Elorrondo-Karrika-Sorondo-Zaria-Bunaniarri-Oihanleku-Zaldin
near Altzibar, País Vasco (España)
Viewed 12 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Elorrondotik aterako gara eta Altzibartik pasa ondoren, Karrikara helduko gara. Hemen hego-ekialdera egingo dugu, Zorrolako bidetik. Erreka gainetik jpango gara eta Urzelaieta aldera heldutakoan, txabolan, eskuinera hartu eta gora egingo dugu. Sorondoko aparkalekuan gora joango gara, baserriaren gainaldetik pasatuz, pistan aurrera. Ez dugu pista utziko Otraitzeko txabolara heldu arte. Malda nahiko pika eta motza pasa ondotik, Zaria tontorrera ailegatuko gara, ibilbide honetako puntu hegoaldeena. Behera jaitsi eta Uzpurun gaude. Handik aurrera Kausoko aparkalekua eta gorago Bunaniarri. Ez dugu Bianditzeko lepora jarraituko. Horren ordez, zuzen, pauso sigi-sagatsuan, Munerreko aparkalekura jaitsiko gara. Pistan aurrera egin eta ondotik, Oihanleku, iturri, txabola eta mairubaratz dotorearekin. Basate pasako dugu eta Zaldinera jaitsiko gara. Ibilbidearen azken zatian gaude. Zati bat basoz egingo dugu, Artasoko iturria aparte utzita, marka txuri-horiak jarraituz. Handik behera Bidebieta, Zulatxipiko borda, Ibarburu bi etxeak, Zabale, Lete... eta azkeneko etxea, Goikoetxe. Handik maldan behera Arditurriko bidegorria eta hamar minutura bukaera.
Waypoints
Waypoint
717 ft
Bidebieta
Hemen eskuinera hartuko dugu.
You can add a comment or review this trail
Comments