrizko arku bat ageri dira.

PictographReligious site Altitude 869 ft
Photo ofAndra Mari baseliza. Gazeta.

Andra Mari baseliza. Gazeta.

PictographPicnic Altitude 879 ft
Photo ofAisigunea (Gazeta)

Aisigunea (Gazeta)

Mahaiak - Iturria - Txintxaunak.

PictographMonument Altitude 0 ft
Photo ofBekoerrota (Gazeta)

Bekoerrota (Gazeta)

PictographWaypoint Altitude 715 ft
Photo ofIguriako gurutzea.

Iguriako gurutzea.

Elorrio Euskal Herrian gurutzadura gehien dituen udalerria da. Hain zuzen ere, bederatzi gurutzadura dauzka, XVI. mendeko gurutzadura errenazentista hau haietariko bat izanik. Gurutzea bide zaharrean oinean dago. Bertan, Iguria, Gazeta eta Aidazu auzoen arteko bidegurutzea zegoen, baita Kanpazar mendatearen bitartez Bizkaiko ekialdeko ibarrak Araba eta Gaztelako lotzen zituen errepidea ere. Gazetako bidetik aterata, errepidea gurutzatu eta pista hartu behar da San Antoneraino.

PictographMonument Altitude 919 ft
Photo ofOtsabarrena baserria.

Otsabarrena baserria.

1575. urtean jada aipatzen da. Oso eraberrituta dago, baina izkinetariko batean Otsatarren (Ossa, Osa) armarri heraldikoa ageri da. Antza denez, abizen hau “hots egin” aditzetik dator, Otsatarrek gipuzkoarren erasoez ohartaratzeko ardura baitzuten. Armarrian irudikatutako turutek eta kartelaren testuak hala zela berresten dute: “Para voz y centinela de Vizcaya, ilustre cosa, se fundó la casa de Ossa para q(ue) siempresten (siempre estén en) vela”.

PictographReligious site Altitude 630 ft
Photo ofSan Anton baseliza.

San Anton baseliza.

1953an Arrillaga jaunak (Aranzadi Zientzia Elkartea) idatziriko memoriaren arabera, garai hartan auzuneko Nekazarien Kofradia edo Ermandadea baseliza honetan biltzen zen urtean bitan: Santuaren egunean (ekainak 13) eta Ermandadearen egunean. Memoria honen beraren arabera, azken gerra zibilean zehar baselizako altzariek kalte handiak pairatu zituzten, hainbat irudi tirokatuta izanik. Barrualdeko habeetariko batean, aintzina, kanpantxo bat zintzilikatu ohi zen santuari dohainen bat eskatzeko.

PictographMonument Altitude 594 ft
Photo ofUrkizu San Bizentekoa baserria.

Urkizu San Bizentekoa baserria.

Bi etxeak, Urkizu leinuaren jabetzakoak antzina, 1575. Urtean jada aipatzen dira. Urkizu San Bizente atarian harrizko xafla dauka 1725eko datarekin, urte horretan berreraiki baitzen. 1575. Urtean jabe gisa Joan “Balç” de Urkizu, lantzaria ageri zen. Fatxadan leinuaren armarria dago, lumez eta lanbrekinez hornituta. Beste baserria, Urkizu Elexalde, sute batek hondatu zuen 1988ko abuztuan. Gaur egun, oraindik, sarrerako arku handiaren gainean Urkizutarren armarri heraldikoa ikus daiteke: draganteen ahoan banda bat.

PictographMonument Altitude 600 ft
Photo ofUrbizu Elexalde baserria

Urbizu Elexalde baserria

PictographMonument Altitude 591 ft
Photo ofUrkizu jauregia. 'Tola'

Urkizu jauregia. 'Tola'

1677an eraiki zuen Agustin Urkizu kapitainak aurretik bere familiaren basetxe batzuk zeuden tokian. 1918an, Tola de Gaytan markesgoaren eskuetara igaro zen, eta, harrezkero, “Tola” jauregia izenarekin da ezagun. Eraikin eder hau, Juan Bautista de Aldariaga maisu arkitekto harginak diseinatua, Bizkaiko egoitza-arkitectura landu barrokoaren harribitxietariko bat da.

PictographWaypoint Altitude 597 ft
Photo ofSan Juan gurutzea.

San Juan gurutzea.

PictographFountain Altitude 597 ft

San Juango iturria.

Comments

    You can or this trail